Politika, Sailkatu gabea

Espainia LOMCEren aurka

Josune Gil

Gaurko argazkia gaurko egunean Espainiako bazter askotan ikusi ahal izan den irudiari dagokio. Atzoko emakumeen nazioarteko egunaren manifestaldiek utzitako biharamunetik errekuperatu gabe, beste gai baten inguruko mobilizazio gehiago espero ziren gaurko. Hainbat gazte manifestaldi bateko lehenengo lerroan pankartari eusten ikusten dira, besoa altxatuta, garraxika. Hauxe da gaurko irudi nagusia, argazkian bezala.

Irudikoak gazteak diren arren, estatu mailako mugimendu masibo honi irakasle eta guraso asko gehitu zaizkie. Baita ere hezkuntza edo irakaskuntzarekin harremanik ez duten beste herritar asko ere. Hezkuntza publiko duin baten alde eta erreforma berrien aurka egin dute milaka pertsonek greba honetan.

LOMCE erreformaren aurkako mugimendu eta protestak egon dira greba orokor honen arrazoi nagusi bezala. Hauek izan dira gaurkoan kaleratzearen arrazoiak: LOMCE erreformaren baliogabetzea, hezkuntzan egiten diren mozketekin amaitzea eta krisialdian galdu diren material eta giza-baliabideen berreskuratzea. Hainbat sindikatu eta alderdi politiko batu dira protesta honetara, hala nola, PSOE, IU eta Podemos.

Eguna amaitu ahala, hainbat datu ezagutu ditugu dagoeneko protesta horien inguruan: Espainiako irakasleen %12ak hartu du parte eta ikasleen %75ak. Parte-hartzaile nagusiak unibertsitateko ikasleak izan dira (%85 inguru).

Leave a Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.