Garai ilunak

Europako Parlamentuak eskumarago eta muturrerago jo du. Faxismo berritua ia herrialde guztietan lehen mailako eragile politiko bilakatu da. Europarlamentarietan bostetik bat eskuin muturrekoa izango da. Baina edonola ere, agintean, Ursula Von Der Leyenen lagunak izango dira berriro ere. Gerra –genozidio baten babesa barne– “segurtasuna”, “kanpoko mehatxua” eta migrazioaren kontrola dituzte ahotan une oro, neofaxistek historikoki haizatutako gaiak, hain zuzen. Biek ala biek urteak daramatzate beldurrezko kontakizun bat sortzen, herritarrok onar dezagun seguru sentitzeko bide bakarra dela armen eta gerraren industrian diru kopuru handiak gastatzea, eskubide eta askatasun batzuk galtzearen truke. Eta apurka-apurka lortzen ari dira. Irribarre prefabrikatuen eta fokuetako distiraren atzean, iluna dator.

Argazkia: G. Vanden/ AP
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.