Kategoria: Nazioartea

Eduard Limonov: paradoxa errusiar baten heriotza

0

“Arratsaldeko ordubatetik hiruretara bitartean Madison etorbidetik pasatzen bazara, Berrogeita Hamabost kalearekin gurutzatzen den lekuan, ez izan alferra, bota burua atzerantz eta altxa begirada Winslow hoteleko eraikin beltzaren leiho zikinak ikusteko. Han, azken solairuan, hamaseigarrenean, hotelak dauzkan hiru balkoietatik erdikoan, han […]

Irakurri

39 gorpu kamioi batean: migrazio-legeak ez dira telesail bat

0

The Wire telesailaren bigarren denboraldiaren hasieran, Baltimoreko portuko kontainerretako batean ezohiko kargamentua aurkitzen du polizia batek: hildako emakumez beteta dago kutxa metaliko handia. Ito egin dira ozeanoaren bestaldetik AEBetara eraman behar zituen barkuan, auskalo zergatik eta nola. Denboraldi osoa hartuko […]

Irakurri

Durao Barroso, beldurrezko ipuin bat

0

“Kontakizun berria” eraiki nahi du Jose Manuel Durao Barrosok Europar Batasunarentzat eta, ze zortea aizue, Donostian hasi nahi du ipuina eskribitzen. 2016aren eskutik etorri da eta, kontatuko duena bezain inportantea iruditzen zaigu berari buruz konta daitekeena. Izan ere, ez genuen […]

Irakurri

Artur Mas, Adolfo Suarezen 'remake' gisa ulertuta

0

Estreinaldi data oraindik zehaztu ez bada ere, superprodukzio baten itxura hartu diogu Artur Masek asteartean erakutsi digun pelikularen trailerrari: Bartzelonako Forumean, 3.000 lagunen aurrean eta Temps de decidir, temps de sumar titulu probisionalarekin, azken hiruzpalau hamarkadetan beste inork ez bezala […]

Irakurri

Denok batera: "Europak arnas hartu du Greziako emaitzarekin"

0

Ali Baba eta berrogei lapurren ipuina Euskal Herriko prentsa erregionalak berridatzi beharko balu, Ali Baba eta berrogei europazaleak titulatuko luke. Edo beharbada Ali Baba eta berrogei moderatuak. Hedabidetik hedabidera, pribatutik publikora, lapurrari zeinahi adjektibo edergarri jartzen ikusiko dituzu, saihestu nahian […]

Irakurri

Ben Ali: PSOEren eta PSen adiskide tunisiarra

2

Gaitzekoa ari da izaten Tunisiako errebolta eta telebista, irrati, egunkari guztiak ari dira matxinadaren berri ematen azken egunetan. “Herritarrak altxa dira! Ihes egin du Zine el-Abidine Ben Ali diktadoreak!” diote ozen. Baina, hedabide handiekin maiz gertatzen den moduan, zenbait detaile […]

Irakurri

Zergatik eduki du Egiptok Rafah-ko pasabidea itxita?

2

Goizean leitu dut Jesus Torquemadak EiTB.com-en Gazako blokeoaz egin duen analisia. Ez nago oso ados analistaren esaldiren batekin [1], baina bete-betean jo duela iruditzen zait Rafah-ko pasabidea afera honetako puntu berotzat jotzean. Torquemadak dio, Israelek Gaza blokeatuta eduki arren, pasabide […]

Irakurri

Txakur bera dabil manifestazio guztietan

1

Kaputxadunen artean sartu zen, haien lagun egin, eta geroztik Greziako kale-istilu guztietan dabil txakur bera. 2008an atera zioten lehen argazkia maskararik gabe, baina duela gutxi argazki sorta bat Interneten zabaldu zen arte, inor ez zen jabetu polizia azaltzen den bakoitzean […]

Irakurri

Haitiko katastrofearen “irudirik onenak”

1

Halaxe irakurtzen zen atzo El País-en edizio digitalean: “Las mejores imágenes de la catástrofe”. 24 ordu beranduago kendu dute,  baina Floren Aoizek harrapatu eta blogean jarri du. Gaur El País pornografia emozional bete-betean ari da, nazioarteko komunitatearen lana goratuz, gorpuei […]

Irakurri
  • 1
  • 2
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA