Idazkeran laguntzeko tresnak sarean
[Itsaso Zubiria Etxeberria] Bakoitzak ditu bere errekurtsoak idazkera zuzena erabiltzeko edo testua aberasteko. Euskal prentsan ere bai. Hizkuntza garatzen eta moldatzen doa. Garaian garaikoa ez da elikaduran bakarrik aplikatu daitekeen formula, hizkuntzak ere garaian garaiko arauak eta moldeak izaten ditu, eta kazetariek jakin behar dute garaian idazten. Ze trikimailu erabiltzen dituzte ARGIAko lagunek “ondo” idazteko? Ezagutzen nituen batzuk, besteak berriak zaizkit; baina kontutan...
Read MoreBizkaiko zaharren egoitzetako grebaren liburua Mundakan eta Altzon aurkeztuko dugu
“Berdea da more berria. Bizkaiko egoitzetako grebalarien testigantzak” liburua Euskal Herriko hainbat herritan aurkeztu dugu 2019ko otsailean Bilbon aurkeztu genuenetik. Otsailaren hondarrean eta martxoan Mundakan eta Altzon aurkeztuko dute liburua Onintza Irureta Azkune egileak eta Aitziber Aranberri Gipuzkoako egoitzetako langile eta grebalariak. ARGIAk Manu Robles Arangiz Fundazioarekin elkarlanean argitaratutako liburua Bilbon, Iruñean, Donostian, Baionan, Durangon, Zumaian,...
Read MoreBultzada emateko modu asko daude
[Itsaso Zubiria Etxeberria] Azkoitian badute afizio berezi bat naturarekiko. Urtaroekiko, garaian garaikoarekiko. Bai, behintzat, Maxixatzen Euskaldunon Elkarteko kideek. Hala iruditu zait niri, jakin dudanean beraiek antolatutako bi izar direla, batetik, Maiatzeko Lorak ekitaldi-sorta eta, bestetik, Orbel Jokoak ginkana. Argiarekin zein lotura duen? Utzidazu tartetxo bat azaltzeko zer egiten duten Urola bailarako herri honetan eta aurreraxeago kontatuko dizut zergatik iruditu zaigun polita zuk...
Read MoreMikel Garmendia sukaldariarekin zikloez, Felix Sarasolaz eta Argia Sariez
[Itsaso Zubiria Etxeberria] Ez nuen sekula Felix Sarasolarekin elkarrizketa bat izateko tarterik eduki. Ez, behintzat, elkarrizketa heldu bat. Elkarrizketa heldua diot, uste baitut umetan behin edo behin Lasarte-Oriako Txitxardin Beltxa jatetxean topo egin genuela berarekin; baina gu ume ginen eta helduen konbertsazioa gure aurrekoekin izango zuen. Badut Felixi bere hitzak, bere esaldi batzuk lapurtu eta komunitateari eskaintzen diogun orrialde hau idazteko tartea hartu ez izanaren arantza...
Read MoreGu ere ez gara espaloitik jaitsiko, utzi ARGIA bakean!
Epaitegira eraman nahi dutena informatzeko eskubidea da, esan genuen duela urtebete. Orain epaile batek berretsi du. ARGIAko Lander Arbelaitz kazetariak 2018ko maiatzean bi ertzainen jarreraren inguruan zabaldutako informazioa adierazpen askatasunaren eremuan kokatu du epaileak. Areago, ertzainei gogorarazi die, kazetariak orduan gertatutakoaz bere bertsioa eman zuen bezalaxe, haiek ere hori bera egiteko aukera dutela, bide penaletik jo gabe, espetxe zigorrik eskatu gabe. Arbelaitzek...
Read More
Iruzkin berriak