ARGIAren barrenak
Hasiera » Data honetan egindako artikuluak: martxoa, 2019
Mar29 0

Informatzen jarraituko dugu

Posted in Kazetaritza ez da delitua

[Itsaso Zubiria Etxerria] “Oso kezkatuta gaude”. Hitz horiekin erantzun dit ARGIAko lantaldeko kide batek martxoaren 20an, Lander Arbelaitz kazetaria epailearen aurretik pasa dela eta zer moduz joan den galdetu diodanean. Epaiketara iristeko arriskua dago, zergatik eta kazetaritza egiteagatik, informatzeagatik. Arbelaitz 2018an Donostiako kaleetan izandako hizkuntz eskubideen urraketa bat jaso eta informatzeagatik eraman dute auzitara. Herri honetako langile publikoengana euskaraz...

Read More
Mar29 0

Isilarazteko enegarren saiakera

Posted in 1919-2019 mendeurrena

[Miren Osa Galdona] Bi ertzainek egindako hizkuntz eskubideen urraketa batez informatzeagatik. Hau da, kazetaritza egiteagatik. Horratx Lander Arbelaitz epailearen aurrean jartzeko arrazoiak. Beste garai bateko kontua dirudien arren, 2019ko martxoan gertatu berri da. XXI. mendean. Ez da, ordea, botereak azken urteetan ARGIAri emandako lehen “abisua”. 2013ko Donostiako AskeGunean Arbelaitz berari eraso egin zioten ertzainek. Mugikorra kendu, lurrera bota eta lehen lerrotik bortizki...

Read More
Mar29 0

Asteko portada hautatua: 1978ko otsailaren 12a

Posted in 1919-2019 mendeurrena

[Koldo Izagirre] Ez, ez, ez, zentral nuklearrik ez! Hala zioen herriak, egun algara bihar aldarri egiten duen jende multzo horrek, datu zientifikorik behar gabe susmoz, intuizioz eta eskarmentuz biztanle izatetik herritarra izatera heltzen den kontzientzia horrek. Nuklearrik gabe, azak jaki. Nuklearrik gabe, kandelak argi. Hala zioten gure klase sozial betijator eta zentzudunaren ordezkariek leize zuloetara itzuli behar izanen genuelako mamua inarrosiz, herria adin eta adimen politikorik...

Read More
Mar28 0

Maitane Gartziandia: Diseinuaren tripak

Posted in Komunitatea

[Itsaso Zubiria Etxeberria] Sergio diseinatzaileari agur esan genion pasa den urrian, baina ez diogu orain arte inori ongi etorririk egin, eta aldizkariaren diseinuak aurrera jarraitu du. Aurrera jarraitu bakarrik ez, 100. urteurreneko ale bereziarekin batera mantxeta aldatu zuen Argiak (Gartziandiaren lana da hau), diseinu aldaketa egin du astekariak, eta baita Larrun hilabetekari monografikoak ere. Onintza Iruretak idatzitako Berdea da more berria liburuaren azala ere Gartziandiak egin zuen....

Read More
Mar28 0

Euskaltzaindia: Ehun urteko bidelaguna

Posted in 1919-2019 mendeurrena

[Miren Osa Galdona] Espainiako Gobernuko presidenteak euskararen akademiara egindako bisitak eraman zuen Euskaltzaindia aurreko asteetan hedabideetako lehen lerroetara. Pedro Sánchez izan da Euskaltzaindia bisitatu duen Espainiako lehen estatu burua erakundeak martxan diharduen 100 urteetan. Aitzakia franko izango zituzten aurreko agintariek hitzorduari muzin egiteko; ordea, “denbora falta” ez dirudi azalpenik egokiena ausentzia justifikatzeko. 100 urte bete ditu aurten Euskaltzaindiak....

Read More
Mar28 0

Astean asteko portada: 1926ko Jorraila

Posted in 1919-2019 mendeurrena

[Koldo Izagirre] Ebanjelioetan ez omen da ageri Jesukristo zein aldetarik sastakatu zuten. Ikonografian, berriz, artista batzuek eskuinaldean kokatzen omen dute zauria, eta bestetzuek ezkerraldean. Horra publikoaren interesa biltzeko debate bat, Larrekok, Nafarroako Ospitaleko zirujau eta zuzendari gisa, bideratu ez ezik argitu ere egin ziguna mediku frogak eskuan: dagoen aldean egonez, bihotza ezkerretik zauritu ziotela uste genezake, baina eskuin saihetsetik sartu omen zen Jesukristoren...

Read More
Mar17 0

Hurrengo ekitaldiak, eragileekin elkarlanean

Posted in 1919-2019 mendeurrena

[Itsaso Zubiria Etxeberria] Urte berezi hau aprobetxatu nahi du ARGIAk, komunikazio lanez harago, bere egiten dituen baloreetan oinarritutako ekitaldiak antolatzeko, Euskal Herriko gizarte eragileekin elkarlanean. “ARGIA beti bere baloreak gora eta behera”, esan dit lagun batek, datozen bi hilabeteetarako ekintzen berri ematen hasi orduko. “Bai, egia da, lata pixka bat ematen dugu gai honekin, baina ez al zaizu iruditzen beste medioek ere, usu zuzenean aipatzen ez badituzte ere, eguneroko...

Read More
Mar17 0

Pablo Sastre: “Beste kasta batekoa”

Posted in 1919-2019 mendeurrena

[Miren Osa Galdona] Urteko lehen egunetan email berezia jaso genuen erredakzioan. Pare bat astez Euskal Herrira etortzekoa zela eta egingo zigula bisita. Sorpresa atsegina inondik ere. Eta Argiako berrienok Pablo Sastre aurrez aurre lehen aldiz izan genuen goiz eguzkitsu hura aprobetxatu genuen mahai bueltan bildu eta ARGIAn aritu zen urteez galdetzeko. Argiaren lagun zaharra baita Sastre, maiz aipatu izan dugun 80ko hamarkadako ARGIA eraberrituaren belaunaldikoa; ez zehazki Kaputxinoen...

Read More
Mar17 0

Asteko portada hautatua: 1985eko otsailaren 17a

Posted in 1919-2019 mendeurrena

[Koldo Izagirre] Zirkulazioa desbideratutako asfalto garbian barrena etorri ohi da desfilea alokatutako jantzi apainetan, danbor trumonadan dantzari, konfetiak jaurtika dena kolore eta samba eta silikona, baina halako antzezpen distiragarriak ezin jasanez eskualde galdura abiatzeko erabakia hartu dugu, ahal delarik galduenera, bestelako ihauteriak gozatu ahal izanen ditugulakoan. Zarpa eta lokatz, oihu, bultza, erronka, amaren lotsa. Hauxe bai! Errekara zuhurtasuna! Burla, irain eta zafraldi...

Read More
Mar11 0

Lau langile, lau borroka feminista

Posted in 1919-2019 mendeurrena, Elkarlanak, Komunitatea

[Itsaso Zubiria Etxeberria] Orain bi aste esan genizuen txoko honetan, Bizkaiko erresidentzietako borrokari eta 378 eguneko grebari buruzko kontaketa eta testigantzak biltzen dituen Berdea da more berria liburua ez zela argitalpen hutsean geratuko, egingo zirela gaiari lotutako gauza gehiago. Hemen lehena. Liburua elkarlanean argitaratu duten Manu Robles-Arangiz Institutuak eta ARGIAk mahai-ingurua antolatu dute Bilboko Kafe Antzokian, martxoaren 27an. Bizkaiko erresidentzietako langileen...

Read More
1 - 212Hurrengoa»

ARGIAren barrenak

Etxe barruan egositakoak plazaratzeko gunea da hau. Irakurlearekin harreman zuzena izateko beste molde bat. Gurea adierazteko, zurea jasotzeko txokoa.

Azken bidalketak

  • Zuri-beltzaren gainetik, zuri-gorria
  • ARGIArik freskoenak Ipar Euskal Herriko harpidedunentzat
  • ‘Francis’ hil eta berrogeita hiru urtera
  • Bidean da San Antonio
  • ARGIA uhin bidez ere hedatzen da

Iruzkin berriak

  • Matomo: aztertu zure webguneko trafikoa pribatutasuna errespetatuz - Iametza Interaktiboa(e)k Agur Google, kaixo Matomo: zure pribatutasuna babesteko neurri berriak ARGIAn bidalketan
  • Antton(e)k Euskarak baditu milaka aurpegi bidalketan
  • ana(e)k ARGIAk elkartasuna adierazi nahi die zibererasoen biktima izan diren hedabide independenteei bidalketan
  • Ainhoa Ezeiza(e)k Lizentzia libreak, euskal hedabideen etxea eraikitzeko tresna bidalketan
  • Lizentzia libreak(e)k Lizentzia libreak, euskal hedabideen etxea eraikitzeko tresna bidalketan

Artxiboak

  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko martxoa
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko azaroa
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko uztaila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua

Kategoriak

  • 1919-2019 mendeurrena
  • Aktualitatearen Gakoak
  • Aldizkaria
  • Aplikazioak
  • ARGIA Eguna
  • Argia Jendea mintzo
  • Argia Sariak
  • Durangoko Azoka
  • Egin ARGIAkoa 2019
  • Ekonomia sozial eraldatzailea
  • Elikadura burujabetza
  • Elkarlanak
  • Erredakzioa
  • Ingurumena
  • Internet
  • Kazetaritza ez da delitua
  • Komunitatea
  • Lan eskaintzak
  • Liburuak
  • OlatuKoop
  • Sailkatu gabea
  • Sailkatugabeak
  • Sare sozialak
  • Webgunea

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA