Kategoria: Zinema – ikus-entzunezkoak

Off-eko maitasuna

0

Minbiziak jota dagoen gizon baten istorioa da Javier Rebolloren El muerto y ser feliz. Argentinako eremu dekadenteak erakusten dituen road-movie esperimental samarra egin du zuzendari espainiarrak eta, François Ozonen Dans la maisonekin batera, Sail Ofizialean orain arte ikusi ditugun filmetatik […]

Irakurri

'The Artist'-en albo-kalteak

1

Pablo Bergerrek pelikula mutua ekarri du Sail Ofizialera. Blancanieves Grimm anaien ipuinaren egokitzapena da, Andaluzian girotua, toreroen eta flamenko artisten artean. Emaitza: pastitxe bat, oso efektista, manikeoa eta aspergarria.

Irakurri

Richard Gere ondo orrazten da

0

Hori da Arbitrage ikusi ondoren atera dudan ondorio esanguratsuena. Topikoz betetako film batek zabaldu du Sail Ofiziala. Ohituta gaude. Nicolas Jareckiren debuta buruhaustetan murgilduta dagoen milionario baten (Gere) istorioa da. Robert Miller bere konpainia beste batekin fusionatzeko lanetan murgilduta dago, […]

Irakurri

Elkarrizketarako leihoak

3

Zaila da filmaren kritika egiten hasi aurretik gertatutakoari buruz zer edo zer ez aipatzea: Barrura begiratzeko leihoak estreinatu da ikusi ahal izan dugu azkenik, jasan dituen presioak gaindituta; baina errepikatu beharko ez liratekeen egoerak bizi izan ditugu. Non ikusi da […]

Irakurri

Les neiges du Kilimandjaro: hurbilekoa, xaloegia agian

1

Burgestu ez, baina ikusten da Les neiges du Kilimandjaro filmeko protagonistek iraganean sakela hotzago eduki dutela orain baino. Sindikalista erretiratu, langabetu eta lapurren istorioa da Robert Guédigian zuzendariaren azken pelikula. Lan- eta bizi-baldintza hobeak lortzeko urtetan borrokatu duen pertsonaia da […]

Irakurri

Lehoi Erregea, diktaduraren apologia

8

Indarrez ezarritako ordenak betiko berdin jarraitzea, klase zapalduak are gehiago zapaltzea, emakumeen azpiratzea… Ez neukan buruan horrelako konturik hamar urterekin The Lion King animaziozko filma ikusi nuenean eta horregatik, inori kalterik egiten ez dion fikziotzat neukan. Aurrekoan Disneyren klasikoa telebistan […]

Irakurri

Charlie Kaufmanek nobela bat idatziko du

3

“Charlie Kaufman gidoilariak lehen liburua idazteko lanean jarri du bere buru kosmikoa” irakurri dut martxoaren amaieran Deadline.com atarian eta aurreneko momentuan pentsatu, “ados, baina gidoilari ona izateak ez du ezer ziurtatzen”; eta gero “seguru urre prezioan salduko digutela pirita”. Azkenik: […]

Irakurri

Bonba semiotikoa

0

Dokumentala ez den dokumentala, ikusle arruntok ohituta gauden ikus-entzunezko konbentzioak hankaz gora jartzen dituen obra da María Ruidoren Electroclass. Zazpi minutuko zazpi piezaz osatua, ETB3n ikusi ahal izan nuen atzo –lehenago Zinebitik ere pasa zen–. Eskertzekoa iruditzen zait telebista publikoak […]

Irakurri

Diskurtsoan galdu da Jose K. torturatuaren giza-dimentsioa

1

Kristalezko kutxa batean, eskuak lotuta eta biluzik dago Jose K. ekintzailea –uler bedi “ekintzaile” Elhuyar hiztegiak ematen duen frantsesezko itzulpenean, militantea edo aktibista, alegia; inola ere ez espainolezkoan, “emprendedor” gorrotagarri hori–. Presidenteak hitz egin behar duen plazan bonba jarri du, […]

Irakurri

Xorak asmatu du Jinkoak sortzen… eta desegiten

3

Pelikula zubereraz grabatu dute eta berezitasun hori azpimarratu dugu kazetariok estreinatu aurretik Xorari buruz hitz egitean, horrelakorik egiten den lehenbiziko aldia delako, baina behin filma bukatu eta ikusgai egongo den honetan, ez dut uste bidezkoa denik ezaugarri horrekin tematzea, Peio […]

Irakurri

Biziko al zinateke tunelean?

0

Den-den-dena hankaz gora joango balitz ere –probablea, ekonomiaren gobernariak hartzen ari diren erabakiekin–, beti legoke aukeraren bat bizirauteko. Hori darabilkit buruan Marc Singerren Dark days dokumentala ikusi dudanetik. 1999an izan zuen Singerrek filmeko protagonisten berri, esan ziotenean bazegoela New Yorken […]

Irakurri

Sautrela ez da desagertuko, keba

5

“Sautrela ez da desagertu” irakurri genuen atzo Hitzen Uberan webgunean. “Ez dugu horrelako erabaki bat hartu. Batzuetan 26 atal egin dira urtean, beste batzuetan 33. Aurten, 13 dira egingo ditugun atalak”. Aurrera begirako zehaztasunik ez Joselu Blancok. Datorren urtean beharbada […]

Irakurri

Egin ezazue justizia Margaret Thatcher-ekin

4

Blog honetan ez dugu sekula gehiegi maitatu biopic generoa, baina datorrenak marka guztiak hautsiko dituela ematen du: Margaret Thatcher Erresuma Batuko Lehen Ministro ohiaren film biografikoa estreinatuko dute urtarrilaren 12an; The iron lady du titulua eta Meryl Streep protagonista. Thatcher […]

Irakurri

Melancholia: depresioa eta apokalipsia

0

Eguerdian irratiak sortutako ezuste batek bideratu nau Lars von Trieren film hau ikustera. Astelehenetan tertulia izaten dute Angel Erro eta Markos Zapiainek Euskadi Irratian. Haien tartea hasteko Richard Wagnerren Tristan eta Isolderen pasarte bat hautatu zuten. Iragarkiak dekoratzeko ez bada […]

Irakurri

Sautrela ere ez: zer geratzen zaigu ETB1en?

18

Goizean Twitterreko mezuen artean notizia, eguraldia bezain txarra, udazkenean ez dela Sautrela saiorik egongo Durangoko Azokari buruz egingo duten programa berezia salbu. Literaturari buruz Euskal Telebistan geneukan programa bakarra gabe geratu gara beraz, horrela, batere zalapartarik gabe, zizpuru batean, orain […]

Irakurri

Homer Simpsonen azken donuta?

0

The Simpsons telesaila datorren udaberrian amai liteke, saioa egiten duen taldeak soldata %45 murriztea onartzen ez badu. 23. denboraldia ari dira pasatzen AEBetako telebistetan aurten, baina haltzak ez badu bihotzik, zera izango dute Fox kateko buruek, eta patrika estutzeko eskatzen […]

Irakurri
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA