Azken broma handia
Kontzertu bat zer zen ahazten hasia nintzen eta memoria berreskuratzeko aukera aparta izan da Nacho Vegas zuzenean ikustea. Hiru kontzertu jo ditu bakarlari asturiarrak konfinamendua bukatu zenetik: Madrilen, Bilbon eta atzo Donostian. Victoria Eugenia beteta –esateko modu bat da, edukiera […]
Bideoklipetik hiper-errealitatera: zer erakusten digun Charli XCX-ek etorkizuneko musika ekoizpenaz
GAZ Limbokoek elkarrizketa honetan esan dituzten gauza interesgarrien artean, arreta deitu dit zein argi duten gaur egun abesti berriak argitaratzea ez dela nahikoa, nola duten barneratuta bideoa musika talde baten ezinbesteko osagai gisa. Kontua ez da berri-berria, MTV eta tankerako […]
Inor ez da gogoratzen 80ko hamarkadako gure musika talderik berritzaileenaz
Konfinamendua baretzen ari den honetan, ohikoa bihurtu da galdera terrazetako elkarrizketa guztietan: “Zuk zer egin duzu etxetik atera gabe egon garen denbora honetan?”. Erantzunak oso erraz aurreikusteko modukoak izaten dira gehienetan. Gizabereok irudimen mugatua daukagu eta, horri eransten badiozu elkarrekin […]
Streaming kontzertuak: kontua, musikan ere, produktiboa izatea baita
Zerbait argi geratu bada koronabirus honen hedapenarekin, zera da: gizarte honek panikoa diola sistemak ezartzen dituen denborak eteteari. Arduradun politikoek badakite eta horretaz baliatzen ari dira euren fantasia autoritarioak egia bihurtzeko. Herritarrak elkartu, dibertitu edo antolatu daitezkeen lekuak itxita daude. […]
Genesis P-Orridge, esperimentazioa azken muturreraino
Egun arraro hauetan ere, heriotza guztiak ez dira pasatzen denok ezagutzen dugun eta beraz aipatuko ez dudan birus baten segapetik. Genesis P-Orridge musikari, poeta eta performerra larunbat honetan hil zen, 2017an diagnostikatu zioten leuzemia baten eraginez. Throbbing Gristle taldeko sortzaileak […]
Mundu zaharraren konbustio antolatua
Gogo handiz, baina zertarako uka, eszeptizismo puntu batekin joan nintzen asteazken honetan Bilboko Kafe Antzokira Godspeed You! Black Emperor taldearen kontzertua ikustera. Nire aurreiritziak: kontzertuaren lekuko izango zen aretoan gehiago ibiltzen nintzenean, alegia, unibertsitate-garaian, dezente entzun nuen Quebec-eko talde hau, […]
Dirua da bide bakarra: Arrano Pertxa eta Lengu Ilunaren lirika gangsta
Arrano Pertxa eta Lengu Iluna rap taldeak Bilborock aretoan joko du gaur Aste Nagusiaren barruan. Eta bai, badakit, ez da jendea masiboki erakarriko duen plan bat izango, kontzertu bat entzutea baino askoz erakargarriagoa delako txosnako barrara iristeko antolatzen diren gerra […]
Eusnob zikloaren amaiera eta anti-guaismoaren genesia
Denborarekin problema bat daukagu kulturaren asunto honetaz aritzen garen letra-juntatzaileok. Niri behintzat, inbidia ematen didate kirol kazetariek edo politikaz aritzen direnek, zeren eskribitzen dituzten gaietan badirudi pitxitxi guztiak –irakurleek, kazetariek eta informazioetan agertzen diren pertsonek– eztabaidatu ere ez dutela egin […]
Ohar batzuk Bob Dylan ikustera joan aurretik
Ostegun eta ostiral honetan Bob Dylan Euskal Herrian izango da, Iruñean eta Barakaldon hurrenez hurren. Tamaina horretako mito bat gure artera etortzeak eskutik dakartza espektatiba handiak, horrelakorik gabe ez baita posible 60 eurotik gora kostatzen diren sarrerak saltzea. Baina komenigarria […]
La Pollaren itzulera zonbia
Beraz, hau da hain esperantzagarria izan behar zuen XXI. mendea: alderdi neofaxistak 15 urteko nerabeak baino harrotuago, reality-showak telebista publikoetan, Inditexen dendak Ramones taldearen kamisetak saltzen, guztiok pantailei begira lobotomia bat egin izan baligute bezala eta tabernetan, dendetan, gasolindegian, berdin […]
Kanta berrien esperoan
Berri Txarrak taldeak “etenaldi mugagabea” iragartzeak ezustean harrapatu ditu Euskal Herriko musikazale gehienak. Bonba bat bezala erori da notizia, Lekunberrin sortutako taldea ez baita alferrik gaur egungo euskal musikaren erreferente nagusienetakoa.
Euskal kultura Mendiko Sermoiaren bidez ulertua
Ibilbidea: Kultursharea webgunearen aurkezpena, Ander Lipus eta Maialen Errotabehereren arteko mahai ingurua, Txost! taldearen kontzertua, Lehiotikan taldearen kontzertua. “Bada, jendetzak ikusirik, mendira igo zen” esaldiarekin hasten da gaur Durangoko Azokara sartu eta berehala oparitu diguten liburuxka. Eta ez, ez da […]
Gu, Austriako esloveniarrok
Ibilbidea: Tooth taldearen kontzertua, itzulpengintzari buruzko mahai-ingurua, Euskadi Sariei buruzko mahai-ingurua, Rolan bakarlariaren kontzertua. Gauza arraroak gertatzeko posibilitateak atzo guztiz agortu zirela sinetsita, igo gara ba gaur arratsaldean ere Durangoko Azokako antolatzaileek Landako gunean utzi diguten mahaira, behingoz kontu arruntak […]
Munduko gauzarik arraroenak
Ibilbidea: Sormen beka emateko prentsaurrekoa, Benito Lertxundiri elkarrizketa, Harkaitz Canoren Fakirraren ahotsa-ren aurkezpena. Deituiozu berezi. Deituiozu bitxi. Deituiozu arraro. Deituiozu nahi duzun bezala, baina hau ez da normala. Eta ez, ez dut esaten Durangoko Azokaren bigarren egunean gaudelako eta gaur […]
Gazteak euskal kulturara masiboki erakartzeko plan estrategikoa
Ibilbidea: Eneritz Furyak, Gatom, Irazi, Nizuri Tazuneri. Haurrak. Gazteak. Asko. Nonahi. Oraindik hain zaharra ez zarela uste baduzu –30 urteak ondo beteta dauzkagun askori pasatzen zaigu, “30ak dira 20 berriak” eta antzeko milongak saldu dizkigutenetik–, konbentzitu zaitez: bai, dinosauro bat […]