Garaigoikoa
Hasiera » Txerraren bloga - Garaigoikoa

Corpusaren estatusa

2014-02-17  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Soziolinguistikan historikoki bi plangintza mota bereiztu dira: corpus plangintza eta estatus plangintza. Blog honetan normalean saiatzen naiz bigarrenari kasu egiten eta ez lehenengoari. Baina gaurkoan salbuespen bat egingo dut.

 

Galizierazko “Quen fala a minha lingua?” liburua irakurri berri dut. Mundu mailako hizkuntza arazo batzuei egiten die kuku: okzitanierari (eta probentzalari), moldavierari (eta errumanierari), valentzierari (eta katalanari), flandrierari (eta holandesari), eta abar. Herri horietan guztietan arazoak daude berba egiten duten hizkuntza zein den ebazteko. Eta ez da kasualitatea liburua nondik eta Galiziatik etortzea.

 

Maila ezberdineko arazoak plazaratzen ditu liburuak. Baina guztietan arazo linguistikoak edo corpus mailakoak gailentzen dira. Idazkera ezberdina dute batzuek (adibidez, moldaviera eta errumaniera, edo serbiera eta kroaziera), “artifizialki” banatzen ari diren hizkerak (Eo aldeko galiziera adibidez), eta abar.

Eta horrek guztiak demaseko esfortzuak eskatzen dizkie egoera ez oso arrakastatsuan dauden hizkuntza komunitate horretako kideei. Zorionez, gurean horrelako liskarrik ez dago aspaldion. Txikikeriak diren ala ez eztabaidatu barik, estandarizazio prozesuak zentzua dauka etorkizunari begira. Hau da, hizkuntza hori gaitu eta jendartera zabaltzeko etorriko den horretan du zentzua. Osterantzean, alferrikako ahalegina da.

 

Batua sortzeko prozesuan egon ziren mota honetako tira-birak, han eta hemen. Gaindituta daudenak, zorionez. Gurean eztabaida luzeak ere baditugun arren, corpusa dela eta ez dela. Batua eta euskalkien artean, esaterako.

 

Euskalki eta batuaren arteko ikamikak badira, jakina. Baina, nire ustez, eztabaidak eztabaida eta haserreak haserre, beste leku batzuetan daudenekin alderatuta, gureak edozein hizkuntzatan dauden antzekoak dira. Zorionez.

 

Azken 50 urteetan hizkuntza komunitate honek egin duen bidea ez zen izango horren emankorra, batuaren inguruko adostasun zabala izango ez bagenu. Hori hala da, eta aitortu behar dugu. Eta, zentzu batean, ospatu behar dugu. Beste herrialde batzuetan dituzten askatu ezineko troinuak kontuan hartuta, batez ere.

Irakurgaiak: Euskararen kate hautsiak

2014-02-12  //  Irakurgaiak  //  2 iruzkin

Euskararen azken mendeko historia sozialari buruz lan monumentala ondu du Dabid Anautek (eta Euskal Memoria fundazioak). Ia 1000 orriko liburukotea da, prezio garesti samarrean (65 euro!) eta eskuratzeko zailtasunekin (bakarrik posta bidez eros daiteke).

Herri mugimendutik abiatuta, lan hau aurrera eraman izana txalotzekoa da (are gehiago, gure akademia dontsua horretarako lan-taldea izanik eta sei urtetan fruiturik eman ez duenean). Kritikatzekoak ere baditu liburuak, hala ere (lanaren monumentaltasunean txikikeria izan arren).

Liburuak bi zati ditu. Lehen zatian, azken mendean euskaldunok jasan ditugun mota guztietako erasoak, irainak, zigorrak eta abar aletzen ditu. Bereziki interesgarriak dira, nire ustez, hiztunen euren ahotan jarritako testigantzak (Ahotsak eta bestelako ahozko biltegietatik ateratakoak). Izen eta abizenak jarri behar zaizkio zapalkuntzari. Oso ariketa mamitsua da.

 

Bigarren zatian, berriz, berreskuratzearen historiari oratu dio egileak. Euskalgintzaren sintesi lan mardula egin du egileak (nahiz eta, akaso, esperientzia batzuei behar besteko garrantzirik ez eman, euskara elkarteei bereziki). Abiapuntu ederra jarri dio egileak lan horri (nire ustez, oraindik bada gehiago sakontzeko mamia azken 50 urteotako euskalgintzaren historiari dagokionez).

 

Lan sakon, mardula eman digu opari. Kritikak kritika, egiten duenari egin ahal zaizkio horrelakoak. Besteei ezin. Bejondeizuela irakurketa!

Azatzak 80: Gaztezulo

2014-02-10  //  Azatzak  //  Iruzkin bat

Gazteen erabilerak kezkatzen ditu euskaltzale asko. Ni ere bai, jakina, nahiz eta gehiago kezkatzen nauen helduon erabilerak. Baina, tira, pasatuko zait inoiz sukar tonto hau.

80. azatza gazteak jopuntuan dituen produktu batek jarriko du: Gaztezulo aldizkariak (eta webguneak). 2000. urtean sortu zen eta gaur egun (garai hartan ere) gazteentzako euskarazko aldizkari bakarra da.

Itxura modernoa duen produktua da Gaztezulo, gazteen interesekoak izan daitezkeen gaiak lantzen ditu. Eta 14 urteren ondoren bizirik jarraitzeak adierazten du aldizkari honek erro sakonak dituela.

Honi lotuta, gomendatu gurako nuke Mikeldi Zeberiok euskarazko gazte komunikabideen gainean egin zuen ikerketa-lana.

Arnasgune funtzionalak

2014-02-06  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

2013an euskalgintzako berba aukeratu beharko banu, seguruenik arnasgunea berbak irabaziko luke. Horien gaineko hausnarketa martxan da, baita ekimenak ere. Orain gutxi, Donostian egin da lurraldea eta hizkuntza harremanetan jartzen duen lehen jardunaldia. Eta gogoeta mamitsuak izan dira han.

Ez da gai berria arnasguneena. Zalbidek gurera kontzeptua ekarri zuenetik, urte mordoxka pasa dira. Hala ere, euskalgintzako agendan azken bi urteotan sartu da indartsu. Lurralde mailako arnasguneak beti ere.

Gaur arnasgune funtzionalei buruz aritu gura dut. Azken 50 urteotan arnasgune funtzional asko sortu ditu euskalgintzak. Lehendabiziko ikastolak eta euskaltegiak, komunikabideak, argitaletxe eta bertso-eskolak, euskara elkarteek sortutako zerbitzuak, …

 

Eta zerk batzen ditu hauek guztiak (eta ondoren sortutako beste hainbat)? Euskaraz natural aritzeko guneak direla, euskaraz aritzen diren gune funtzionalak, hain zuzen ere. Orain dela 50 urte, pentsaezina zen zonalde erdaldunduetan (Bilbo inguruak, Gasteiz eta are urrunago Errioxan edo Erriberan) horrelako guneak egotea. Eta gaur egun badaude eta mordoxka gainera (ez behar beste, beti ere).

 

Arnasgune funtzionalak dira euskara biziberritzearen aldeko mugimendu askoren hauspoa arnasgune terrritoriala izatetik urrun dauden lekuetan (horren urrun ez dauden lekuetan ere). Ez bat, ez bi, hamaika dira behar ditugunak euskaldun periferikook. Euskaraz natural atendituak izango garen denda, jatetxe eta tabernak, banketxe edo aseguru-etxe, tailer edo eskolak. Enpresetan ere arnasgune funtzionalak sortzeko dinamikak egon badaude. Xumeak dira oraindik ere, baina norabide egokian doazela ezin ukatu.

 

Nafarroa aldean azken aldian ere piztu da polemika. Eskola publikoetan “segregazioa” amaitzea eskatu du hango parlamentuak. Arnasgune funtzional izan daitezkeen eskolak pikutara bidaliz, bide batez.

Amaitzeko, ideiatxo bat: lurralde mailako arnasguneek euren lurraldetik kanpoko arnasgune funtzionalak beharrezko dituzte eta alderantziz. Eta, gainera, badirudi arnasguneen inguruko dinamika pizten ari direnek ere ideia hori garbi dutela. Izan ere, lurralde mailako arnasguneak arnasgune funtzional askoren saretze moduan irudikatzen baititut nik (arnasgune izatetik urrun dauden lekuetan, behintzat).

Hiztunpolisa pilulak

2014-02-04  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Euskararen garabideei buruz orain dela 25 urte plazara irten zen liburu ezinbesteko bat: Un futuro para nuestro pasado. Liburu horrek soka handia ekarri zuen bere garaian eta, gaur egun ere, euskal soziolinguistikan aipatuena izango da.

25 urte beranduago, Hiztunpolisa liburua erditu du Jon Sarasuak. Nire ustez, beste mugarri handi bat ipini beharko lukeen liburua, Txepetxen liburua bezala, aizue. Liburu mamitsua da, probokatiboa, ezberdina, gurean zentratua. Kontzeptu berri askotxo dakar, diskurtso berri baterako mamia, geroari begirako proposamen ausart eta sakonak. Ideia organikoak, Sarasuak berak esaten duen moduan.

Topaguneak bere kongresuan mamitutako diskurtso berriaren zantzu asko antzematen dira Hiztunpolisa liburuan. Han akaso gordinago agertzen ziren hemen baino, baina bidexka berdinetik dabiltza hangoak eta hemengoak. Eurek antolatutako Topaldian ere liburuari tartea egin diote.

“Biblia” berri bat ondu zaigu. Geroan mila bider aipatua izango den liburua dela ematen du. Oihartzun dezente izaten ari baita. Eta, horren ondorioz, liburuko hamar pasarte aukeratu eta pilula moduan blogeratu ditut:

– Soziolinguistikako jakintza

– Sukalde proiektua

– Pentsua

– Eskolan

– Potentziala eta potentzia

– Komunitatearen osaera

– Euskara eredu

– Ez da

– Jenio linguistikoa aldarrikatu

– Usaimen ona

Usaimen ona (Hiztunpolisa pilulak 10)

2014-01-30  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Frankismo betean gure gurasoen belaunaldiak erabaki zuen eraikiko zituzten eskoletan euskarak ardatz hegemoniko eta nagusia izan behar zuela. Euskararen mikro-eremu hegemoniko horren alde egin zuten ikastolen sorrera bultzatuz. Usaindu zuten euskalduntasuna erdian jarrita bakarrik sor ditzakeela eskolak euskaldun oso xamarrak.

Nork motibatuko du motibatzailea

2014-01-29  //  Sutondoko kontuak  //  2 iruzkin

Motibazioa sustatzeko baliabideak blogerako Rosa Ramosek artikulua eskatu (mila esker) eta hauxe idatzi dut:

Gazteak motibatu behar ditugu (dituzue), antza. Euskara gehiago egin dezaten, jakina. Erraza da esaten, egiten ez dakit nik. Izan ere, lehenik eta behin, ados jarri beharko ginateke motibazio hori zertan datzan. Baina artikulu honen luzera zeharo gainditzen du kontu horrek.

Motibatzeaz ari ginen. Nik ez daukat erantzuna, bestela ez nuke hemen botako hain arin. Azkar joango nintzateke patentatu eta aberastera. Baina pista batzuk baditut, han-hemen entzun eta egindakoetatik abiatuta.

focalaforja_CCmarimbajlamesa_txiki

Lehenik eta behin, gazteak ez “kriminalizatu”. Aski da. “Egin euskaraz” bezalako errieta-erreguek ez dute balio. Euskaldun agertzea gaur eta hemen joera nagusiaren kontra igeri egitea da. Helduontzako erraza ez bada, pentsa gaztetxoentzako.

Bigarrenik, entzun. Gazteek asko dute esateko. Euren sentimendu, bizipen, kezka, interes, beldur eta abarrak oso garrantzitsuak dira. Ezagutu behar ditugu horiek guztiak, aldaketarik eragin nahi badugu.

Hirugarrenik, tresnak eman. Gramatika tresnak beharrezkoak dira, jakina. Baina… hizkuntzen kontaktuen dinamikak garrantzitsuagoak dira. Fisikari buruzko teoria dezente ezagutuko dute, baina euren egunerokoan hizkuntzekin duten harremanaz zer dakite? Dinamika psikologikoez ari naiz, soziologikoez ari naiz, ez Txepetxen edo Fishmanen teoriaz, ez diglosia zer den. Batzuok deitzen dugun soziolinguistika domestikoa dut buruan.

Eta, laugarrenik, lasai. Nik, adibidez, 15-16 urterekin ez nuen euskaraz egiten klasetik kanpo. Baina geroago egin nuen euskararen aldeko hautua; nik eta nire klaseko beste hainbatek. Eskolan ereindakoak izango al zuen eragina? Ez dakit, baina ez dut uste sobera egon zenik.

Ez dut aipatu, baina irakasleak eredu izatea ere oso garrantzitsua da. Funtsezkoa, esango nuke nik. Esaten duzuenari indarra ematen dio egiten duzuen horrek, ezta? Gainera, kasu batzuetan, euskarazko eredu gertukoena zuek zarete. Ez gara hasiko hemen erlijio irakasleei eskatzen zaien portaera arduratsua eskatzen, baina…

Txiri-txiri jarraitu behar dugu, beraz. Ez dugu beste erremediorik, ezta?

Ahotsak: euskararen historia hurbilaren artxibo bikaina

2014-01-27  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Ahotsak webgunea (eta atzetik dagoen lana) gero eta esanguratsuagoa da. Ia 17.000 bideo batu dituzte webgunean. Baina bestelako gauza batzuetarako ere hasi da erabiltzen.

“Euskararen kate hautsiak” liburuan ahotsak-eko bideoak erabili dira iturri modura. Bilaketa xume bat egiten euskararen gaineko sentimenduak adierazten dituzten 122 pasarte batu dituzte eta euskararen egoerari buruz 1.273 dira. Gainera, denon eskura eta lizentzia librearekin, erabili eta partekatzeko.

Euskararen historia sozialari buruz, Euskaltzaindia ari zen datu-basea sortzen antza. Bost urteren ondoren, ez da ezer berririk horren inguruan. Herri mugimenduak, beste behin, aurre hartu dio. Izan ere, Hiztunpolisa liburuan Jon Sarasuak honakoa dio:

“Badira arrazoiak pentsatzeko euskararen komunitatearen desafioetan gizarte ekimeneko enpresen bidez, enpresa sozial errotuen bidez, lortzen dela erangikortasunik eta errentagarritasunik handiena”.

Eta errealitatearen ertz asko bat datoz Sarasuak dioenarekin.

Azatzak 79: Kukuka

2014-01-24  //  Azatzak  //  Iruzkinik ez

Lasarte-Oriako euskaldunek behin baino gehiagotan jarri dituzte azatzak euskal kulturgintzaren soloan. Baita gaurkoan ere.

Kukuka antzerki (eta dantza) eskolak 700 ikasle inguru ditu gaur egun. Euskara hutsezko antzerki eskolarik handiena izan daiteke. Antzerki eta dantzarako grina euskararekin eta bestelako balio eta emozioekin lotzen dituzte. Haur, gazte eta helduentzako.

Poza eta alaitasuna transmitituz. Haurrak eta helduak batuz. Eta euskaraz. Aupa Kukuka!

Jenio linguistikoa aldarrikatu (Hiztunpolisa pilulak 9)

2014-01-22  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Jende askorengan, euskara estandar motel xamar batek nekez betetzen du funtzio motibatzailea. Euskalkietan nor-ago sentitzen dira gazteak, kolore apur bat behar dute. Debagoieneko hizkerek, maila batzuetan, beren funtzioa izango dutela dirudi oñatiar, arrasatear edo atxabaltarren autoirudian, hizketaren funtzio estetikoan eta estilistikoan. Norbanakoaren jenio linguistikoa aldarrikatu behar da orain arte baino gehiago.

71 / 140«Aurrekoa102030707172738090100Hurrengoa»

Txerra Rodriguez

Soziolinguistikari buruz dihardu blog honek, euskararen hizkuntza komunitatearen ikuspegitik beti ere.

Azken bidalketak

  • Galderak eta galderak
  • Sabela
  • Kontzientzia kritikoa
  • Algoritmoa asaldatu
  • Irakurgaiak: No hablaras

Iruzkin berriak

  • Fora da aula - Garaigoikoa(e)k Idatzi nahiko nituzkeen aipu batzuk bidalketan
  • Ketxus(e)k Deskodetzea bidalketan
  • Txerra Rodriguez(e)k Algoritmoa(k) bidalketan
  • allartean(e)k Algoritmoa(k) bidalketan
  • Barbarizazioa(e)k A casa do amo bidalketan

Artxiboak

  • 2026(e)ko urtarrila
  • 2025(e)ko abendua
  • 2025(e)ko azaroa
  • 2025(e)ko urria
  • 2025(e)ko iraila
  • 2025(e)ko uztaila
  • 2025(e)ko ekaina
  • 2025(e)ko maiatza
  • 2025(e)ko apirila
  • 2025(e)ko martxoa
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko abendua
  • 2024(e)ko azaroa
  • 2024(e)ko urria
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko uztaila
  • 2024(e)ko ekaina
  • 2024(e)ko maiatza
  • 2024(e)ko apirila
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko otsaila
  • 2024(e)ko urtarrila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko iraila
  • 2023(e)ko uztaila
  • 2023(e)ko ekaina
  • 2023(e)ko maiatza
  • 2023(e)ko apirila
  • 2023(e)ko martxoa
  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko abendua
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko iraila
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2022(e)ko uztaila
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko martxoa
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko azaroa
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko uztaila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko abuztua
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko abendua
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko urria
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko uztaila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko apirila
  • 2007(e)ko martxoa
  • 2007(e)ko otsaila
  • 2007(e)ko urtarrila
  • 2006(e)ko abendua
  • 2006(e)ko azaroa

Kategoriak

  • 30 urte
  • Aipuak
  • Atik Zra
  • Azatzak
  • Etxealdia
  • Info 7
  • Irakurgaiak
  • Jakin
  • Poema soziolinguistikoak
  • Sailkatu gabea
  • SL domestikoa
  • Sutondoko kontuak
  • Tosepan

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA