Sorginen baratza
Hasiera » Urko Saenz de Buruagaren bloga - Sorginen baratza

EAEan azokarik ez galtzeko gida

2014-01-30  //  Agenda  //  Iruzkinik ez

azokakgidaazalaEuskal Herriaren irudian ezin dira azokak falta. Ia astero badaukagu herriren batean nekazaritza, abeltzaintza edo arrantzarekin loturiko ekitaldiren bat. Ospakizunez beteriko agenda honetan ez galtzeko, Eusko Jaurlaritzak urtero Euskadiko azoken gida argitaratzen du. Beti bezala, sarean jarri pdf formatuan edonoren eskura.

Gidan agertzen den informazioa, hiru ataletan banatuta dago (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa), eta kronologikoki ordenatuta agertzen da. Hala ere, norbanaren herritik gertuen ospatzen diren azokak aurkitzea erraztearren, azokak lurralde historikoz edota udalerrika bilatzea ahalbidetzen duen bilatzailea jarri dute martxan.

(gehiago…)

‘Eman minutu 1 ogiaren alde’ ikusentzunezko lehiaketa

2013-12-28  //  Agenda, Eskubideak, Gaurkotasuna  //  Iruzkinik ez

1Min_PAN_postereusk‘UNESCO Etxea – Euskal Herriko UNESCO Zentroa’ GKEak ikusentzunezko lanen lehiaketa deitu du, elikadurarako giza eskubideari buruzko kontzientzia zabaltzeko helburuarekin. Edozein gailurekin grabatuta, eta edozein formatutan aurkeztu daitezkeen lanak bi baldintza finko besterik ez dute bete behar: gehienez minutu bat irautea eta “Elikadurarako giza eskubidea” kontzeptuari jarraitzea. Lanak aurkezteko azken eguna 2014ko urtarrilaren 14a izango da.

Hiru kategoriatan banatzen diren sariak eta bestelako argibideak ezagutzeko, kontsultatu hemen lehiaketaren oinarriak.

Zorte on!

8.000 saski banatu ditu Errigorak udazkeneko kanpainan

2013-12-27  //  Auzolana, Elikadura burujabetza, Gaurkotasuna, Sailkatugabeak  //  Iruzkinik ez

Abenduaren 19an eskainitako prentsaurrekoa. / Errigora

Abenduaren 19an eskainitako prentsaurrekoa. / Errigora

Joan den asteko ostegunean, abenduaren 19an, Errigorak “Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka” kanpainaren emaitzak aurkeztu zituen prentsaurrean. 8.000 saski baino gehiago banatu dituzte, Lodosako ikastolara,“Euskaraz bizi eta ikasi” herri ekimenera eta Erriberako Aek-ra bideratuko diren 112.000 euro lortuz.

(gehiago…)

Errigoraren deialdia azken txanpan

2013-11-12  //  Auzolana, Elikadura burujabetza, Gaurkotasuna  //  2 iruzkin

WP_20131102_004 copiaErrigoraren “Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka” kainpaina azken txanpan sartu da, eta sustatzaileak ohar bat kaleratu du, oraindik saskirik eskatu ez duena banaketa punturen batera hurbiltzera animatzeko asmoz.

Oharran, banaketa puntu izateko gogoa azaldu duten tokien kopuruan izandako gorakada aipatzen da. Banatzaileen aldetik jasotako bultzada horrek erakusmahaiaren beste aldetik erantzuna jasotzea nahi dute. Helburu horrekin honako testua idatzi dute:

(gehiago…)

Errigora, Nafar hegoaldeko produktuen bidez euskara bultzatzeko ekimena

2013-11-08  //  Auzolana, Elikadura burujabetza  //  Iruzkinik ez

"Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka" kanpainan banatuko diren saskien erakusgaia / errigora.blogspot.com

“Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka” kanpainan banatuko diren saskien erakusgaia / errigora.blogspot.com

Nafarroako “eremu ez-euskaldunean” euskalgintza bultzatzeko eta bertoko produktuak Euskal Herrian zabaltzeako helburuak proiektu bakarrean batu dituen ekimena abian da. “Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka” lelopean, elikagaien saskiak banatzeko kanpaina martxan jarri dute Errigora proiektuaren sustatzaileek, salmenten zati bat euskararen aldeko programak bultzatzera zuzenduko delarik.

(gehiago…)

Tolosako baratze ekologikoak Airean telesaioan

2013-11-06  //  Gaurkotasuna, Permakultura  //  Iruzkinik ez

ETB1-eko Airean telesaioaren barruan, Tolosako herri baratze ekologikoak ekarri zituen atzo Ilaski Serranok bere sailera. Jarraian daukazuen bideoan Iñigo Muñoz Tolosako Ingurumen saileko kideak azaltzen duen moduan, autokontsumorako lursail txikiak dira eta, gainera, helburu soziala ere betetzen dute, langabetuei eta integrazio arazaoak dituzten pertsonei zuzenduta baitaude, betiere gainontzeko herritarrak kanpoan utzi gabe. Oztopo arkitektonikoak ere baratzerik ez izateko aitzakirik ez direla ikus dezakegu, gurpil-aulki batetik lurra lantzen duen gizon batek erakusten digun moduan. Ikusi nahi duzue zein izan den bere konponbidea? Horra bideoa (11′):

(gehiago…)

Mundubat-en zine zikloa, astelehenetik aurrera

2013-11-01  //  Agenda, Elikadura burujabetza  //  Iruzkinik ez

000mundubatMundubat fundazioak, Ekologistak Martxan-en laguntzarekin, bere zine dokumentalaren III zikloari hasiera emango dio datorren astelehenean, azaroaren 4a. “Nekazarien borrokak, biodibertsitatea, lurraldea eta elikadura burujabetza” epigrafeari jarraituz, zikloa lau egunetan zehar garatuko da, bi astetako astelehen eta asteazkenetan: azaroaren 4, 6, 11 eta 13a. Saioak 19.30ean hasiko dira BilboRock aretoan, sarrera doan izanik.

(gehiago…)

Toxi-Cola

2013-10-21  //  Elikagaien segurtasuna  //  Iruzkinik ez

Hurrengo sarrera prestatzen dudan bitartean, Coca-Colaren konposizioa oso era grafikoan azaltzen duen bideoa uzten dizuet. Deigarria da, gehiegi sakondu gabe, freskagarri batek daraman azukre kantitatea.

Aste ekologikoa (II): Biocultura azoka, gaurtik aurrera BEC-en

2013-10-04  //  Agenda, Gaurkotasuna  //  Iruzkinik ez

Aurreko sarrera batean komentatu nuen bezala, asteburu osoan zehar Biocultura produktu ekologikoen eta zentzuzko kontsumoaren azoka izango da Barakaldoko BEC-en. Gaur goizeko 11.00etan ireki dira ateak eta igandeko 20.00etan itxi egingo dira. Sektore ezberdinak ordezkatzen dituzten 200 bat erakusmahai bisitatu daitezke, besteak beste, nekazaritza eta elikadura biologikoa, bioeraikuntza eta energia berriztagarriak edo artisautzazkoak.

(gehiago…)

“Norantza doa gure elikadura? Mundu mailatik gure auzoetara” (laburpena)

2013-10-02  //  Agroekologia, Gaurkotasuna  //  Iruzkinik ez

Paul Nicholson. / inmotionmagazine.com

Paul Nicholson. / inmotionmagazine.com

Atzo Adurtzako Aste Agroekologikoaren barnean antolatutako hitzaldien lehen eguna izan zen. Via Campesina Internacional-eko Paul Nicholson eta Unai Aranguren izan ziren asteari hasiera emateko arduradunak, eta “Norantza doa gure elikadura? Mundu mailatik gure auzoetara” gaia jorratu zuten. Bi hizlariek laborari berriek sektorera sartzeko aurkitzen dituzten oztopoak nabarmendu zituzten.

Aurkezpen bideo eta antolatzaileen ohiko sarreraren  ostean, Nicholson izan zen hitz egin zuen lehenengoa. Nekazaritza eta elikagaien politiken porrotaren ondorio den nekazari-exodoaren zergatiak aztertu zituen. Hiru arrazoi nagusi aipatu zituen:

(gehiago…)

Page 2 of 3«Aurrekoa123Hurrengoa»

Urko Saenz de Buruaga

Giza zientzia eta komunikazioan lizentziatuta, elikagaien zientifiko eta teknologora birziklatuta. Erortzear zegoen bere aiton-amonen basetxea berpiztu nahi zuen hiriko haurra naiz oraindik. Elikagaien ekoizpena, segurtasuna eta kalitateari buruzko gaurkotasuna aztertzen dut, begi bat industrian eta bestea atzealdeko baratzean jarrita.

Azken bidalketak

  • Gabonetako hondarrekin zer egin?
  • Nola baretu txileak eragiten duen azkurea?
  • Gizarte Segurantzak ez ditu familia nekazarien eskubideak errespetatzen
  • Euskal Herriko elikadura burujabetzari buruzko dokumentala Bilbon estreinatuko da
  • Landa inguruneko ekintzaileei laguntzeko jardunaldia

Iruzkin berriak

  • maialen(e)k Nola baretu txileak eragiten duen azkurea? bidalketan
  • maider(e)k Elikadura burujabetzaz dokumental euskaldun batean bidalketan
  • Urko Sáenz de Buruaga(e)k Haurren desnutrizioari buruzko hitzaldia Gasteizen bidalketan
  • maialen(e)k Haurren desnutrizioari buruzko hitzaldia Gasteizen bidalketan
  • Ekintza guztiak Sorginen Baratzaren agendan daude | Sorginen baratza(e)k Egutegia bidalketan

Artxiboak

  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila

Kategoriak

  • Agenda
  • Agroekologia
  • Auzolana
  • Ekintzaileak
  • Elikadura burujabetza
  • Elikagaien segurtasuna
  • Eskubideak
  • Gaurkotasuna
  • Permakultura
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA