Azatzak 1: 111 akademia
Gaurtik aurrera eta hilean birritan kulturari lotutako azatzak aipatu gura ditut blogean: euskarazko kulturgintzaren lagina izan gura dute azatz hauek. Eta zer dira azatzak? Hiztegian begiratuta, azatzak dira haziak non bota diren gogoratzeko jartzen diren seinaletxoak. Eta hauek hori izan gure dute: seinale txikiak, euskarazko kulturgintzak haziak non bota dituen adierazteko seinaletxoak.
Lehendabizikoa beraz gaur. Literaturari buruzkoa da lehena: 111 akademia. Irakurleek eratutako akademia da hauxe. Gura duenak izena ematen du eta irakurri dituen liburuen gaineko kritikatxoa baino ez du egin behar. Eta noski euskarazko liburuen kritika. Euskarazko liburuen sare soziala da. Eta, gainera, interneten dago denon eskura.
Beraz, euskarazko liburu bat irakurri nahi izanez gero, kontsultatu. Eta irakurri eta gero, komentatu.
Iruzkinik ez
Trackbacks/Pingbacks