Egunerokoan euskaraz ‘hitzekin’ dadin
[Itsaso Zubiria Etxeberria] Belaunaldi osoak markatzen dituzten publizitate kanpainak ezagunak dira. Eman buruari pixka bat eta minutu batean baietz bat baino gehiago atera. Niri Colacao-ren kanta –arrazista samarra, portzierto– edo Nocilla-rena etorri zaizkit gogora berehala. Bakoitzak ditugu gure erreferentziak, baina zenbat slogan eta kanta sartzen dizkiguten barru-barruraino saltzaile handiek. Zein onak diren kabroiak. Herri txiki honetan espainolezkoak eta frantsesezkoak dira nagusi...
Read MoreDenok ez ditugu lanerako aukera berdinak
[Itsaso Zubiria Etxeberria] Inklusio soziolaborala bultzatzen duen proiektu berria sortu da Gipuzkoan: Batzen. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Inklusio eta Babes sarean dauden gazteak enpleguratzeko sistema da. Gazte migratuak eta bertakoak daude sare horretan –500 gazte inguru daudela diote erakundeko arduradunek–; alde batetik, babesgabetasun egoeran dauden 16-18 urteko adin txikikoak, eta bestetik, gizarte bazterketa egoeran edo arriskuan dauden 18-23 urtekoak. Diotenez, errealitatea da 23...
Read MoreEuskarak baditu milaka aurpegi
[Itsaso Zubiria Etxeberria] Aitortu beharko didazu, (batez ere gipuzkoar) irakurle, izan duzula inoiz tentaziorik barre egiteko beste lurralde bateko euskal herritar batek zurea ez den molde bat erabili duenean euskaraz zerbait espresatzeko. “Hori gaizki esanda dago”, pentsatu duzu zure barrurako. Eta zure barrurako denean gaitz erdi, batzuetan ausartu ere egiten baikara zuzentzen! Baina harrituko ginateke, esateko manera desberdin bat entzun eta trufatu aurretik hiztegian begiratuko...
Read MoreNola saretu eskualde bat
[Itsaso Zubiria Etxeberria] Sareak badira askotarikoak. Sarea izan daiteke hari edo burdinazkoa, arrantzarako edo ehizarako balio dezake, sarea baliteke trikimailua izatea ere, tranpa, edo internet bera. Sarea izan liteke armiarmarena. Sarea izan liteke soziala. Edo babes-sarea. Azken esanahi honetan oinarrituta sortu zen Beterri Saretuz ekimena 2019an Beterri-Buruntza bailaran eta 2022rako helburuak eta ekintza plana aurkeztu berri ditu otsailaren 17an Usurbilen. Kanpo komunikazioan jarriko...
Read MoreOstatu batek eskaini ditzake aukera anitz
[Itsaso Zubiria Etxeberria] Larzabaleko (Oztibarre, Behe Nafarroa) Espelletenia ostatuan kafe bat hartuz hemendik aurrera ARGIA irakurtzeko aukera izango duzu, Oztibarre inguruan bazabiltza, irakurle. Ostatua, jatetxea eta hotela dituen eraikin eder honek baditu nagusi berriak eta ibarreko dinamikentzat tresna moduan baliatu nahi dute. ARGIAko komunitatearen parte izatea proposatu digute eta, noski, pozez hartu dugu eskaera. Maialen Karrikondo eta Jeremi Larronde dira ostatua martxan jarri...
Read More
Iruzkin berriak