Garaigoikoa
Hasiera » Txerraren bloga - Garaigoikoa

Praktika kontua

2018-02-01  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Praktika kontua

11 urte pasatxo du blogak eta 1.000 artikulutik gora. Eta urte hauetan ez dut inoiz ETA erakundea ekarri sarera. Onintza Odriozolak tesi gogoangarria egin du haren gainean: “Erakunde bat baino gehiago: ETA herri mugimendu gisa (1958-1968)”. Irakurtzen ari nintzela, honako aipu honekin egin nuen topo:

Euskaldun izateak euskaraz bizitzea esan nahi du, euskal herria eta euskal kultura defendatzea. Praktika kontua da gehien bat.

Hori esaten zuen ETAko kide batek, elkarrizketa batean, noiz eta 1967an!!! Orain dela 50 urte!!!

Garabide bat Euskal Herrirako?

2018-01-29  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Garabide bat Euskal Herrirako?

Garabide nazioarteko lankidetzan aritzen den elkartea da. Ia 10 urte egin ditu munduan zehar euskararen biziberritzearen gaineko esperientzia esportatzen eta beste kultura eta hizkuntza batzuen biziberritzeak gurearekin trukatuz.

Lan aparta egiten dute, han eta hemen. Adibidez, formazio saioak ematen dizkiete beste herrialde batzuetako eragileei hizkuntza biziberritzeari dagokionez. Horietan, euskalgintza izaten da irakasle (erakusle) eta kanpotarrek euskararen biziberritzea bertatik bertara ezagutzeko aukera izaten dute. Bisita didaktikoak egiten dituzte, bisita kulturalak, sentiberatzea ere lantzen dute.

Azken formazioaldian ere nik hartu dut parte, maorien biziberritzeari dagozkion kontuak aletzen. Eta beste hainbatek ere hartu du parte, programa jori eta aberatsa onduz. Han nengoela hauxe bururatu zitzaidan (eta hainbat hilabete behar izan dut blogeratzeko!): zergatik ez Garabide bat Euskal Herrirako?

Formazio soziolinguistikoan ez gabiltza bolanderak botatzeko moduan. Hiznet dugu eta ezer gutxi gehiago (eta Hiznet oso akademikoa da, beharrezkoa baina Garabidekoa askoz hurrekoa da, askoz gertuagokoa). Hortaz, zergatik ez Garabideren moduko ikastaroa antolatu bertakoentzako? Gazte edo politikari, teknikari edo aktibista, profesional edo militante. Nire ustez, inoiz inork planteatu beharko luke (eta praktikara eraman).

Euskalgintzen genealogiak

2018-01-22  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Euskalgintzen genealogiak

Orain dela ia hiru urte, Emagin dokumentazio zentroak eta Bilgune Feministak sustatuta, Gure genealogia feministak. Euskal Herriko Mugimendu Feministaren kronika bat liburua argitara heldu zen. 10 urte eman zuten lana egiteko, euskal herrietako talde, aldarrikapen eta ekimen feministak batuz.

Inork ez dit kasurik egingo, baina tira … zergatik ez euskararen aldeko mugimenduaren genealogiak? Nork hartuko du bere bizkar lan hori? Ni prest nago, ahal den neurrian, laguntza emateko (egiteko ez, lan itzela da eta). Bere garaian, feminismoa eta euskalgintzaren arteko alderaketa egin nuen liburu hau gaitzat hartuta, baina ez zitzaidan bururatu (ez zitzaidalako egingarri?) honen tankerako liburu bat eskatzea. Ba, gaur da eguna. Noizko euskararen aldeko mugimenduaren genealogiak? Noizko euskalgintzen genealogiak?

Rocka puntua!

2018-01-16  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Rocka puntua!

Alberto Irazuk liburu ederra ondu du rocka eta bertsolaritzaren arteko harremanen gainean: Rocka puntua! Azpigai asko lantzen ditu liburuak. Horien artean, rocka eta euskarazko hautuaren arteko harremanaz ere jarduten du Albertok. Ea zer dioen:

Hizkuntzaren hautua etengabea da euskarazko rockaren historia.

Euskarazko hautua bistaratu egin zuen Kortatuk, izugarri bistaratu ere.

Rockaren historian ez dago Kortaturen erabakiaren parekorik. Noiz ikusi da bostehun milioitik gora hiztun dituen aizkora milioira nekez helduko denaz ordezkatuta? Adibideak badira, baina kontrako norabidean. Behin gertatu zen eta beharbada ez da berriro gertatuo. Erabaki harrigarri hura garai jakin baten eta pertsona jakin batzuen konpromisoaren fruitu izan zen: gaur egun imajinatzea ere kosta egiten da, erdaraz arrakastaren eztitan bizi den rock talde bat, zer eta dena arriskuan jarriz euskara hutsean hasteko!

Euskarazko hautua beste hainbat arlotan elikatu gura dugunok irakasgaitxo batzuk atera ditzakegu hemendik, ezta?

Ez gaituzte ezagutzen, Joxan Artze

2018-01-15  //  Poema soziolinguistikoak  //  Iruzkinik ez

Ez gaituzte ezagutzen, Joxan Artze
Eskerrik asko @allartean!
Joxan Artzeren poema, haren ahotsean entzuteko hemen:
https://soundcloud.com/allartean/ez-gaituzte-ezagutzen
erdaldunek ez gaituzte ezagutzen gure hizkuntzan, eta hizkuntza arrotzean haiek ezin gu egiaz ezagutu, eta ezagutzen ez dena, nola maite?
guk ezagutzen ditugu heurak heuren hizkuntzan eta erakutsi diegu nola ditugun maite, haiek bezain ondo,
haien erdara guztiok ikasiz.
luza gabe ikusiko dute hori
eta erdaldunok ere maitatuko gaituzte; maitatuko dute hemengo euskara, maite badugu guk geure hizkuntza.
eta ziur gaude, horiek ere,
gaur ez bada bihar,
erakutsiko digutela nola gaituzten maite gure euskara guk bezala ikasiz,
gure hizkuntza beren hizkuntza eginez eta gure herria beren herri, zinez.
ezagutzen ditugun bezala ezagutuko gaituzte
eta hizkuntza berak gaitu senidetuko guztiok.
elkarrekin bizi eta elkar ez ezagutzeak ez baitakar ezinikusia eta gorrotoa besterik;
eta, erne!,
gorrotoz duenean batak bestea menperatzenen, garailea izaten da-ta menperatuena; “erleak inor ausikitzen duenean,
bere burua ausikitzenago” duen bezala.
aldiz, maitasunaren bidez batak bestea garaitzen duenean,
bata nola bestea, biok irteten dira garaile!

Dibulgatu eta dibulgatu

2018-01-11  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Dibulgatu eta dibulgatu

Udan Galizian eta Portugalen izan nintzen astebete (a ze gomutak!). Eta han nagoen guztietan bezala, liburuak erosteko erabiltzen dut. Aurten, besteak beste, “Sacar a lingua é de mala educación” erosi egin dut (eta “55 mentiras sobre a lingua galega” oparitu dit Xose Henrique Costasek, biba zu!).

Biak ala biak obra laburrak, irakurterrazak, dibulgatiboak eta aurreiritziak deseraiki nahi dituztenak. Lehenengoak elebitasun pertsonalaren apologia egiten du, oso modu errazean eta txukunean (dibulgatzaile aparta da Manuel Nuñez Singala, En galego por que non da beste liburu dibulgatzaile itzela). Elebitasunak haurrengan eta helduengan dakartzan aukerak aipatzen ditu bere liburu laburrean. Zuzen eta artez, eta atsegin.

Bigarrenak, ostera, galizieraren gainean eraikitako mito, aurreiritzi eta gezurrak deseraiki nahi ditu banaka-banaka. Hau ere dibulgatibo, hau ere zuzen, hau ere labur. Hara ere begiratu beharko genuke gure pedagogia soziala egiteko. Horretan, gu baino trebeagoak direlakoan nago.

Denok itzultzaile?

2018-01-08  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkin bat

Denok itzultzaile?

Urtzi Urrutikoetxeak Finlandiari buruzko artikulua idatzi du, orain dela gutxi Berria egunkarian. Bertan, Islandiari buruz ere aritu izan da. Eta honako hau zioen Urtzik:

Ostegunean, urteurrenaren bezperan, Ezkerra-Berdeak alderdiko emakume bat Islandiako gobernuburu bihurtu zen: Katrin Jakobsdottir. 2014an Bilbon elkarrizketatzeko zoria izan nuen (Zuzeu-n duzue irakurgai), eta txunditu ninduten gauzen artean, euskararen hiztunen erdiak dituen islandierak hain osasuntsu egoteko daukan errezeta izan zen: itzuli, itzuli eta itzuli, hizkuntza handiagoen makulu eta zubiak onartu gabe.

Bernardo Atxagak ere behin baino gehiagotan aipatu du itzulpengintzak duen indarra, hizkuntza baten biziberritzean. Eta, orduan, burura galdera bat etorri zait: euskaldun guztiok izan behar dugu itzultzaile?

Kontuan hartuta, gaur milioi bat inguru euskaldun garela eta gehienez ere hiru bat milioi izan gaitezkeela (hori bai, hemendik zenbat urtetara?), nire ustez denok izan beharko genuke (eta, hein batean, bagara) itzultzaile, gaur, bihar eta etzi.

Inoiz egingo dugun curriculum soziolinguistikoan itzulpengintza ere sartu beharko da gaitasun bezala.

Urruneko hizkuntza, Beñat Sarasola

2018-01-04  //  Poema soziolinguistikoak  //  Iruzkinik ez

Urruneko hizkuntza, Beñat Sarasola

Poesia maite dut eta soziolinguistika da blog honen gai nagusia. 2018an, hilean behin, poema soziolinguistiko bana ekarriko dut blogera, nik baditut batzuk prest, baina edonork poemarik proposatu gurako balu, badaki twitter bidez edo iruzkin bat utziz egin dezake.

Lehena, Beñat Sarasolaren “Urruneko hizkuntza”, 2007an argitaratu zuen Kaxa huts bat (Susa) liburutik hartua.

URRUNEKO HIZKUNTZA

 Urruneko hizkuntza batean

«zuhaitz» hitzak tristezia esan nahi du

«tristezia» hitzak loria

«loriak»k txorimalo

«txorimalo»k kuku

«kuku» esaten zaio epaitzeari

«epaitu» da hemen ikusi deitzen diogun hori

«ikusi» diotenean sorgindu esan gura dute

«sorgindu» diotenean laboratu

«laboratu» entzuten baduzu sinetsi uler ezazu

«sinetsi» entzutean baloi

«baloi» entzunda gizen

«gizen» erabiltzen dute exodoaren ordez

«exodoa» da beraientzat

guk denbora neurtzeko erabiltzen dugun gailua

Baina han ez dute epailearen aurrean

hizkuntza horretan hitz egiteko batere oztoporik

urruneko lurralde hartan ez dituzu «diglosia»

edo «normalizazioa» bezalako hitzak entzungo

ez dituzte euren hizkuntzaren aldeko

jaialdi erraldoiak antolatzen

han ez dago inor hizkuntza horren alde

ez dituzte irrati eta egunkariak zigilatzen

 Urruneko hizkuntza hartan

«hizkuntza» hitzak hizkuntza esan nahi du

Aipamenen azoka

2017-12-21  //  Aipuak  //  Iruzkinik ez

Aipamenen azoka

“Proiektu koloniala daramagu gorputzean eta hori ere desikasi behar dugu”

Lucrecia Masson

“Ahuldutako hizkuntza indarberritzeko plan orok oso kontuan izan behar du lekuan lekuko egoeraren aldakortasun hori, plangintza orokor delakoaren lilura hutsalak itsutuko ez badu saioa, eta ondorio makurrera eraman hainbat ilusio eder eta hainbat eginahal bizi”.

Mikel Zalbide

“Galdera da ea ba ote garen geure buruarentzat nor. Geure buruari baimena ematen ote diogun nor izateko, gorputz politikoak izateko, aske izateko”

Lorea Agirre

“Tokian tokikorik gabe, ez dago Euskal Herririk”

Maialen Kortabarria

“Zu nire hizkuntza komunitatekoa izatea nahi dut”

Petra Elser

“Jendeak, euskaltzaleek, aski barneratuta ez dutena da euskararen egoera administrazio publikoan garatzen dituzten beste politika publikoek eragin askoz handiagoa dutela hizkuntza politikak baino”

Eneko Gorri

Galesen komunitatea sendotzen

2017-12-18  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Galesen komunitatea sendotzen

Komunitatearen sendotzea dugunok amets (euskararen gainean ardaztuta, jakina) beste herrialde batzuetan egiten dena ere begiratu behar dugulakoan nago. Gaurkoan Gales aldeko Menter Cwm Gwendraeth programa ekarri nahiko nuke blogera.

1991an sortu zen, Galeseko Hegomendebaldeko eskualde batean. Ostean, beste 8 eskualdeetan ere jarri da martxan. Helburua izan zuen hasieratik ikuspegi holistiko batetik lantzea hizkuntza plangintza.

Gonbidapen bidezko parte hartzearen bidez garatu dira delako programa hauek. Deialdi publikoa egin zen jendeak parte hartu zezan eta, horrez gain, bi langile kontratatu ziren komunitate plangintza hau aurrera eramateko.

20 interbentzio jarri ziren martxan komunitate plangintza honetan:

  1. Hizkuntzaren transmisioa etxean kanpaina, jaio aurreko eta jaio osteko eskolak gurasoei elebitasunaren garrantziaren aurrean.
  2. Saturday morning clubs: umeentzako galesera eskolak zapatu goizetan. Baina oso “eskola” ludikoak: kantatu, marraztu, rol jokoak, mimoa, dantza, berba-jokoak, puzzleak, idatzizko ariketak.
  3. Fun clubs: 7-11 urte bitarteko umeentzako aisialdi klubak.
  4. Youth clubs: helburua da hezkuntza, parte hartzea, boteretu eta adierazi. Ekintzen artean: jolasak, lehiaketak, autodefentsa (linguistikoa barne), lehen sorospenak, ingurumen lanak, lan boluntarioak, …
  5. After-school clubs: eskolaz kanpoko ekintzak antolatzen dituzte, eskolekin elkarlanean, 3:00etatik 6:00etara.
  6. Social events: artista galestarren zirkuitua, bariku eta zapatuetan.
  7. Gwendraeth Valley festival: herri-bazkaria, folk kontzertuak, rock kontzertuak, kirol ekintzak, umeentzako ekitaldiak, irakurraldi publikoak eta abar. 4.000 pertsona inguru batzen dira.
  8. Workshops: zapatuetan edo oporretan. Adibidez, antzerkia, dantza, idazmena, rock musika, kirolak, argazkiak, bideogintza, autodefentsa, musika, …
  9. Youth theatre company: gazteen antzerki konpainia.
  10. Visits by celebrities: gales ospetsuak bisitak antolatzen dituzte honako herri hauetara, solasaldiak izateko bertako jendearekin.
  11. Village quizzes: herrien arteko lehiaketak.
  12. Children in Need project: hezkuntza berezia behar duten umeentzako programa.
  13. Galesa sustatzeko kanpaina merkataritza alorrean.
  14. Galesa sustatzeko kanpaina boluntarioen elkarteetan.
  15. Aldi bereko itzulpenak egiteko ekipamenduz hornitzea herriko gune nagusienak.
  16. Talentu berriak bilatzeko programak kultura alorrean.
  17. Community education courses: galesera ikastaroak helduentzako. Baina ikastaroak dira, ez eskola arruntak: ordenagailuak, argazkigintza, tokiko historia, galeserazko literatura, …
  18. Galesa lantokietan sustatzeko kanpainak.
  19. Tokiko historiari buruzko bideo sormena bultzatzea.
  20. Baliabide eta informazio zentroa abian jartzea.

Gurean horren tankerako asko egin dira, bai udaletatik zein euskara elkarteetatik, ezta? Hala ere, ezagutu beharko genuke han egiten dena …

37 / 140«Aurrekoa10203036373839506070Hurrengoa»

Txerra Rodriguez

Soziolinguistikari buruz dihardu blog honek, euskararen hizkuntza komunitatearen ikuspegitik beti ere.

Azken bidalketak

  • Sabela
  • Kontzientzia kritikoa
  • Algoritmoa asaldatu
  • Irakurgaiak: No hablaras
  • Fora da aula

Iruzkin berriak

  • Fora da aula - Garaigoikoa(e)k Idatzi nahiko nituzkeen aipu batzuk bidalketan
  • Ketxus(e)k Deskodetzea bidalketan
  • Txerra Rodriguez(e)k Algoritmoa(k) bidalketan
  • allartean(e)k Algoritmoa(k) bidalketan
  • Barbarizazioa(e)k A casa do amo bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko abendua
  • 2025(e)ko azaroa
  • 2025(e)ko urria
  • 2025(e)ko iraila
  • 2025(e)ko uztaila
  • 2025(e)ko ekaina
  • 2025(e)ko maiatza
  • 2025(e)ko apirila
  • 2025(e)ko martxoa
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko abendua
  • 2024(e)ko azaroa
  • 2024(e)ko urria
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko uztaila
  • 2024(e)ko ekaina
  • 2024(e)ko maiatza
  • 2024(e)ko apirila
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko otsaila
  • 2024(e)ko urtarrila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko iraila
  • 2023(e)ko uztaila
  • 2023(e)ko ekaina
  • 2023(e)ko maiatza
  • 2023(e)ko apirila
  • 2023(e)ko martxoa
  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko abendua
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko iraila
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2022(e)ko uztaila
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko martxoa
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko azaroa
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko uztaila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko abuztua
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko abendua
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko urria
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko uztaila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko apirila
  • 2007(e)ko martxoa
  • 2007(e)ko otsaila
  • 2007(e)ko urtarrila
  • 2006(e)ko abendua
  • 2006(e)ko azaroa

Kategoriak

  • 30 urte
  • Aipuak
  • Atik Zra
  • Azatzak
  • Etxealdia
  • Info 7
  • Irakurgaiak
  • Jakin
  • Poema soziolinguistikoak
  • Sailkatu gabea
  • SL domestikoa
  • Sutondoko kontuak
  • Tosepan

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA