ARGIA Eguna Oñatin irailaren 20an
Badugu 2015eko ARGIA Egunerako data eta tokia: Oñatin irailaren 20an, igandea! Helburuak: ARGIAren proiektua kalera ateratzea, elkarrekin egun eder bat pasatzea, harpidedunei babesa eskertzea, harpidetzak sustatzea, ARGIAtik bultzatzen ditugun baloreak praktikan jartzea eta autofinantzaketan pauso bat ematea. Zergatik Debagoienan? Donostialdearen ostean, proiektua babesten duen harpidedun kopuru handiena bertan dagoelako, esker moduan zonaldean egitea erabaki dugu. Egun horren antolakuntza...
Read MoreMarkel Olanoren eta Xabier Olanoren arteko lehen aurrez aurrekoa ARGIAn
Gipuzkoako Ahaldun Nagusi izateko EAJ eta EH Bilduren hautagai Markel Olano eta Xabier Olanoren arteko lehen aurrez aurrekoa egingo du ARGIAk. Ordubeteko ikusentzunezkoa izango da eta Xabier Letonak gidatuko du. Maiatzaren 11n izango da ikusgai, 21:00etatik aurrera, www.argia.eus-en. Galderaren bat bidali nahi izanez gero, #olanotarrak traola erabili. Asteazkenean 12:00etan grabatuko dugu. #olanotarrak Tweets//...
Read MoreDebagoienako harpidedun eta Argia zaleekin bilerak
Komunitatearen babesa da gure independentziaren giltza. Harpidedunak, publizitatea jartzen duten komertzioak, laguntzak ematen dituzten erakundeak, ARGIAn idazten duzuen kolaboratzaile eta blogari sarea, informazioa helarazten diguzuen herri mugimendu eta eragileak… Bilera dinamika abiatuko dugu komunitatearekin. Helburua: ARGIAn zertan ari garen aurrez aurre azaldu, harremana garatu, iritziak jaso eta aurrera begirakoa denon artean marrazten joatea da. Debagoienatik hasiko gara....
Read More
Iruzkin berriak