Azatzak 33: Arabako bertsozale elkartea
Garaiak latzak dira herrigintzan, auzogintzan eta kulturgintzan gabiltzanontzat. Eta Arabako bertsozale elkarteko egoera ere ez da samurra. Atxikimendu bilketa martxan dago gainera.
Hala ere, 33. azatza Arabako bertsozale elkarteari buruzkoa egin nahi nuen egoera horren latza zenik jakin gabe. Eta asmoak aurrera darrai.
Araba zazpigarren alaba izan da eta da gure herrian. Eta bertsotan ere hala da. Hala ere, azken urte hauetan arabarrek bertsogintzan egin duten lana itzelezkoa da. Ia eskualde guztietan daude bertso-eskolak (Aiaran, Gasteizen, Lautadan, Kanpezu inguruan, Zuialdean eta Errioxan). Eta dinamikoak dira oso.
Horrez gain, txapelketa dinamika zinez interesgarria jarri dute martxan azken urteotan (kuadrilla arteko
txapelketen bidez, aurten 54 bertsolarik hartuko dute parte, tumatxa!). Transmisioa lantzen dute, trinkotzea, giroa sortu eta abar. Sormena lagun artean. Harrobi polita dago Araban bertsoaren jira-biran. Zonalde erdaldunduetarako eredu.
Arabako bertsogintzari buruzko artikulu interesgarria plazaratu du Manex Agirrek: Arabako bertsolaritza ez da normala.
Arabako bertsogintza ere izan dute hizpide Euskal Kulturgintzaren Transmisioan: Arabako berogailuak.