Amerikako Estatu Batuak: hauteskundeak, polarizazio politikoa eta krisi instituzionala
(Artikulu honen laburpen bat Berrian argitaratu zen) Aurtengo AEBko hauteskundeak salbuespenekoak dira COVID19aren pandemiaren erdian ospatzen direlako, baina batez ere, sistemak ezintasuna erakutsi duelako jendartearen zatiketa eta segmentazio soziopolitikoa saihesteko. Muturreko posizioak eta ezinikusiak nagusitu dira. Hedabide eta iritzi sortzaile askok errua Donald Trump presidenteari botatzen diote, aditzera emanez Joe Biden irabazi ezkero dena itzuliko dela normaltasunera, baina hori ez...
Read MoreJaiotzear dagoen Kataluniako estatuarentzat hiru eskenatoki posible
Jarraian pasaden igandeko hauteskunde emaitzak aztertzeko hiru gako azalduko ditut eta azkena tratatzerakoan etorkizunerako hiru eskenatoki posible aurkeztu: 1) Lehenengo aldiz historian Kataluniak herrialde gisa bere estatus politikoari buruz erabakitzeko eskubidea egikaritu du, ondorioz, hemendik aurrera gai hau erabakitzeko subjektu soberanoa bilakatu da igandeko hauteskundeak plebiszitarioak izan zirelako. Hona hemen hiru froga: a) Partehartzearen datuak: inoiz Kataluniako parlamenturako...
Read MoreKatalunia A9ko kontsulta eta gero: erabakitzeko eskubidetik desanexiora
Erabakitze eskubidea aldarrikatzetik desanexiorako bidea hasi du Kataluniak. Bidea ez da erraza izango, baina urratzen hasi dira, trantsizioa hasi dute. Aztertu ditzakegun azkeneko pausuak eta zein dira etorkizuneko eskenatoki posibleak: a) Espainiar legalitatearen joko zelaian. 2014ko azaroaren 9ko kontsulta arte Katalunia eta Espainia arteko harremana Espainiar legalitatearen joko zelaian jolastu da. Input-ak (eskaerak) indarrean zegoen legalitatea errespetatuz egiten ziren....
Read MoreKataluniaren desanexioa to go further
Argiako artikuluetan maiz azaldu bezala, sezesioak gerra testuinguru batean gauzatzen dira. Salbuespenak gutxi dira eta ia denak eztabaidagarriak. Areago doa Josep Fontana, historialari bikain honek dio independentzia gerra batekin soilik lortu daitekeela. Ez naiz ni orain bere iritziaren aurka agertuko. Orohar, errealitate enpirikoari begiratzen badiogu eta gerra kontzeptua malgutasunez tratatzen badugu, Fontanak arrazoia du eztabaidarako tarte txiki batekin. Hona ekarri dudan lehenengo...
Read MoreSezesio prozesuak konparaturik (III): lidergoez eta erabakitze eskubideaz
Lehenago: Sezesio prozesuak konparaturik I eta Sezesio prozesuak konparaturik II C) Kanpo faktoreak (jatorrizko estatua eta nazioartea) Behin eta berriro izan dira aipatuak aurreko sarreretan eta Argian argitaratutako beste zenbait artikuluetan. Halere, gogora ekar ditzagun ideia nagusiak. Jatorrizko estatuaren krisi batetik abiatu ohi dira sezesio prozesuak. Batzuetan krisi hauek kanpotik bultzatu edo lagundu dira. Nazioarteko testuingurua oso inportantea izan da orain arte....
Read MoreSezesio prozesuak konparaturik (II): berritasuna eta subjektua
Lehenago: Sezesio prozesuak konparaturik (I) A) Eskozia eta Katalunia sezesioen historian berritasun bat izan daitezke Deskolonizazio prozesuak alde batera utzita, historikoki estatu independente berrien sorrera gerren ondorioa izan da nagusiki, horrek ez du esan nahi denak independentzia gerrak izan direnik. Adibidez, I. Mundu Gerraren emaitzetako bat estatu berri askoren jaiotza izan zen zenbait inperioren desagertzeari esker. Inperioak indartsuak badira ez dute sufritzen sezesiorik...
Read MoreSezesio prozesuak konparaturik (I): Eskozia, Katalunia eta Euskal Herria
Unibertsitatean egiten ditugun ikerketen harietako bat Europako herrialdeen sezesio prozesuen konparaketa enpirikoa da. Ez diot nahi bezain beste denbora eskaintzen, izan ere, independentzia eskuratu duten eta erdieste prozesuan dauden herrialdeetan ez bezala, Euskal Herrian ez da horrelako ikerketak egiteko dirurik inbertitu mundu akademikoan. Gurean independentismoa hein handi batean nortasun kontu bat izan da, nortasun independentista zuten herritar eta mugimendu asko zeuden, baina ez...
Read More
Iruzkin berriak