Kuturgintzaren gakoak
Aurrekoan
esan nuen blogean oso gutxitan aipatu izan dudala euskarazko
kulturgintza. Eta saiatuko naiz horri erantzuten. Artikulu batzuk ditut
buruan horren gainean eta gaurkoan doa lehena.
Sorguneak
egindako ikerketa batetik atera dira jarraian datozen hiru ondorioak.
Euskarazko kulturgintzaren diagnosi azkarra da. Zeintzuk izan dira azken
urteotan euskarazko produkzioaren gakoak?
–
Euskara beregaina eta erdigunean izan den diziplinetan egin du aurrera
euskarazko kulturak (adibide moduan jartzen dute eurek bertsogintza, eta
kontrako adibide moduan antzerkigintza).
Argazkia: Benito
–
Norberaren sormena gakoa denean, eta produkzio azpiegitura handirik
behar ez den diziplinetan, askoz gehiago produzitu da: literaturan eta
musikan. Azpiegitura handiak behar dituztenetan (zinema, antzerkia,
ikus-entzunezkoak) urrats motzagoak eman dira. Inbertsio handia eskatzen
duten diziplinei gizarte zibiletik erantzutea zaila da.
– Soilik merkatuari begira edo merkatutik bizi den sortzailetza duten diziplinek urrats txikiagoak eman dituzte.
Gaur Berriak ekarri du ikerketaren albistea.