Liburuak lapurtzeko gogoa daukat
Auto bat, Mini modelokoa, Bartzelonako Calders liburu dendako kristalaren kontra abiada bizian. Krax. Aurpegia estalita daukaten pertsonak ateratzen dira, lapurtzeko asmoz. Liburuak lapurtzeko asmoz.
Auto bat, Mini modelokoa, Bartzelonako Calders liburu dendako kristalaren kontra abiada bizian. Krax. Aurpegia estalita daukaten pertsonak ateratzen dira, lapurtzeko asmoz. Liburuak lapurtzeko asmoz.
Victor Lenorek argitaratutako liburuko disekzioaren ondoren baten bat tribu urbanoz aldatuko zen, baina, ez gaitezen engaina, hipsterrak, modernoak, antiojopastak baziren, badira eta izango dira; bai behintzat madalenei cupcake deitzen diegun bitartean.
Estreinaldi data oraindik zehaztu ez bada ere, superprodukzio baten itxura hartu diogu Artur Masek asteartean erakutsi digun pelikularen trailerrari: Bartzelonako Forumean, 3.000 lagunen aurrean eta Temps de decidir, temps de sumar titulu probisionalarekin, azken hiruzpalau hamarkadetan beste inork ez bezala […]
Nik ez dakit kontu honetaz gauza handirik detektibe andrea, han eta hemen entzun dudana bakarrik. Baina esan diezazuket, hau segurua baita, krimenak Baztan hartuko duela 2015eko urtarrilean.
“Ba gaur antzezlan polita omen zegoen Niessenen”, esan dio zerbitzariak barran bermatuta dagoen bezeroari. Igande arratsa da eta Dejabu panpin laborategiaren Arrastoak ikustetik etorrita, poza ematen du antzezlana tabernako hizketagai dela ikusteak. Ez tabernakoa bakarrik, noski: azken ilararaino beteta zegoen […]
Ez dakit merezi duen Ty Segallek astelehen gauean Intxaurrondon jo zuen kontzertuaz lerro bakar bat idazteak. Aspaldian ikusi dudan zuzenekorik erabatekoena izan da –duela bi urte Donostia erdia matrailezurra klak eginda utzi zuenekoa galdu nuen eta nire burua gorrotatzen dut […]
Azaroaren 1ean estreinatuko dute Luhusoko Harri Xurin Dejabu taldearen antzezlan berria, Arrastoak, eta azken urteetan eurek bakarrik (Gure bide galduak) edo Le Petit Théâtre du Pain eta Artedramarekin elkarlanean (Hamlet, Errautsak) taularatu dituztenak kontuan izanda, merezi du arreta jartzea.
Freskatzen hasi duela komentatzen sartu ginen ostegun gauean Berako Kataku ostatura, pausoa azkartuz, hotzagatik bezainbeste kontzertura berandu iristen ari ginelako. Beezewax talde norvegiarreko kideak parean topatu genituen, mahaian jarrita, garagardo artean.
Euskal Kulturgileen Elkargoa (EKKI) ezaguna egiten ez bazaizu, lasai, hemendik aurrera izango baituzu haren berri. EAEko buletin ofizialean urriaren 21ean argitaratu denez, Eusko Jaurlaritzak baimena eman dio nagusiki Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako egile eskubideak kudeatuko dituen erakundea izateko.
“Azken urteetako mainstream film feministena” dela esan du Todd VanDerWerff zinema kritikariak Vox.com atarian –ez da alderdi espainiarraren webgunea, lasai–. Erabat misoginoa ote den galdetu du The Guardian egunkarian Emine Sanerrek edo, kontrara, emakumeen jabekuntzaren aldeko mezua nagusitzen ote den. […]
2014ko Nobel Saria Patrick Modianorentzat izango dela jakin eta biharamunean, haren obretako bat, Udaberri alua, frantsesetik euskarara itzuli duen Pello Lizarralderekin hitz egin du Natxo Velezek EITBren webgunean (euskaraz dagoen beste liburua Villa triste da eta Joseba Urteagak egin zuen itzulpena).
Euskadi Sariak, Literatura Nobel Saria eta Espainiako Literatura Saria banatu dituzte aste berean. Horrelakoak emateaz arduratzen direnei ohar edukazioz betea: urteak 365 egun ditu eta badira beste aste batzuk ere idazleei bizkarreko batzuk eman eta telebistan intelektualarena egiten agertzeko. Benetan. […]
Bazebilen zurrumurrua eta azkenik baieztatu da: Twin peaks kultuzko telesailaren kapitulu berriak ikusi ahalko ditugu 2016an.
Kargu bat uzteko modu hobeak badaudela behintzat inork ez du ukatuko: Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak iragarri du ez dela probintziako etxe handira aurkeztuko 2015eko bozetan, baina lasai egoteko, 12 urtean ikusi dituen “miseriak” ez dituela kontatuko.
Espero dezakezunak baldintzatzen zaitu: film bat ikustera zoaz, proiektatuko dutenari buruzko ideia bat zure kaskezurrean jada eraikita eta ikusi dituzun beste film guztien sedimentuarekin. Itxuraz garrantzirik ez daukaten gauzatxook zure balorazioa ia goitik behera zedarritzen dute, inor ez baita birjin […]
Intuchables arrakastatsuaren zuzendariek itxi dute Sail Ofiziala, immigrazioa bezalako gai konplikatuarekin tragikomedia bat eginez.