Irabazi ala galdu?
gaineko irakurketa gehienak oso positiboak izan ziren. Euskaldunak gero
eta gehiago gara, gero eta gehiago. Eta hori poztekoa da. Dena den,
antza gakoa erabileran dago.
ostean, eta 25 urteko ikuspegiarekin, bai, arrazoia. Irabazi egin dugu,
asko gainera. Baina hori horrela al da?
herrietan irabaziak garbiak izan dira, garbi-garbiak. 1981. urtean
euskaldunak %50 baino gutxiago ziren herri guztietan euskarak irabazi
egin du, guzti-guztietan.
Baina 1981an %50 baino
gehiago ziren herrietan zer gertatu da? Ba herri askotan galerak izan
dira, herri askotan. 2006an euskaldunen kopuru erlatiboa jaitsi da 84
herritan, Bizkaian eta Gipuzkoan (Nafarroako eta Ipar Euskal Herriko
daturik hobeto ez eman). Eta hango eskualde euskaldunenetan: adibidez, Tolosaldean
20 herritan, Busturialdean 15 herritan, Lea-Artibain 10 herritan,
Goierrin 9 herritan edo Uribe Butroen 8 herritan.
Herri horiek
guztiak txikiak dira, gehienak 1000 biztanletik beherakoak, baina
badaude herri koskorrak ere horien artean: Aia, Bakio, Dima, Elgeta,
Gatika, Getaria, Lezama, Muxika, Soraluze edo Orozko adibidez. Eskualde
horietako herri handietan ez da galerarik izan (Tolosan, Ibarran,
Gernikan, Bermeon, Lekeition, Ondarroan, Beasainen, Ordizian, Lazkaon
edo Mungian), baina herri txikietan bai. Eta, gainera, herri txiki
horietako askotan populazioa ere jaitsi da 25 urtetan.
Mila
aldiz egiten dugu berba euskararen herriak sustatzeaz eta indartzeaz,
ekimenak ere bideratu ditugu, baina atzeko atetik galtzen ari gara …
Asko aurreratu dugu, baina akaso oinarrian huts egiten ari gara, ezta?
Datuak datuak dira, noski. Eta zuk diozuna hala bada (ez dut ziurtatu),
hala izango da. Iruditzen zait ordea, beti eta arrazoi guztiz egin
genezakeen diskurtso katastrofistaren ondoan, eraiki genezakeela ere,
eraiki behar dugula, batez ere, diskurtso proaktiboa. Eta ados egongo
zarete. Hau da, besteek, erdaldunek, espainol elebakarrek, espainol
bihotzekoek ez dute gauza handirik egingo euskaldunen eta euskararen
alde, eta maiz bai kontra.
Euskararen alde, egitez gerotan, guk egingo dugu, guk egin beharko dugu.
Euskaldunok. Euskaldun bihotzekook. Euskaraz bizi nahi dugunok. Guk
egiten ez badugu, jai daukagu. Eta guk egiten baldin badugu ere, oso
gaitz daukagu gure inguruko komunitate erdalduna, bihotzekoa eta de
facto-koa, euskaldun bihotzekoa bihurtzen. Ordea, lortu genezake, lortu
behar dugu, euskaldun bihotzekoon komunitatearen harrotasuna indartzea,
geuregainakoak bihurtzea, eta inbidia eragitea gure ondoko komunitate
erdaldunean.
Hori zailago daukagu Iparraldean edota Nafarroa Garaian -batez ere
zona ez-euskaldun bezala zigortutakoetan-. Baina EAEn, beti maila batean, baina gure
alde
jokatzen dute jada datu soziolinguistikoek, euskaldun bihotzekoon alde, euskaraz bizi nahi dugunon alde. Jokatu zezaketen hobeto ere,
egia da.
Baina gaur egun Euskal Herri osoan (EDB/EAS) biztanleeon %50, erdia, gauza da gu euskaraz ulertzeko, nahiz beraiek hitz egiteko zailtasunak izan. Beraz, gu, euskaldun bihotzekoon jardunaren erdia gutxienez euskaraz garatu liteke batez beste, gura badogu. EAEn gehiagorekin ere bai.
Euskal Herri osoan 35 urtetik beherakoen %70ek ulertzen du euskaraz. Beraz, euskaldun bihotzekook 35 urtetik beherakoekin ari garenean 3tik 2tan egin genezake euskaraz (nahiz gure mintzakideek egin ez). EAEn, baita ere Araban, Bilbon, edo Gasteizen ere, % 85 inguruarekin, eta 25 urtetik beherako %90 inguruarekin.
Egiten dugu?
Izan ere, zenbat gara “euskaldun bihoitzekoak”? Eta nola jokatu behar dugu euskaldun bihotzekoek beste euskaldunekin? Nola jokatzen dugu? Eta soilik ulertzen gaiztuztenekin, nahiz beraiek hitz egin ez? Guk, euskaraz, ala espainolez egiten diegu? Nola egin behar diegu aurrerantzean?
Eta ulertzen ez digutenekin? Nola jokatu behar dugu? Orain arte bezala, kokildu, eta espainolez? Ala hasi behar dugu jada buelta erdia ematen eta bere horretan aho zabalik uzten ulertu nahi ez gaituena?
Nola identifikatuko gara gure artean euskaldun bihotzeko izan nahi dugunak?
Bittor
Datuak ez ditut asmatu Bittor, errealak dira, guztiz errealak. Eta niri ere ez zaizkit gustatzen diskurtso katastrofista horiek. Baina horrela denean, horrela da. Niri ere ez zait errealitatea desitxuratzea gustatzen. Herri horietan galdu da, objektiboa da, eta beste askotan irabazi da, hori ere objektiboa da.
Orain dela urtebete blogera nekarren Fishamen aipu bat. Eta datuen eta aipuaren artekoa irten zait 2010ekoa.
Ez nizun esan nahi, noski, datuak asmatu dituzunik. Libra nazala gure Jainkoak.
Kontua da, halako edo bestelako datuak ikusita, zein jarrera hartu genezakeen. 1. Negar egin eta besteei bota kulpa (batzuei euskara ikasi ez dutelako -eta arrazoi guztia dugu halakoa estigmatizatzeko-, eta besteei, ikasi baldin badute ere -ulertzeko mailan bederen-, lehen hizkuntza bezala erabiltzen ez dutelako -eta hauek txalotu egin beharko ditugu beren mailan-; …). Edota 2. Benetan euskaraz bizi nahi dugunon eta bizi garenon -ez bakarrik inoizka euskaraz bizi nahi genukeela esaten dugunon- harrotasun alai eta konprometitua -militantea- bultzatzeko bideak asmatuz egunero.
Noski, denok egiten dugu denetik egunero. Baina nire ustea da gure inguruko erdal komunitatea -euskaraz batere ez dakiena, euskaraz ulertu bai, baina egiten ez duena, edota euskara jakinda ere espainolez bizi dena-, maiz enteratu ere ez dela egiten euskaraz bizi nahi dugunon komunitatea existitu ere egiten denik, guk ere, beraiekin elkartzen garenean, belarriak jaitsi eta espainolez egiten diegulako.
Eta uste dut badela honetan ere intsumisioaren garaia eta desobedientzia zibilaren garaia: aurrerantzean ez diogu gehiago erdaraz egin nahi / egingo erdal komunitate orojale horri. Eta konflikto linguistikoa kalera atera behar dugu egunerokotasunean. Edo ulertzen gaituzte euskaraz, guk beraiek espainolez (edo frantsesez) ongi asko -eta konstituzioek behartuta- ulertzen ditugun bezala, edo ez bukatu da elkarbizitza baketsua espainolez.
Egingo dugu? Konjuratuko gara?
Ondo izan
Bittor