Garaigoikoa
Hasiera » Txerraren bloga - Garaigoikoa

Aldatu

2013-11-21  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Hizkuntzaz aldatzeak autoritatea galtzeko edo autoritatea irabazteko balio du. Norberak duen hizkuntza mailak zehazten du autoritatea galdu edo irabaztea. Galizian tokatu zait bi hitzaldi ematea, gaztelaniaz (zati batzuk galizieraz) eta igarri egiten dut hori. Euskaraz mila aldiz erosoago nabil, eta batzuetan sentsazioa izan dut gaztelaniaz herrenagoa naizela.

Izan ere, hizkuntzaz aldatzeak aldaketa soziala dakar. Ni batez ere lan munduan nabil hizkuntza aldaketa sustatzen. Eta askotan oztopoekin topo egin dut, batez ere, aldaketa hori gauza formal eta teknikoetarako sustatzen aritu izan naizenean. Lanean hizkuntza aldatzeak aldaketa laborala al dakar? Edo ekarri beharko luke?

Soziolinguistikako jakintza (Hiztunpolisa 1)

2013-11-19  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Jon Sarasuaren Hiztunpolisa liburua irakurri dut. Eta handik ateratako 10 pilula ekarriko ditut blogera, tarteka marteka. Lehenengoa gaur.

 

Nori interesatzen zaio horrelako jakintza-adar bat?

 

Galdera ez da hutsala, interesak bultzatzen baititu jakintza-adarrak.

Nekez espero dezakegu alor honetako jakintza-garapen handirik metropoli akademiko handietatik. Aitzitik, zirkuitu nagusietan modan jartzen diren kontzeptu erakargarriekiko zuhurtasun puntu bat izatea hobe dugu, bestelako beharrak baitabiltza eragiten mundu akademiko horietan. Inondik sortzekotan, hizkuntza komunitate minorizatuen beharrizanekiko kontaktutik sortuko da hizkuntzen dinamikari buruzko jakintza.

Azatzak 75: Katalogoa

2013-11-18  //  Azatzak  //  Iruzkinik ez

Berriki irakurri diot Jon Sarasuari euskarazko kulturgintzak erresonantzia-kaxa indartsuagoak behar dituela. Uste dut horretan denok ados gaudela. Kulturgintzakoak eta kulturgintzakoak ez direnak. Kontua da zelan lortu erresonantzia-kaxa indartsuagoak. Eta nik neuk ere ez dut erantzunik.

Dena den, badaude kaxa batzuk eta horien berri ematen saiatu naiz azatz hauetan. Gaurkoan ere beste kaxa bat dakart hona: katalogoa. Hasiera batean, Nafarroako euskara zerbitzukoek abiatu zuten. Gero elkarlana areagotu, eta EAEko hainbat euskara zerbitzuk ere hartu zuten parte. Hasiera batean, paperean ematen zen argitara. Orain internet bidez ere zabaltzen da. Hainbat etxetara heltzen da, hainbat herritan, hainbat eskolatan, hainbat euskaltegitan. Erresonantzia-kaxa bada, ezta?

Hizneteko ikerketak: gure harribitxi soziolinguistikoa

2013-11-16  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Hiznet gradu-ondoa egin nuen bere garaian. Formazio gisa ezinbestekoa da nire ustez. Hizkuntzaren normalizazioan jarduteko ezinbestekoa. Baina, horrez gain, urteen poderioz, bestelako baliabide interesgarriak ere eskaintzen ditu: ikerketa lanak. Orain dela urte batzuk, pentsaezina zen horrenbesteko ikerketa corpusa egotea. Eta, gainera, horietako asko eta asko denon eskura, interneten. Gure harribitxia da, gure soziolinguistikako ikerketa corpusa.

Guztira, gaur Hizneteko webgunean 131 ikerketa daude. Eta honela banatu ditut:

Gehienak lan munduari buruzko ikerketak dira, eta haren atzetik herrietakoak datoz. Nazioartekoak, gazteak, hizkuntzaren eskuratzea eta administrazio gaiak lantzen dituztenak datoz haren atzetik. Eta 10 ikerketa baino gutxiagorekin beste guztiak.

Hurrengo artikuluetan Hizneteko ikerketen bildumatxo bat osatu dut, gaika antolatuta:

– Herrietako azterketak

– Lan munduari buruzko ikerketak

– Gazteei eta aisialdiari buruzko ikerketak

– Administrazio eta corpus plangintzei buruzko azterketak

– Euskararen jabetzeari eta transmisioari buruzko ikerketak

– Nazioarteko eta komunikazio arloko ikerketak

– Etorkinak, teknikarien formazioa, komunitategintza eta soziolinguistika bariazionalaren inguruko ikerketak

Hiznet 8: etorkinak, teknikarien formazioa, komunitategintza eta soziolinguistika bariazionala

2013-11-13  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Etorkinak

Etorkinak izan dira gurean, batez ere, azken urteotan arreta-gune. Horren isla da Hizneten etorkinen gaia espreski lantzen duten lau ikerketa egotea.

Ezponda Mujika, M. Ixabel (2005). Immigrazioa eta euskara biziberritzeko saioak EAEn.

Lopez Muñoz, Eukene (2005). Etorkinak ere bai Irungo etorki(zu)nean.

Zapata Solano, Mario (2005). Etorkinak eta hizkuntza-ereduak.

Rodriguez Zaldua, Amaia (2002). Euskara faktore integratzaile gisa: etorkinak.

Teknikarion formazioa:

Ez dago soziolinguistika espreski landuko duen unibertsitate gradurik. Gradu-ondokoak, ordea, bai (eta horien artean nagusi Hiznet). Formazio falta nabarmena izan da soziolinguistikan gurean (oraindik ere hala dela uste dut). Eta Hizneteko ikerketek ere oratu diote gaiari. Hiru ikerketa izan dira hori landu dutenak.

Plazaola Elgarresta, Eguzkiñe (2009). “Hizkuntza normalkuntzako teknikarien garapenerako emozioen lanketa”.

Elorza Uribesalgo, Pello (2002). HIZNET ikastaroak Euskal Herrirako izan dezakeen aplikagarritasuna.

Robles Aranburu, Josemari (2002). Euskal soziolinguistikaren bihar-etziko arloetako lan-ildoak eta teknikarien formazioa aurreikusten

Community fostering

Gurean praktikan asko landu den arren gai hau, arraroa da Hizneteko ikerketen artean horren gutxi landua izatea. Behintzat espreski. Honi lotutako bi ikerketa baino ez ditut aurkitu:

Ibañez Lusarreta, Ainara (2006). Karrikiri. Iruñeko Euskaldunon Elkartea. Euskara bultzatzeko ekintza berritzaileak.

Miner Aristizabal, Imanol (2002). Lau Haizetara Elkartea: etorkizunerako urratsak.

Soziolinguistika bariazionala

Hizneteko ikasgaietan gutxi lantzen da soziolinguistika bariazionala. Eta emaitzak hor daude: honi lotutako bi ikerketa baino ez dira ageri Hizneteko corpusean.

Gandarias Ispizua, Leire (2012). “Azentu bariazio soziolinguistikorako lehen hurbilpena Kortezubin, Tolosan eta Lekarotzen”.

Etxebarria Elorrieta, Oihane (2002). Elebitasuna eta hizkuntza nahasketa.

Hiznet 7: nazioarteko eta komunikazio arloko ikerketak

2013-11-11  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Nazioartekoak:

Nazioarteko gaiek ere Hizneten badute ikusgarritasuna. Munduko hizkuntza gutxituak han eta hemen, zein orokorrean sarri landu dituzte ikerketetan. 15 aldiz hain zuzen ere.

Ereño Argiarro, Begoña (2011). “Hizkuntza gutxituak Erresuma Batuan: Euroitunaren aplikazioa”.

Rodriguez Zuaza, Joseba (2010). “Suomiera eta gaelera , norabide desberdinetan ibili diren hizkuntza bi”.

Aranaga Libano, Amaia (2008). Eremu urriko hizkuntzen egoera Europar Batasunean.

Fernandez de Antona Ulibarri, Edurne (2007). Hizkuntzak galtzea. Zergatik hiltzen dira hizkuntzak?

Haro Solaberrieta, Imanol (2007). Globalizazioa eta hizkuntza gutxituak. Aukerak eta arriskuak.

Moyano Pascual, Julene (2007). Gaeleraren egoeraren bilakaera. Irlandako errepublikako eta ipar Irlandako gobernuen hizkuntza politika.

Saenz Orbe, Alaia (2007). Euskal Herria globalizazioan. Nolako mundua, halako herria.

Segurola Amutxastegi, Jose Mari (2007). Europar Batasuneko justizia auzitegiaren jurisprudentzia hizkuntza gaietan.

Zubitur Iñarra, Izaskun (2006). Hiru hizkuntza gutxituen egoera Frantzian. Diagnosia. Frantziako hizkuntza politika.

Ezenarro Egurbide, Itsaso (2004).Europar Batasuna: egungo hizkuntza-politikaren azterketa eta etorkizunerako proposamena.

Garcia Lopez de Sabando, Mikel (2002) Kaukasoko hizkuntza egoera.

Kontxa Olabarrieta, Unai (2002). Galesa eta euskararen presentzia komunikabideetan.

Martinez Navarro, Laida (2002). Frantsesaren egoera Quebec-en.

Sirbent Auzmendi, Ekaitz (2002). Globalizazioaren gizartea eta ordena linguistiko berria.

Suberbiola Unanue, Pablo (2002). Hizkuntza gutxiagotuak globalizazioaren aurrean.

Komunikazioa:

Teknologia berriek gure egunerokoan gauza dezente aldatu dituzte. Eta euskara bezalako hizkuntza gutxituei erronka berriak jarri dizkiote mahai gainean. Hiznetera ere heldu da gaia eta honi lotutako hainbat ikerketa plazaratu dira azken urteotan. Komunikazioari hala edo hola lotutako ikerketak gehiago badira, guztira zazpi.

Aparicio Olabarri, Mikel (2012). “Bipuntuzero: Euskara, web 2.0 eta gizarte sareak”.

Gonzalez Elorza, Edurne (2011). “Sare Sozialak eta hizkuntza-politika”.

Iriondo, Asier (2010). “Politiko elebidunak euskaraz eta gaztelaniaz”.

Basurto Arruti, Asier (2008) . Euskararen aldeko diskurtsoa XXI. mende hasieran.

Elizondo Agirregomezkorta, Iratxe (2008) . Euskal nortasuna eta euskara: autore ezberdinen ikerketak.

Elortza Gorrotxategi, Denis (2007). Euskara ingurune globalizatuan. Globalizazioak euskararen biziraupenerako ematen dituen aukerak.

Saez Beloki, Patxi (2002). Hizkuntza plangintza eta komunikazioa.

Hiznet 6: euskararen jabetzea eta transmisioa

2013-11-06  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Euskararen eskuratzea/jabetzea:

Euskararen eskuratzea garrantzi handikoa izan da gurean azken 50 urteotan. Ikastolek zein euskaltegiek pisu nabarmena izan dute (eta dute) euskalgintzan. Horren isla da Hizneteko ikerketen artean 13 izatea gai honi dagozkionak. Euren artean gehienek helduen euskalduntzeari jaramon egiten diote.

Etxeberria Oliden, Naiara (2012). “Bigarren hizkuntzaren jabekuntzan eragiten duten faktore sozioafektiboak eta lehen hizkuntzaren trataera”.

Laskibar Etxebarria, Nerea (2012). “Afasia. Elebitasuna eta terapia”.

Ugartemendia Ugartemendia, Maier (2011). “Hezkuntza marko hirueledunaren ondorioak”.

Azcolain Olaondo, Nora (2011). “Euskaltegien sustapenerako komunikazio kanpainen azterketa eta ebaluazioa”.

Arauzo Uriarte, Amaia (2008) . Hizkuntzen portfolio europarra: beste tresna bat ikasle eta irakasleen esku.

Basurto Arkaute, Ruth (2007). Helduen euskalduntzearen oinarrizko kurrikuluaren azterketa teoriko-metodologikoa.

Irazabal Olarreta, Eunate (2007). Emakumea eta euskal irakaskuntza.

Lopez Calzada, Janire (2007). Helduen euskalduntzean eragiten duten prozesu psikosozialak. Ikasleen autoirudia eta motibazioa.

Jaio Embeita, Marivi, Martinez Bermudez, Loren eta Zarraga Azurmendi, Arkaitz (2006). Ikasleen motibazioa, hizkuntz plangintzak eta euskalduntze-alfabetatzea, elkarren osagarri.

Iarza Ansa, Arantxa (2003). Euskararekiko motibazioa eta ahozko trebetasuna (11 urteko neska-mutilak).

Ortiz Atienza, Josune (2003). Helduen euskalduntzean eragiten duten prozesu psikosozialak: motibazio ezari aurre eginez.

Escancon Navarro, Aritza (2002). Helduen euskalduntze-alfabetatzea eraginkorragoa izateko proposamenak.

Loinaz Sorozabal, Gema (2002). Euskararen erabileran eragiten duten prozesu psiko-sozialak: Identitate etnolinguistikoaren garrantzia. Udal baten kasua.

Transmisioa

Gure arreta nagusietako bat den arren, gutxi landu da Hizneteko ikerketetan transmisioa. Lau ikerketatan baino ez da zuzenean gaia jorratu.

Ferreira Zamalloa, Nagore (2007). Emakumea eta transmisioa, Euskal Herrian. Hizkuntza eta baloreak.

Beraza Elizondo, Ainhoa (2002). Hizkuntzaren transmisio naturala.

Aranguren Juaristi, Nerea (2008). Ahozko erabileraren garrantzia hizkuntzaren normalizazioan.

Etxaniz Iraola, Ainitze (2007). Emakumea eta hizkuntza: estereotipoetatik errealitatera.

Izkiriaturik aurkitu ditudan ene artikuluak (VIII)

2013-11-05  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Urria eta azaro artean ere nik izkiriatu nahiko nituzke hainbat artikulu plazaratu dira han eta hemen. Bilduma pertsonal zein subjektiboa osatzen dute hauek:

– Allartean-ek maisuki azaldu zigun zeintzuk diren biziberritzearen lau zutabeak, bereziki horietako bat: http://allartean.blogspot.com.es/2013/10/lau-zutabeak.html

 

– Helios Del Santok sutxoak piztera dei egiten zigun. Keinu txikiek balio dute, asko balio ere: http://sustatu.com/heliosdelsanto/1382515061

 

– Gureaz blai irratsaioa interneten entzun dut astero-astero. Iazko denboraldiko saio guztiak batu dituzte hemen (http://www.lantalan.com/baliabideak-eta-tresnak/gureaz-blai) eta denboraldi berria hasi da: http://www.lantalan.com/lantalan/gureaz-blai-bigarren-denboraldia-abian

 

– Aurrekoan euskalkiei buruz berba egiten izan ginen eta Leire Narbaizak aspalditxo idatzitako artikulu honekin gogoratu nintzen: http://paperekoa.berria.info/iritzia/2012-08-30/004/001/euskalkia.htm

 

– Haritz Goikoetxea lankideak IMHko jardunaldietan eman zuen hitzaldiaren laburpena ere biziki interesgarria da: http://www.lantalan.com/emun/ahozkoa-nola-neurtu-nola-interpretatu-nola-eragin

 

– Allartean blogak, oro har, oso artikulu interesgarriak plazaratzen ditu. Euskara planen narraziogintzaz honako hau: http://allartean.blogspot.com.es/2013/11/kontulariak-storytelling-1.html

Hiznet 5: administrazio eta corpus plangintzak

2013-11-04  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Administrazio plangintzak

Administrazio alorrean plangintza asko egikaritzen dira gurean. Horren isla da horrenbeste ikerketa egotea arlo honi dagokionez. Guztira, 13 ikerketa agertzen dira. Batzuk orokorrak badira ere, gehienak arlo zehatz bati dagozkio. Bitxia bada ere, gehienak Araba eta Bizkaiari buruzkoak dira (Arabakoak hiru eta Bizkaikoak lau), Gipuzkoakoa bakarra eta Nafarroa eta Ipar Euskal Herritik bat bera ere ez.

Sueskun Gandarias, Leire: “Arabako Kuadrilletako Euskara teknikarien sarea: azterketak eta Hobekuntzak”

Etxebarria Iturrate, Arantza: “Bizkaiko Foru Aldundia EraMien bidetik”

Oses Azurmendi, Javier: “IV. Plangintzaldia Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte gaietako sailean”

Zuloaga Aranzabe, Ander: “Donostia Unibertsitate Ospitaleko planaren ebaluazioren inguruko hasunarketa”

Egiraun Iturbe-Ormaeche, Asier (2010). “Ugao LHI ikastetxe publikoan euskararen erabilera indartzeko plana (2010-2012)”.

Ugarteburu Iturbe, Amaia (2010). “Euskararen normalizazioa Bizkaiako Foru Aldundian”.

Goikoetxea Aranberri, Haritz (2009). “Nola saldu euskara administrazioko langileei”.

Vadillo Otxoa, Alex (2008) . Udalerrietan euskara biziberritzeko planak eta parte-hartzea. Begirada bat gure praktikei.

Irabien Marigorta, Iosune (2003). Euskararen erabilera administrazioan. Euskararen erabileran laguntzeko unitate modulo didaktikoak: Amurrioko Udala.

Etxebarria Zamora, Aitor (2003).Motibazioa, jarrera eta aurrerapenaren arteko elkarreragina udal langileen euskara taldeetan

Iriondo Goti, Joseba (2003). EAE-ko Justizia Administrazioko esperientzia pilotuak.

Arauzo Uriarte, Xabier (2002). Justizia administrazioko web orriko hizkuntza zerbitzuak.

Urrutia Zorrozua, Itziar (2002). Eduardo Eskartzaga Lehen Hezkuntzako Ikastetxeko balizko Hizkuntza Normalkuntza Planaren aurre-diseinua.

Corpus plangintza

Corpus plangintza gurean ez da asko landu, ez artez ez zeharka. Eta Hizneten ere horren isla agertzen da. Ikerketa bakarra egin da honi lotuta.

Urkizu Miner, Koro (2002). Euskararen corpusaren plangintza.

Jabetu

2013-10-31  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Josune Urbieta lankideak Hizneterako sakontze lan interesgarria ondu zuen: “Euskaldun berriak laneko euskarazko dinamiketan”. Ondorioen artean nik hauxe azpimarratu nahiko nuke:

Hizkuntza batean komunikatzeko ezinbestekoa da jabekuntza prozesua garatzea. Ikaskuntza prozesua, aldiz, ez da funtsezko, ez enborrezko, ez ezinbesteko ere.

Beraz, jabekuntza prozesu hori aurrera eramateko, hizkuntza inputak lau ezaugarri izan behar ditu:

 

– Ulergarria izan behar du

– Ikaslearen arreta eta interesa erakarri behar ditu

– Osoa izan behar du eta ez helburu gramatikalen arabera sailkatuta

– Ugaria izan behar du

74 / 140«Aurrekoa102030737475768090100Hurrengoa»

Txerra Rodriguez

Soziolinguistikari buruz dihardu blog honek, euskararen hizkuntza komunitatearen ikuspegitik beti ere.

Azken bidalketak

  • Sabela
  • Kontzientzia kritikoa
  • Algoritmoa asaldatu
  • Irakurgaiak: No hablaras
  • Fora da aula

Iruzkin berriak

  • Fora da aula - Garaigoikoa(e)k Idatzi nahiko nituzkeen aipu batzuk bidalketan
  • Ketxus(e)k Deskodetzea bidalketan
  • Txerra Rodriguez(e)k Algoritmoa(k) bidalketan
  • allartean(e)k Algoritmoa(k) bidalketan
  • Barbarizazioa(e)k A casa do amo bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko abendua
  • 2025(e)ko azaroa
  • 2025(e)ko urria
  • 2025(e)ko iraila
  • 2025(e)ko uztaila
  • 2025(e)ko ekaina
  • 2025(e)ko maiatza
  • 2025(e)ko apirila
  • 2025(e)ko martxoa
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko abendua
  • 2024(e)ko azaroa
  • 2024(e)ko urria
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko uztaila
  • 2024(e)ko ekaina
  • 2024(e)ko maiatza
  • 2024(e)ko apirila
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko otsaila
  • 2024(e)ko urtarrila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko iraila
  • 2023(e)ko uztaila
  • 2023(e)ko ekaina
  • 2023(e)ko maiatza
  • 2023(e)ko apirila
  • 2023(e)ko martxoa
  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko abendua
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko iraila
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2022(e)ko uztaila
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko martxoa
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko azaroa
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko uztaila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko abuztua
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko abendua
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko urria
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko uztaila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko apirila
  • 2007(e)ko martxoa
  • 2007(e)ko otsaila
  • 2007(e)ko urtarrila
  • 2006(e)ko abendua
  • 2006(e)ko azaroa

Kategoriak

  • 30 urte
  • Aipuak
  • Atik Zra
  • Azatzak
  • Etxealdia
  • Info 7
  • Irakurgaiak
  • Jakin
  • Poema soziolinguistikoak
  • Sailkatu gabea
  • SL domestikoa
  • Sutondoko kontuak
  • Tosepan

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA