Bizkaiko zaharren egoitzetako grebaren liburua Mundakan eta Altzon aurkeztuko dugu
“Berdea da more berria. Bizkaiko egoitzetako grebalarien testigantzak” liburua Euskal Herriko hainbat herritan aurkeztu dugu 2019ko otsailean Bilbon aurkeztu genuenetik. Otsailaren hondarrean eta martxoan Mundakan eta Altzon aurkeztuko dute liburua Onintza Irureta Azkune egileak eta Aitziber Aranberri Gipuzkoako egoitzetako […]
Bizkaiko egoitzetako grebaren liburua Zumaian eta Larraunen aurkeztuko dugu
“Berdea da more berria. Bizkaiko egoitzetako grebalarien testigantzak” liburua otsailean aurkeztu genuen ARGIAk eta Manu Robles Arangiz Fundazioak elkarlanean. Onintza Irureta Azkune ARGIAko kazetariak Bizkaiko zaharren egoitzetako langileen 378 eguneko borroka sindikal eta feminista kontatu du. Liburuak gaztelaniarako eta […]
Kataluniako lau hiritan aurkeztu dugu ‘Berdea da more berria’ liburuaren katalanezko bertsioa
‘El verd és el nou lila’ liburua Tigre de paper argitaletxeak argitaratu berri du eta azaroaren 20tik 23ra bitartean Bartzelonan, Terrassan, Manresan eta Igualadan aurkeztu dute.
Bizkaiko zaharren egoitzetako grebaren liburua gaztelaniaz eta katalanez
“Berdea da more berria. Bizkaiko egoitzetako grebalarien testigantzak” liburua otsailean aurkeztu genuen ARGIAk eta Manu Robles Arangiz Fundazioak elkarlanean. Onintza Irureta Azkune ARGIAko kazetariak Bizkaiko zaharren egoitzetako langileen 378 eguneko borroka sindikal eta feminista kontatu du. Datozen egunetan gaztelaniarako […]
“Emakumeak greban” solasaldia antolatu du ARGIAk apirilaren 29an
Apirilaren 29an, arratsaldeko 18:30ean, Donostiako Kaxilda liburu-dendan, hiru grebari buruzko azalpenak emango dituzte orain greba betean dauden bi emakume langilek eta “Berdea da more berria. Bizkaiko egoitzetako grebalarien testigantzak” liburuaren egile Onintza Iruretak.
“Berdea da more berria” liburua aurkeztuko du ARGIAk otsailaren 20an
“Berdea da more berria. Bizkaiko egoitzetako grebalarien testigantzak” liburua ELA sindikatuaren Manu Robles-Arangiz Institutuak eta ARGIAk elkarlanean egin dugu. Onintza Irureta Azkune da egilea eta hitzaurrea Irantzu Varela Urrestizalak idatzi du. Otsailaren 20an, Bilboko Bira Kultur Gunean aurkeztuko dugu, 19:00etan.