‘Independentzia ikusmiran, zein estrategia behar du EHk?’ Mahai-inguru musikatua
Usurbilgo Sutegi kultur etxean Independentzia ikusmiran. Zein estrategia behar du Euskal Herriak? mahai-inguru musikatua antolatu dugu asteazkenean, irailaren 24an arratsaldeko 19:00etan. Bertan arituko dira Asier Blas Mendoza politologo eta irakaslea eta Iñaki Antiguedad Auzmendi hidrogeologia katedradun eta Amaiurko parlamentari ohia. ARGIAko kolaboratzaileak dira biak. Lurraldetasuna, desobedientzia, bake prozesuaren ataka, herrialde independentisten arteko konparaketa… Afera horiez...
Read MoreIrailaren 26an kontzertua Lasarte-Orian, ARGIAren alde
Puntako musikari hauek ARGIAren aldeko kantaldia eskainiko dute irailaren 26an (ostirala) Lasarte-Orian (Kultur Etxeko auditorioan), 22:00etatik aurrera: – Mikel Urdangarin – Anari – Pier Paul Berzaitz – Petti – Estitxu Pinatxo – Alboka Taldea – Bide Ertzean – Jon Basaguren Sarrera: 15 euro. Saltokiak: Lasarte-Orian: Argian, Jalgin eta Kulturetxean. Hernanin: Oinddi eta Txili...
Read MoreArgia Eguna irailaren 27an Usurbilen – Egitaraua osorik
Irailaren 27an ARGIA Eguna ospatuko dugu Usurbilen, Gipuzkoan. ARGIAren inguruan batzen garen komunitatea elkar ezagutu eta egun eder bat pasatzeko aukera emango digu aurten berreskuratuko dugun ARGIA Egunak. Euskaltzaleak, ARGIAko irakurleak, langileak, kolaboratzaileak, harpidedunak, blogariak, sare sozialetako jarraitzaileak… Mimo handiz prestatu dugu gure balioetan oinarritutako festa: jasangarritasun ekonomiko eta ekologikoa, parekidetasuna, lurraldetasuna, euskaltzaletasuna eta...
Read MoreArgia Eguna: Nortasun agiri espainiar/frantziar jaurtiketa txapelketa eta bola-joko zirikatzailea
Bazkalostean jolas zirikatzaileak egingo ditugu. Batetik, NAN jaurtiketa txapelketa: nork hurrunago bidali Frantziako, Espainiako zein gainerako estatuetako agiriak. Eta bigarrenik, “zer bota nahi duzu hankaz gora?” bola-jokoa: partaide bakoitzak botatzeko aukeran izango ditu hainbat erakunde, kontzeptu eta pertsonaren boloak. Kirol herrikoi hauek Unai Break erretransmitituko ditu. Errekorra 38 metroan Katalunian herriko jaietan zabaltzen ari den txapelketa umoretsu...
Read MoreArgia Eguna: bota zure gezia Argiazaleon Topaketan
12:00etan frontoian dugu hitzordua, Argiazale: harpidedunak, laguntzaileak, irakurleak, kolaboratzaileak, langileak… ezagutzeko eta elkarrekin norabidea irudikatzeko gune izango da Argiazaleon Topaketa. Lehenik, era grafiko eta umoretsuan azalduko ditugu ARGIAren ezaugarriak: komunikazio proiektua, berau egiten duen lantaldea eta harpidedun-laguntzaile komunitatea. Jarraian, talde txikitan bilduta tartea hartuko dugu norberak bere proposamenak, iritziak, bizipenak botatzeko eta noski,...
Read MoreArgia Eguna: Ibilbide gidatua Josu Tellabide (etnografia), Jakoba Errekondo (paisajea) eta Jon Ander Galarragarekin (biologia)
Goizeko 10:00etan Argia Egunari hasiera eman, eta 10:15etan hasita ordubeteko ibilaldi jantzia proposatzen dizugu: talde giro lasaian hankak luzatzeko aukera emango dizu, eguna pasako duzun inguruan ondo kokatzeko, eta batez ere ARGIAren jirako hiru espezialista hauei galderak zuzenean egiteko. Adin eta ezaugarri guztietako pertsonek gustura egiteko ibilbide erraza da. Hona egingo ditugun geldialdiak: – Plazatik aterako gara, eliza ondotik, Sarobe Jauregira. Jakingaiak: Usurbilgo...
Read MoreArgia Eguna: Garaiko eta bertako produktuekin bazkari umoretsua
Bazkari ekologikoa gozatuko dugu 14:00etan hasita. Hona hemen menua (kontuz! tripa hutsarekin irakurtzeak soinu salatariak eragin diezazkizuke): Sarrerakoak – Hiru tomateko entsalada, pesto eran: Tuterako, Aretxabaletako eta Hernaniko uzta. – “Basatxerri” patea Ezpeletako piperraz. – Ibarrako piperrak. Lehen platera – Arguedasko arroz ekologikoa garaiko barazki ekologikoekin. Bigarren platera – “Lumagorri” oilasko gisatua, Arabako patata eta garaiko...
Read MoreArgia Eguna: Bertso saio berezia
Bertsolari izateaz gain ARGIAko sinadura indartsuak ere badira Amets Arzallus, Sustrai Colina, Uxue Alberdi, Julio Soto, Miren Amuriza eta Rosi Lazkano. Kartel koloretsua osatzen dute belaunaldiz, lurraldetasunez, euskalkiz, bertsokeraz, generoz… Gaiak ARGIAko erredakzioan ondu eta Urko Apaolazak aurkeztuko ditu. Ez da ohiko saioekiko berezitasunik faltako… Bertsolarien prestutasunari esker eta entzuleen sarrerako ekarpenarekin ARGIA proiektua indartuko du bertso...
Read MoreArgia Eguna: Hazi bolak elkarlanean, euskara eta lurra biziberritzeko
Bideoak erakusten duen Oinez Basoa elikatuko dugu guztion artean, Argia Egunean 11:30etan egingo ditugun hazi bonbekin. Nafarroako ikastolek 2008an proiektua hasi zutenetik hiru baso biziberritu dituzte: mendebaldeko baso bat Arbizun, baso mediterranear bat Tafallan eta galeria-baso bat Tuteran. Aurten Zangozari dagokio Nafarroa Oinez antolatzea, eta bertako zabortegi bat berreskuratuko du laugarren baso honek. Festa handiek uzten duten aztarna ekologikoa gutxitzeko asmoz sortu zen proiektua,...
Read MoreArgia Eguna: Egitaraua zehazten ari gara
Irailaren 27an Usurbilen egingo dugun Argia Eguna prestatzen burubelarri ari gara. Aurreko egunetan, asteazkenean eta ostegunean bi mahai inguru musikatu eta ostiralean ARGIAren aldeko kontzertua antolatzen ari gara. Argian bultzatzen ditugun baloreak praktikan jartzeko saiakera izango da, eta larunbata egun osoko festa egiteko eguna izango dugu. ARGIA ezagutu nahi duzula? Halako gairi buruz idazten duenarekin gustura solastuko zenukeela, gogoan duzula Argian agertzea merezi lukeen gai edo...
Read More
Iruzkin berriak