Ertzetik erdigunera
Jon Sarasuaren “Ertzeko zatiak” liburua amaitu berri dut. Liburu zorrotza, deserosoa, garratza. Eta handik testu pare bat gura ditut hona ekarri.
Lehena, Cochabamaban dagoela idatzi zuen Jonek. Bertako indigenekin dago, Garabideren proiektuen barruan.
Hegemonia espaziorik gabe hizkuntzak ezin direla garatu jaurti diet. Espazio jakin batzuetako bilinguismoa handiak txikia jateko modua dela, ez dutela funtzionatzen egunkari eta aldizkari ustez elebidunek, eskola plateamendu ustez elebidunek (…). Norbanakoa izan litekeela elebidun edo eleaniztun, baina gune jakin bati, familia bati, erakundetxo bati, aldizkari bati, eskola bati, gehienetan hizkuntza baten hegemonian ardaztea dagokiola, handik eleaniztasunera irekitzeko. Espazio horiek izan ezean, hizkuntzak ez duela garatzen jarraitzeko aukerarik eta arrazoirik.
Bigarrena New Yorken dagoela idazten du, jatorrizko herrien kongresu batean.
Gainera, oraingo honetan kontzientzia lasai dut. Izan ere, liburuak CC lizentzia du eta blog honek ere bai. Beraz, arazorik ez bertako aipuak hona aldatzeko.