Zuri-beltzaren gainetik, zuri-gorria
[Itsaso Zubiria Etxeberria] Halaxe dirudi bukatu ez den eztabaidak. Zuri-beltzekoa. 1997ko ekainaren 30eko argazkia bezalaxe. Ordurako ondo sartua zegoen kolorea analogikoan, ez horrenbeste zenbait burutan. Efemeride honekin egin dut topo egutegian, urteurren borobila aurtengoa Irunen, eta aztarka hasi naiz, zer topatuko orduko ARGIA zaharretan. Eman ote zioten lekurik aldizkariko lerroetan? Zein izan ote zen tonua? Topatu ditut pare bat iritzi artikulu. Bata ekainaren 30 seinalatu hartako...
Read MoreARGIArik freskoenak Ipar Euskal Herriko harpidedunentzat
[Itsaso Zubiria Etxeberria] Bazen garaia. Eta nahi baino beranduago heldu bada ere, heldu da Ipar Euskal Herriko ARGIAren banaketa hobetu nahi duen sistema bat –aurretik ere egin izan dira saiakerak–. Gure herria zatitzen duen muga administratiboak zailtasun batzuk dakartza ditu aldizkariaren banaketa kudeatzerako garaian, hasteko, banaketa enpresa desberdinekin egin behar baita tratua. Eta interesak, lan egiteko moduak eta tratuak ez dira berdinak, noski. Hego Euskal Herrian ere nahikoa...
Read More‘Francis’ hil eta berrogeita hiru urtera
[Itsaso Zubiria Etxeberria] Zuk beranduxeago irakurriko baduzu ere, irakurle, ekainaren 10 batean idazten ari naiz lerrook. Francis trabesti homosexuala Antonio Caba poliziak tiroz hil eta berrogeita hiru urtera, justuki. LGTBIfobiaren Kontrako Eguna den maiatzaren 17a, Francisen oroimena, eta sexu askapena aldarrikatu nahi duen ekainaren 28a batzeko lehen Francisaldia zikloa bere ekuatorera iritsi denean. Franco hil osteko garai korapilatsuak. Gladys del Estalen hilketa astebete eskas...
Read MoreBidean da San Antonio
[Itsaso Zubiria Etxeberria] Udazkena izango zen. Edo uda, akaso. Ez dut ondo gogoan, hilabete batzuk pasa baitira dagoeneko; baina ARGIAk zenbait ikastetxetara Koldo Rabadanen Bidean liburua bidalia zuen eta hemen emailez jasotako erantzun bat: “Zuekin harremanetan jartzen naiz, Bidean liburua dela-eta luzatutako proposamena eskertu eta ikastetxea eraldatzeko prozesu bati hasiera emateko asmoa dugula jakinarazteko. Liburua bidelagun eta euskarri izatea dugu helburu. Hilean behin, dekalogoko...
Read More
Iruzkin berriak