Bihur dezagun Larrabetzu denbora-unitate

0

Titular kriptikoaren atzean borondate sendoa dago: gaurtik igandera Larrabetzun antolatu duten Literaturia-ren potentziala aldarrikatzea. Eta horretarako garrantzitsua iruditzen zait Larrabetzu denbora-unitate bihurtzea datozen urteetan, Durangoko Azoka bihurtu zen era beretsuan. Erran nahi baita: “Durangorako aterako du halakok liburua” entzutean, denok […]

Irakurri

Kortatu talde yé-yé baten bertsioa egiten? Ez, hoax bat da

2

Arrakala Irratijan (eta Arrosa Sareari esker mundu osoan) entzun daiteke Aittitta Raduga irratsaioa. Atzo deskubritu nuen, sarean saltsan, titular batek deituta: “Muguruza anaien yé-yé iragan ezkutua”. Irratsaioan esaten zaigunez (22. minututik aurrera), Kortaturen Zu atrapatu arte kanta 1960ko hamarkadako talde […]

Irakurri

Euskal selekzioari izen berria jartzeko proposamena

3

Inuzentea ni, futbolari buruzko eztabaida bat zelakoan, ez nion arreta handiegirik jarri joan den urteko gabonetan euskal selekzioaren izenarekin sortu zen polemikari. Beranduago, politikaz ari zirela ikustean, gai horri buruz iritzitxo bat, asko formatu gabea, txikia eta zirtzila osatu nuen […]

Irakurri

Artista “outsider”-ak eta “outside!” aginduak

0

Prentsari errepaso goiztiar bat ematen aurkitu dut Bruce Nauman aipatu eta aupatu egiten duen artikulu bat. AEBetan Andy Warholez geroztik gehien eragin duen artista, hau, hura eta bestea, datu biografiko asko, besterik gutxi, testuak zuritik baino ez zeukala pentsatuta aldizkaria […]

Irakurri

Albini!

0

Oso irakurgarria joan den larunbatean Gorka Urbizuk Berrian idatzitako artikulua, kontatzen nola Berri Txarrak taldekoak ibili diren Chicagon, Steve Albiniren estudioan, disko berria grabatzen. Nonbait irakurria nuen Roadrunner zigilura pasatzekoak zirela, baina periodikoa aurrean izan arte ez nuen jakin norekin […]

Irakurri

Benedetti porno

0

Joan den astean hil zen, baina ez, ez nuen Mario Benedettiri buruz ezer idazteko asmorik, ez baitut inoiz haren poetikaren urmaelean nire burua islatua ikusi, esan nahi duena, beste modu batera, arruntago akaso eta lotsa pixka batekin, ez diodala ezer […]

Irakurri

Europan jokatzearen prezioa

0

Esan izan dut futbolaz gauza handirik ez dakidala, eta horregatik, astelehena iristen denerako ondo informatuta egotea gustatzen zait, Bilardok bere trikimailu dialektikoekin partida azkarregi irabaz ez dezan. Asteburu osoa pasa dut kirol prentsak hankabaloiaz publikatu duena kutxarilan berotu eta zainetik […]

Irakurri

Killing me softly with this… gun?

0

Lagun batek “laztan bat jo” lokuzioa asmatu zuen duela urte batzuk, ez dizuet esango zein testuingurutan, bai ordea ez zela biktima humanorik egon. Kontua da berarekin akordatu naizela gaur, blogean idazteko zerbaiten bila France Cadet-en instalazio bat ikustean. Quake 3 […]

Irakurri

Frantzian deskarga ez da errenta; jokoa aldiz, bai

0

Esango didazue orain ere ari naizela idia oiloarekin gurutzatzen, barka beraz: 2010ean Frantziako Gobernuak Internet bidezko jokoa legeztatuko du, eta bitxia egin zait. Bitxia, Hadopi legearekin musika deskargak gillotinatuko dituztela ikusten ari garen sasoi honetan. Eremu basa izan da Internet […]

Irakurri

Dr. Keanu eta Mr. Reeves, ez mesedez

3

Hollywood erasora: Jekyll Doktorearen eta Mr. Hyderen kasu harrigarria, Robert Louis Stevensonen nobela laburra, zinemarako egokitu nahi du Universal ekoiztetxeak. Ez da liburuarekin egingo den lehen egokitzapena izango (124 urtean izan da denbora), baina albiste batek beldurra eman digu, ia […]

Irakurri

Literatura autoeditatuaren arorantz?

0

Azkenaurreko egunean, berandu eta presaka, baina Mikelazuloren 9. Poesia Astera hurbiltzeko zortea izan nuen joan den larunbatean. Hiru liburu ekarri zituzten mundura: Asier Sarasolaren Poems, everybody, poems!, Ion Olanoren Ebaki eta Oscar Mansoren Breve historia de los conquistadores. Eta jaiotze […]

Irakurri

Futbol transbertsala edo berdinketaren politika

0

Eguzkitako betaurrekoak eta “niri-horrela-ez-begiratu” aurpegia, Bilardo ohi baino beranduago sartu da Txartelera gaur. Futbol posibleak beste ostiko txar bat jaso du asteburuan, joko inposiblea egiten duen talde bakarrak Espainiako liga ere irabazi duenez. Eta etortzeko daudenak. Baina Alavesek eta Eibarrek […]

Irakurri

Bi kanta zapalkuntzaz: Ezinean-ek Ken Zazpiri erantzun?

1

Ezinean taldearen Zuretzat diskoa (GOR, 2008) jarri nuen kotxean astelehenean, euriari eta harriari aurre eginez etxeraino iristeko. Aurreneko kanta entzun, eta berehala etorri zitzaidan beste talde bat burura: Ken Zazpi. Gernikarrek badute kanta ezagun bat, Zapalduen olerkia (Gelditu denbora diskoan, […]

Irakurri

Hitz egin al dezakegu inflazioaz hotz honekin?

1

Atzoko albistegi gehienetan ikusi nuen Kontsumorako Prezioen Indizeak beheraka jarraitzen duela. Baina beheraka, zero azpitik: joan den urteko datuarekin alderatuta, prezioen joera negatiboa da, % -0,2an dago. Hau da, hotz egiten du. Eta titular askotan irakurri ahal izan nuen, inflazioa […]

Irakurri
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA