Hasiera »
Asier Blasen bloga - Bazterrak nahasten
Asier Blas
Politika, bidaiak eta musika izango dute tartea hemen, beti ere, bazterrak nahasteko asmoarekin, mingain puntan duzuna eta esatera atrebitzen ez zarena akaso nik idatziko dut, politikoki egokia dena biluztu nahian argudio (sasi)zientifikoak erabiliko ditut.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Amerikako Estatu Batuak(e)k Amerikako Estatu Batuak: hauteskundeak, polarizazio politikoa eta krisi instituzionala bidalketan
- U12: lehen analisirako gida | Bazterrak nahasten(e)k U12: partaidetza, inkestak eta hipotesiak bidalketan
- Asier Blas(e)k CUP bidegurutzean bidalketan
- uriarte(e)k CUP bidegurutzean bidalketan
- Asier Blas(e)k CUP bidegurutzean bidalketan
CUPen prozedura eredugarriak
2015-12-28 // Erabakitzeko eskubidea, Hauteskundeak, Sezesioak // 2 iruzkin
Ez duzu zertan CUPen helburu politikoekin bat egin beharrik hautagaitza honek erakutsi duen prozedura eredugarria txalotzeko. Estatu espainiarreko alderdi politikoek jasotzen dituzten kritiken artean, besteak beste barne demokrazia gabezia eta gardentasun falta daude. Bi aspektu hauetan CUPek erakutsi du gauzak beste modu batetara egin daitezkeela, era garden, koherente, demokratiko eta partehartzailean. Beraien kasuan asanbladetan oinarrituriko demokrazia mota hautatu dute eta era kontsekuentean egikaritzen dute. Baina, badirudi bat batean zintzotasun politikoa, gardentasuna eta prozedura demokratikoak arbuiagarriak direla hedabide eta sare sozialetako iritzi sortzaile askorentzat. Tira, politikakeria baino ez da etsaitasunetik egiten zaizkion kritikak CUPen prozedurei. Hona hemen zenbait argudio: (gehiago…)
Jaiotzear dagoen Kataluniako estatuarentzat hiru eskenatoki posible
2015-09-30 // Demokrazia, Erabakitzeko eskubidea, Nazioarteko harremanak, Sezesioak // 2 iruzkin
Jarraian pasaden igandeko hauteskunde emaitzak aztertzeko hiru gako azalduko ditut eta azkena tratatzerakoan etorkizunerako hiru eskenatoki posible aurkeztu:
1) Lehenengo aldiz historian Kataluniak herrialde gisa bere estatus politikoari buruz erabakitzeko eskubidea egikaritu du, ondorioz, hemendik aurrera gai hau erabakitzeko subjektu soberanoa bilakatu da igandeko hauteskundeak plebiszitarioak izan zirelako. Hona hemen hiru froga:
a) Partehartzearen datuak: inoiz Kataluniako parlamenturako hauteskunde batzuk izan duten partehartze handiena izan da (%77,44) eta lurralde horretan Trantsiziotik gaur egun arte egon direnen artean bigarrena izan da partaidetzan, altuagoa bakarrik 1982koak izan ziren, Felipe González Espainiako gobernuko Presidente bilakatuz Trantsizio demokratikoa amaitu zutenak. (gehiago…)
Nafarroako hauteskundeak lau irudietan (eta II): botoen banaketa historikoa.
2015-05-24 // Euskal politika, Hauteskundeak // Iruzkinik ez
Aurreko sarreran eserlekuekin ikusi duguna baliozko botoekin ikusi daiteke ere bai. Lehenengo irudiak hiru segmentu irudikatzen ditu, alde batetik boto nazionalista espainola, konstante mantendu izan zena %70aren gainetik 2011ko erorketa arte, %60a eskuratu zuen. Aldaketa 2003an eta 2007an hasi zen mamitzen, ezkutatua zenbakietan Ezker Abertzalearen lege kanporatzeagatik. Horregatik, behin aukera politiko guztiak hauteskundeetara aurkezteko modua izan zutenean 2011ean, federalistek eta abertzaleek gora egin zuten nabarmen. Abertzaleek beraien boto guztiak eserleku bilakatu zituzten inoiz lortu zuten emaitza erlatiborik hoberenarekin. Bestalde, federalisten artean botoen %3a ordezkaritza gabe gelditu zen (besteak beste, berdeak); Ezkerrak bere %5,7arekin izan zen eserlekuak lortzeko aukera izan zuen aukera bakarra espazio soziopolitiko horretan. Oraingoan aldiz, badirudi federalisten artean botoak gehiago aprobetxatu ahal izango direla gehientsuenak eserleku bilakatzeko. Baina, adibidez, Ezkerrak Parlamentuan mantentzea lortuko ez balu oso kaltegarria izan daiteke aldaketaren aldeko indarrentzat, izan ere, botoen %2tik gora seguruenik zaborrontzira joango liratekelako.
(gehiago…)
Nafarroako hauteskundeak lau irudietan (I): eserlekuen banaketa.
2015-05-24 // Erabakitzeko eskubidea, Euskal politika, Hauteskundeak, Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Igande honetan ospatzen diren hauteskundeetan UPN eta PSNren artean erditu zuten erregimen baztertzailea akabatzeko aukera ezin hobea dago, besteak beste, Foru Erkidegoak bizi duen krisi anizkoitzari esker. Baldintza hauek errepikatzea ez da izango erraza, horregatik, aldaketa gertatzen ez bada frustrazio handia sor daiteke Nafarroako gizartean.
(gehiago…)
Katalunia A9ko kontsulta eta gero: erabakitzeko eskubidetik desanexiora
2014-11-17 // Demokrazia, Erabakitzeko eskubidea, Sezesioak // Iruzkinik ez
Erabakitze eskubidea aldarrikatzetik desanexiorako bidea hasi du Kataluniak. Bidea ez da erraza izango, baina urratzen hasi dira, trantsizioa hasi dute. Aztertu ditzakegun azkeneko pausuak eta zein dira etorkizuneko eskenatoki posibleak:
a) Espainiar legalitatearen joko zelaian. 2014ko azaroaren 9ko kontsulta arte Katalunia eta Espainia arteko harremana Espainiar legalitatearen joko zelaian jolastu da. Input-ak (eskaerak) indarrean zegoen legalitatea errespetatuz egiten ziren. Kataluniako bigarren estatutua edo Itun fiskalaren eskaerak adibide dira. Lehenengo eskaera aintzat hartu zuen Estatu espainiarrak eta autonomia estatu debaluatu bat onartu zuen. Zapateroren gobernua nahiko azkarra izan zen input estatutarioa onartu eta bere jarraitzaileen artean zatiketa sortu zuenean debaluatuz. Une horretatik aurrera berriz, Espainia oso baldar ibili da Kataluniarekin duen tratuan. Auzitegi Konstituzionalak Zapateroren jokaldi ona pikutara bidali eta berriro estatuaren lehenengo bertsioaren inguruko aliantzak berregin zituen. Debaluazioa Espainia eta Katalunia arteko itun bat izan zen eta parte batek ez zuen bete. (gehiago…)
Kataluniaren desanexioa to go further
2014-11-09 // Demokrazia, Erabakitzeko eskubidea, Nazioarteko harremanak, Sezesioak // Iruzkinik ez
Argiako artikuluetan maiz azaldu bezala, sezesioak gerra testuinguru batean gauzatzen dira. Salbuespenak gutxi dira eta ia denak eztabaidagarriak. Areago doa Josep Fontana, historialari bikain honek dio independentzia gerra batekin soilik lortu daitekeela. Ez naiz ni orain bere iritziaren aurka agertuko. Orohar, errealitate enpirikoari begiratzen badiogu eta gerra kontzeptua malgutasunez tratatzen badugu, Fontanak arrazoia du eztabaidarako tarte txiki batekin.
Hona ekarri dudan lehenengo irudian ikusi daiteke sezesioaren aldeko borroka klasikoa gerra izan dela, zuzenean jatorrizko estatuaren aurka edota zeharka nazioarteko gerra handiago baten testuinguru erdian. Bestalde, XX. Mendetik aurrera geroz eta ohikoagoa bihurtu da gerra klasikoa botoen gerrarekin uztartzea. Boto bidez gauzatutako autodeterminazio prozesu ia guztiek gertuko edo urrutiko lotura dute gerrarekin. Adibidez, Sobietar Batasun ohiko lurraldeetan izaniko autodeterminazio prozesuak ezingo lirateke azaldu Gerra Hotzaren amaiera gabe. Sobietar Batasunak gerra galdu eta horren ondorioz, Lituaniako independentzia prozesuaren gidarietako batek azaldu bezala, independentzia lortzeko aukera politikorako egitura sortu zen. (gehiago…)
Independentzia bozkatu egiten da
2014-06-25 // Erabakitzeko eskubidea, Euroasia, Europako Ekialdea, Sezesioak // 7 iruzkin
Azkeneko egunetan Lituaniako Parlamentuan aritu naiz elkarrizketa desberdinak egiten. Plazerra izaten ari da politikari desberdinekin herrialdearen sezesio prozesuari buruz eta egungo politikari buruz hitz egitea. Gertutasuna da herrialde txikiek duten abantaila, erraza izan da Lituaniako politikari garrantzitsuenekin elkarrizketatzea, areago, baten baten parlamentari bulegoa eta ordenagailua nire egin ditut ordu batzuetarako. (gehiago…)
Sezesio prozesuak konparaturik (III): lidergoez eta erabakitze eskubideaz
2014-04-23 // Demokrazia, Erabakitzeko eskubidea, Euskal politika, Sezesioak // Iruzkinik ez
Lehenago: Sezesio prozesuak konparaturik I eta Sezesio prozesuak konparaturik II
C) Kanpo faktoreak (jatorrizko estatua eta nazioartea)
Behin eta berriro izan dira aipatuak aurreko sarreretan eta Argian argitaratutako beste zenbait artikuluetan. Halere, gogora ekar ditzagun ideia nagusiak. Jatorrizko estatuaren krisi batetik abiatu ohi dira sezesio prozesuak. Batzuetan krisi hauek kanpotik bultzatu edo lagundu dira. Nazioarteko testuingurua oso inportantea izan da orain arte. Laburbilduz, ezegonkortasun garaiak behar dira independentzia eskuratzeko. Gerra da ezegonkortasunaren adierazlerik hoberena, baina Mendebaldeko herrialdeetan ez da horrelako edo antzeko muturreko egoerarik gertatu azken hamarkadetan, horregatik herrialde hauek ez dute inolako sezesiorik ezagutu (koloniak alde batera utzita). Bestalde, hau da nagusigo inperiala dutenaren adierazleetako bat. Halere, herrialde guziek ez dute paper berdina jolasten inperioan, batzuk periferikoak dira eta ezegonkortasun maila handiagoa izan dezakete, Espainiako kasuan argi ikusi dugu aspektu sozioekonomikoan. (gehiago…)
Sezesio prozesuak konparaturik (II): berritasuna eta subjektua
2014-04-09 // Demokrazia, Erabakitzeko eskubidea, Euskal politika, Sezesioak // Iruzkinik ez
Lehenago: Sezesio prozesuak konparaturik (I)
A) Eskozia eta Katalunia sezesioen historian berritasun bat izan daitezke
Deskolonizazio prozesuak alde batera utzita, historikoki estatu independente berrien sorrera gerren ondorioa izan da nagusiki, horrek ez du esan nahi denak independentzia gerrak izan direnik. Adibidez, I. Mundu Gerraren emaitzetako bat estatu berri askoren jaiotza izan zen zenbait inperioren desagertzeari esker. Inperioak indartsuak badira ez dute sufritzen sezesiorik (ikus azalpen zehatzagoa hemen), horregatik, Bigarren Mundu Gerra ostean mendebaldeko edota NATOko herrialdeetan ez da sezesiorik izan. Saiakera bakarra Quebec-ek birritan eginikoa dugu eta bietan autodeterminazio erreferendumak huts egin zuen. Beraz, Eskoziak edota Kataluniak independentzia lortuko balute, inperioaren bihotzean lortuko lukete: NATO eta Mendebaldeko herrialde demokratiko-liberal egonkortuetan. Tabu bat hautsi eta beharbada praxi berri baterako bidea markatu dezakete. (gehiago…)
Sezesio prozesuak konparaturik (I): Eskozia, Katalunia eta Euskal Herria
2014-04-02 // Demokrazia, Erabakitzeko eskubidea, Euskal politika, Sezesioak // Iruzkinik ez
Unibertsitatean egiten ditugun ikerketen harietako bat Europako herrialdeen sezesio prozesuen konparaketa enpirikoa da. Ez diot nahi bezain beste denbora eskaintzen, izan ere, independentzia eskuratu duten eta erdieste prozesuan dauden herrialdeetan ez bezala, Euskal Herrian ez da horrelako ikerketak egiteko dirurik inbertitu mundu akademikoan. Gurean independentismoa hein handi batean nortasun kontu bat izan da, nortasun independentista zuten herritar eta mugimendu asko zeuden, baina ez zeukaten estrategia garbi bat independentzia lortzeko. Hain zuzen ere, arazoaren sustraietako bat diagnostiko baten falta zen. Izan ere, errealitatea aldatu nahi badugu ezinbestekoa da egungo egoeraren diagnostiko on bat egitea. Honen arabera eraiki behar dira estrategiak sinesgarriak izan daitezen. (gehiago…)