Ez adiorik, Antònia Font
Antònia Font talde mallorkarrak disolbatzea erabaki du (ikasiko al duzu inoiz, Cola Cao?).
Antònia Font talde mallorkarrak disolbatzea erabaki du (ikasiko al duzu inoiz, Cola Cao?).
Pop Pilulak fanzinea aurki eskuratu ahalko dugula dio Nontzeberri webgune kulturalean irakur daitekeen albiste batek.
Igandeak kontzertuetarako egun oso aproposak ez direla kontuan izanda, sarrera txukuna zegoen Hondarribiko Psilocybenean joan denekoan, Lydia Loveless bakarlariaren saiorako.
Otsoa datorrela dioen artzainak bezala, Rolling Stoneren webguneak Lou Reed hil dela argitaratu zuen atzo eta ordu eta erdiz sare sozialetan zalantza ugari agertu da egia ote zen ala ez. Sinetsi/ez sinetsi ibili gara gutako asko, orain batek zioena tweeteatzen, […]
The Pastels talde eskoziarrak Zarautzen jo zuen atzo eta beraien aurretik, Giorgio Bassmatti eta Yon Vidaur donostiarrek.
Bigarren diskoak ez dira inoiz errazak izaten eta Napoka Iriak nota onez gainditu du azterketa argitaratu berri duten Arnasten ikasteko berrizekin. Ostiral honetan kanta berriak zuzenean joko dituzte Donostiako Lugaritz kultur etxean eta diskoa plazaratzearekin batera goian ikus dezakezuen […]
Musikari buruzko dokumentalak proiektatzen dira Donostiako Dock of The Bay jaialdian eta datorren urtekoa zortzigarren edizioa izango du. Inoiz ez du erraz eduki, bere burua finantzatzeko sos-emaile pribatuen laguntza izan duelako; orain kremailera jarri diote poltsikoari eta hurrengo edizioa […]
Asko eta asko dira, geroz eta gehiago, disko bat kaleratzerako orduan autoekoizpena hautatzen duten musikariak, baita oro har, musikaren ofizioan bitartekaririk gabe funtzionatu nahi dutenak. Asko eta asko dira ordea, geroz eta gehiago, bide horren zailtasunez jabetzen direnak ere: nola […]
“Kaixo, hemen nago” esanez bezala kantatzen duen gizonak, “haitzuloko zulo sakonenetik nator” esanez bezala abesten duen tipo horrek, Bill Callahanek, Donostian zita dauka datorren urtean.
Irungo Moskuko jaiek programazio musikal berezia izaten dute eta aurtengoa ez da salbuespena izan. Matxura, Capsula, Mushroom Caffeine, Las Culebras, Joseba Irazoki, Ziribulio Sound System, Ainara Legardon, Estornudo Nuklear… kartel paregabea.
2012ko kontzertu goratuenetakoa izan da, inguruko musikazaleen artean behintzat, iazko urrian Donostiako Gazteszenan Ty Segallek eskaini zuena. Bada, kontzertu hartan egon zirenek eta egon nahi izan zutenek (ai!) zorioneko astelehena dute, Segallen disko berria entzuteko moduan baitaude.
Pixkanaka ezagutzen ari gara Bide Ertzean taldearen disko berriari buruzko xehetasun gehiago. Hiruko formaziora itzuliko direla aurreratu zuten duela zenbait hilabete eta atzo diskoaren tematikaz idatzi zuten Toxic Twins blogean: Trantsizio garaian kokatutako kantak izango dira eta taldekideen historia familiarrak […]
Simon Reynolds musika kritikariari irakurri diogu duela gutxi, kontzertuetako tentsioa asko apaldu dela bere inguruan. Horren zioen bila, nabarmentzen du zuzenekoak jada ez direla jendearentzat bere burua husteko balbulak; kontzertuek galdu egin dutela iraganeko gaitasuna inpultsu antisozialak ateratzeko (gogorarazten du […]
Lou Topet talde zarauztarrak urrian argitaratuko duen diskoa aurre-estreinatu zuen atzo Donostiako Altxerri tabernan.
Batzar tirabiratsua izan zuten duela aste eta erdi egile eskubideen kudeaketa monopolizatzen duen Espainiako elkartean eta ondorioak berehala etorri dira: Anton Reixa galiziarra SGAEko presidente kargutik kentzea erabaki du elkarteko zuzendaritzak.
Joan den astean aipatu genuen Ekaitzaldi saretik desagertu zela. San Fermin bezperatik bloga berriz bisitatzeko moduan dago eta behean irakur dezakezuen mezua argitaratu dute: