CUP bidegurutzean
Aurreko sarreran azaldu dugun bezala, Kataluniako independentismoaren erronka nagusietako bat da bere babesa indartu eta zabaltzea, batez ere aldebakarreko sezesioa gauzatu nahi bada. Horrelako prozesu batek intentsitate altuko gatazka bat behar du eta horri heldu ahal izateko ezinbestekoa da babes demokratikoa handia izatea. CUP aldebakarreko estrategia muturrera eramateko prest dago. Aldiz, badira zantzu batzuk sinesteko JxSren sektore batzuek aldebakarreko prozesu neurtu eta mugatu bat...
Read MoreCUPen prozedura eredugarriak
Ez duzu zertan CUPen helburu politikoekin bat egin beharrik hautagaitza honek erakutsi duen prozedura eredugarria txalotzeko. Estatu espainiarreko alderdi politikoek jasotzen dituzten kritiken artean, besteak beste barne demokrazia gabezia eta gardentasun falta daude. Bi aspektu hauetan CUPek erakutsi du gauzak beste modu batetara egin daitezkeela, era garden, koherente, demokratiko eta partehartzailean. Beraien kasuan asanbladetan oinarrituriko demokrazia mota hautatu dute eta era...
Read MoreJaiotzear dagoen Kataluniako estatuarentzat hiru eskenatoki posible
Jarraian pasaden igandeko hauteskunde emaitzak aztertzeko hiru gako azalduko ditut eta azkena tratatzerakoan etorkizunerako hiru eskenatoki posible aurkeztu: 1) Lehenengo aldiz historian Kataluniak herrialde gisa bere estatus politikoari buruz erabakitzeko eskubidea egikaritu du, ondorioz, hemendik aurrera gai hau erabakitzeko subjektu soberanoa bilakatu da igandeko hauteskundeak plebiszitarioak izan zirelako. Hona hemen hiru froga: a) Partehartzearen datuak: inoiz Kataluniako parlamenturako...
Read MoreNafarroako hauteskundeak lau irudietan (I): eserlekuen banaketa.
Igande honetan ospatzen diren hauteskundeetan UPN eta PSNren artean erditu zuten erregimen baztertzailea akabatzeko aukera ezin hobea dago, besteak beste, Foru Erkidegoak bizi duen krisi anizkoitzari esker. Baldintza hauek errepikatzea ez da izango erraza, horregatik, aldaketa gertatzen ez bada frustrazio handia sor daiteke Nafarroako gizartean. Aldaketaren aldekoek baldintza objektiboak lagun dituzte, beste kontu bat da ordea baldintza subjektiboena. Gauzak nabarmen hobetu dira nafar guztiek...
Read MoreKatalunia A9ko kontsulta eta gero: erabakitzeko eskubidetik desanexiora
Erabakitze eskubidea aldarrikatzetik desanexiorako bidea hasi du Kataluniak. Bidea ez da erraza izango, baina urratzen hasi dira, trantsizioa hasi dute. Aztertu ditzakegun azkeneko pausuak eta zein dira etorkizuneko eskenatoki posibleak: a) Espainiar legalitatearen joko zelaian. 2014ko azaroaren 9ko kontsulta arte Katalunia eta Espainia arteko harremana Espainiar legalitatearen joko zelaian jolastu da. Input-ak (eskaerak) indarrean zegoen legalitatea errespetatuz egiten ziren....
Read MoreKataluniaren desanexioa to go further
Argiako artikuluetan maiz azaldu bezala, sezesioak gerra testuinguru batean gauzatzen dira. Salbuespenak gutxi dira eta ia denak eztabaidagarriak. Areago doa Josep Fontana, historialari bikain honek dio independentzia gerra batekin soilik lortu daitekeela. Ez naiz ni orain bere iritziaren aurka agertuko. Orohar, errealitate enpirikoari begiratzen badiogu eta gerra kontzeptua malgutasunez tratatzen badugu, Fontanak arrazoia du eztabaidarako tarte txiki batekin. Hona ekarri dudan lehenengo...
Read MoreIndependentzia bozkatu egiten da
Azkeneko egunetan Lituaniako Parlamentuan aritu naiz elkarrizketa desberdinak egiten. Plazerra izaten ari da politikari desberdinekin herrialdearen sezesio prozesuari buruz eta egungo politikari buruz hitz egitea. Gertutasuna da herrialde txikiek duten abantaila, erraza izan da Lituaniako politikari garrantzitsuenekin elkarrizketatzea, areago, baten baten parlamentari bulegoa eta ordenagailua nire egin ditut ordu batzuetarako. Politikoki hemen nire burua kokatzea zaila da, gure eskemek ez dute...
Read MoreSezesio prozesuak konparaturik (III): lidergoez eta erabakitze eskubideaz
Lehenago: Sezesio prozesuak konparaturik I eta Sezesio prozesuak konparaturik II C) Kanpo faktoreak (jatorrizko estatua eta nazioartea) Behin eta berriro izan dira aipatuak aurreko sarreretan eta Argian argitaratutako beste zenbait artikuluetan. Halere, gogora ekar ditzagun ideia nagusiak. Jatorrizko estatuaren krisi batetik abiatu ohi dira sezesio prozesuak. Batzuetan krisi hauek kanpotik bultzatu edo lagundu dira. Nazioarteko testuingurua oso inportantea izan da orain arte....
Read MoreSezesio prozesuak konparaturik (II): berritasuna eta subjektua
Lehenago: Sezesio prozesuak konparaturik (I) A) Eskozia eta Katalunia sezesioen historian berritasun bat izan daitezke Deskolonizazio prozesuak alde batera utzita, historikoki estatu independente berrien sorrera gerren ondorioa izan da nagusiki, horrek ez du esan nahi denak independentzia gerrak izan direnik. Adibidez, I. Mundu Gerraren emaitzetako bat estatu berri askoren jaiotza izan zen zenbait inperioren desagertzeari esker. Inperioak indartsuak badira ez dute sufritzen sezesiorik...
Read MoreSezesio prozesuak konparaturik (I): Eskozia, Katalunia eta Euskal Herria
Unibertsitatean egiten ditugun ikerketen harietako bat Europako herrialdeen sezesio prozesuen konparaketa enpirikoa da. Ez diot nahi bezain beste denbora eskaintzen, izan ere, independentzia eskuratu duten eta erdieste prozesuan dauden herrialdeetan ez bezala, Euskal Herrian ez da horrelako ikerketak egiteko dirurik inbertitu mundu akademikoan. Gurean independentismoa hein handi batean nortasun kontu bat izan da, nortasun independentista zuten herritar eta mugimendu asko zeuden, baina ez...
Read More
Iruzkin berriak