Poesiaren erritmora dantzan
[Itsaso Zubiria Etxeberria] Poesiaren erritmoa segitzea kostatzen zait. Jazz-arena bezala. Ez naiz sekula abila izan poesia irakurtzen, ez naiz eroso sentitzen. Askotan ez bada ere, saiatu izan naiz inoiz testuan sartzen; baina huts egiten dut beti. Nobela-zalea naiz ni. Poperoagoa, ziurrenik, poesia zaleentzat. Nobela aski rockero eta heavy-ak ere badaudela erantzungo nieke nik. Baina neurri batean miresten ditut niri hain zail egiten zaidan zerbait horren eroso irensten dutenak. Igor...
Read MoreEuskarak baditu milaka aurpegi
[Itsaso Zubiria Etxeberria] Aitortu beharko didazu, (batez ere gipuzkoar) irakurle, izan duzula inoiz tentaziorik barre egiteko beste lurralde bateko euskal herritar batek zurea ez den molde bat erabili duenean euskaraz zerbait espresatzeko. “Hori gaizki esanda dago”, pentsatu duzu zure barrurako. Eta zure barrurako denean gaitz erdi, batzuetan ausartu ere egiten baikara zuzentzen! Baina harrituko ginateke, esateko manera desberdin bat entzun eta trufatu aurretik hiztegian begiratuko...
Read MoreHistoriak ez du barkatzen
[Itsaso Zubiria Etxeberria] Baina guri dagokigu historiari jaramon egitea edo ez, zer begirekin erreparatu eta nola kontatu. Ez baita berdin 1522az hitz egitea Elkanoren balentriak kontatuz edo jatorrizko herrietan egindako sarraskiak azalduz. Ez baita berdin duela 45 urte ikurrina legeztatzeko jende askok egindako borrokaz hitz egin edo ez. Badira hainbat manera kazetaritzan horrelakoak kontatzeko. Izan erreportaje luzeak, elkarrizketak… baina ARGIAk bilatu du beste formula bat,...
Read MoreEzetz astea ondo bukatu
[Itsaso Zubiria Etxeberria] Izen horrekin sortu da astekariko sail berria, aldizkaria itxiko duena, atzeko orrialdekoa. Beranduegi-ren papereko tarteak eman beharrekoa eman duela ikusita –formatu digitalean jarraituko du–, Gorka Bereziartuaren sinadurak egingo dio erreleboa. Trantsizio garaian Zeruko Argian irakur zitekeen Baietz astea gaizki bukatu atalari erreferentzia eginez jarri zaio titulua sail berriari. Aldaketa sakonak bizi ziren garai korapilatsu haietan Koldo Izagirrek eta Ramon...
Read MoreGazteek ARGIA, ARGIAk gazteak
[Itsaso Zubiria Etxeberria] Praktikaldiak ematen du elkar ezagutzeko aukera ere. Etorkizuneko kazetariek ofizioan lehen pausoak emateko aukera da, hedabideak eta euren lan egiteko moduak nolakoak diren ikusteko aukera, baita komunikabideek belaunaldi berriak ezagutzeko era ere. Leire Artola hernaniarra da urritik ARGIAn praktikaldia egiten ari den gaztea. Urtarrilera arte egongo da gurean. Kontatu digu zertan den, hemendik ateratakoan zer aurkituko duen… Kazetaritza ikasketak amaitzear da...
Read More
Iruzkin berriak