Kultura, Sailkatu gabea

Urre-koloreko geruza

Josune Gil

Oscar sarietan apaingarri moduan jartzen diren estatuak distiratsu eta primeran egon behar dira, 89. Edizioa iristear baitago. Gaurko irudian, sari aparteko hauetan dena perfektua izan dadin lanean ari den langile bat dugu, Margaret Herrickek bere osaba Oscarren omenean diseinatutako estatua txiki horien bertsio erraldoiari urrezko geruza bat ematen. Hollywoodeko Akademiako Sariak eta mundu mailan, agian, zinema-sari ospetsuenak direnak izango dira larunbat honetan, otsailaren 26an.

Edizioko film gustokoena La La Land musikala izan da: 14 nominazio ditu, eta honela Titanic eta All about Eve (Eva al desnudo) pelikulen kopuruaren markaren parean jarri da. Pelikula gehienekin gertatzen den moduan, gorroto duen jende asko dago, baina are gehiago film honetaz maitemindu direnak… eta nola ez, bere protagonistetaz: Emma Stone eta Ryan Gosling (biak nominatuta daude: emakumezko eta gizonezko aktore protagonisten sarietan, hurrenez hurren).

Beti bezala, maila oso altua da, eta 89. Edizio honetako beste pertsona oso garrantzitsuen artean Cassey Affleck dugu, Ben Affleck aktorearen anaia eta Manchester bye the sea pelikularen protagonista; Michelle Williams, zerrendako aktore emakume onenaren kategorian Manchester By the sea pelikulagatik; edo Lucas Hedges, gizonezko kategoria berean pelikula beragatik. Baita ere La La Land-i konpetentzia egingo dioten filma aipagarriak ditugu: hala nola, aurretik aipatutako Manchester by the sea, Moonlight eta Arrival.

La La Land da pelikula faboritoa, baina inork ez daki urre-koloreko estatua hauen bertsio txikiak etxera nork eramango dituen. Honelako jaialdietan hori da politena, eta beste edizio guztietan bezala, espero dena: sorpresak, harridurak eta emozioak.

Leave a Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.