M28ko Foru hauteskundeak eta EH Bilduren arrakasta
2023ko maiatzaren 28an Hego Euskal Herrian izan ziren udal eta foru hauteskundetako berri garrantzitsuena EH Bilduk lorturiko arrakasta izan zen. Ezkerreko koalizio soberanistak emaitza oso onak lortu zituen lau lurralde historikoetan gorakada nabarmena erdietsiz eta udal hauteskundeetan emaitzak hobetuz herri gehienetan. Nola azaldu EH Bilduren arrakasta Aldagai askoren artean pentsatzen dugu lau izan direla bereziki garrantzitsuak: bi politikoak (endogenoak) eta bi teknikoak...
Read MoreU12: hauteskundeen lehen analisia
2020ko uztailak 12ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde emaitzak esku artean ditugu eta horiek aztertzeko asmoz hiru artikulu idatziko ditugu, gaurkoa lehenengo izango da interpretazio deskriptibo-orokor bat eskaintzeko: 1.Parte hartzearen beherako joera sekularra indartu egin da eta hauteskunde parte hartze zoru berri bat dugu: %52,86ko parte hartzea edo, bestela esanda, %47,14 abstentzioa. 2001eko hauteskundeak geroztik etorritako guztiek aurrekoa baino parte hartze txikiagoa izan dute;...
Read MoreU12: lehen analisirako gida
Iritsi da eguna. Dagoeneko ez du garrantzia gehiegi aurresateetan tematzea, ordu gutxi batzuk barru jakingo dugu zein den parte hartzea eta zein izan diren azkeneko emaitzak. Zergatiak jakitea oso interesgarria da, horiek ulertuta etorkizunerako aurresate hobeak egin ahal izango ditugu, baina azterketa lan hori astelehenetik aurrera egingo dugu mahaien emaitzekin lehenengo eta, geroago, hauteskunde ondorengo inkestekin. Bitartean, gaurko gaurako lehen emaitzen interpretazio deskribatzailerako...
Read MoreU12: partaidetza, inkestak eta hipotesiak
Orain urte bete Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde emaitzari buruz duda gutxi zeuden. Inkestek eta hautesleen gehiengoak bazirudien garbi zutela EAJ izango zela irabazle argia. Gainontzekoen artean, EH Bildu-k eta PSE-k igoera moderatuak eta Elkarrekin Podemos-ek eta PP-k jaitsierak espero zituzten. Agertoki hura sinesgarria zirudien, ez dena ulergarria da azkeneko hilabeteetan bizi izan duguna eta gero hipotesia bere horretan mantentzea inkesta gehienek gutxi-asko egiten duten moduan. Uka...
Read MoreNafarroako hauteskundeak lau irudietan (eta II): botoen banaketa historikoa.
Aurreko sarreran eserlekuekin ikusi duguna baliozko botoekin ikusi daiteke ere bai. Lehenengo irudiak hiru segmentu irudikatzen ditu, alde batetik boto nazionalista espainola, konstante mantendu izan zena %70aren gainetik 2011ko erorketa arte, %60a eskuratu zuen. Aldaketa 2003an eta 2007an hasi zen mamitzen, ezkutatua zenbakietan Ezker Abertzalearen lege kanporatzeagatik. Horregatik, behin aukera politiko guztiak hauteskundeetara aurkezteko modua izan zutenean 2011ean, federalistek eta...
Read MoreNafarroako hauteskundeak lau irudietan (I): eserlekuen banaketa.
Igande honetan ospatzen diren hauteskundeetan UPN eta PSNren artean erditu zuten erregimen baztertzailea akabatzeko aukera ezin hobea dago, besteak beste, Foru Erkidegoak bizi duen krisi anizkoitzari esker. Baldintza hauek errepikatzea ez da izango erraza, horregatik, aldaketa gertatzen ez bada frustrazio handia sor daiteke Nafarroako gizartean. Aldaketaren aldekoek baldintza objektiboak lagun dituzte, beste kontu bat da ordea baldintza subjektiboena. Gauzak nabarmen hobetu dira nafar guztiek...
Read MoreSezesio prozesuak konparaturik (III): lidergoez eta erabakitze eskubideaz
Lehenago: Sezesio prozesuak konparaturik I eta Sezesio prozesuak konparaturik II C) Kanpo faktoreak (jatorrizko estatua eta nazioartea) Behin eta berriro izan dira aipatuak aurreko sarreretan eta Argian argitaratutako beste zenbait artikuluetan. Halere, gogora ekar ditzagun ideia nagusiak. Jatorrizko estatuaren krisi batetik abiatu ohi dira sezesio prozesuak. Batzuetan krisi hauek kanpotik bultzatu edo lagundu dira. Nazioarteko testuingurua oso inportantea izan da orain arte....
Read MoreSezesio prozesuak konparaturik (II): berritasuna eta subjektua
Lehenago: Sezesio prozesuak konparaturik (I) A) Eskozia eta Katalunia sezesioen historian berritasun bat izan daitezke Deskolonizazio prozesuak alde batera utzita, historikoki estatu independente berrien sorrera gerren ondorioa izan da nagusiki, horrek ez du esan nahi denak independentzia gerrak izan direnik. Adibidez, I. Mundu Gerraren emaitzetako bat estatu berri askoren jaiotza izan zen zenbait inperioren desagertzeari esker. Inperioak indartsuak badira ez dute sufritzen sezesiorik...
Read MoreSezesio prozesuak konparaturik (I): Eskozia, Katalunia eta Euskal Herria
Unibertsitatean egiten ditugun ikerketen harietako bat Europako herrialdeen sezesio prozesuen konparaketa enpirikoa da. Ez diot nahi bezain beste denbora eskaintzen, izan ere, independentzia eskuratu duten eta erdieste prozesuan dauden herrialdeetan ez bezala, Euskal Herrian ez da horrelako ikerketak egiteko dirurik inbertitu mundu akademikoan. Gurean independentismoa hein handi batean nortasun kontu bat izan da, nortasun independentista zuten herritar eta mugimendu asko zeuden, baina ez...
Read More
Iruzkin berriak