AC/DC Bilbon? Egin paso, ikusi beste hauek

2

AC/DCren Bilboko kontzerturako (berriz) sarrerarik gabe geratzeko beldur? Aurrekoan, beste zimazu asko bezala, ilaran alferrik itxaron zenuen eta rockaren jainko guztiak madarikatu, txartelak ziztuan agortu zirelako? Baina ekainean hemen izango dira, gainera San Mamesen… eta zu tentatuta, ezta? Motel, motel, […]

Irakurri

Guggenheim Urdaibai, Dubai

0

Herritar plataforma bat sortzean, gauzarik zailenetakoa izena asmatzea da. Argi geratu behar da defendatu nahi den kausa; baina, era berean, jendea erakarri. Eta gaur egun, erakargarria esatean, arina esaten da; modernitatearen karga kontzeptual astunak gainetik kentzen dituena; kosmopolita; konpromisoa baino, […]

Irakurri

Txakur bera dabil manifestazio guztietan

1

Kaputxadunen artean sartu zen, haien lagun egin, eta geroztik Greziako kale-istilu guztietan dabil txakur bera. 2008an atera zioten lehen argazkia maskararik gabe, baina duela gutxi argazki sorta bat Interneten zabaldu zen arte, inor ez zen jabetu polizia azaltzen den bakoitzean […]

Irakurri

Raimund Abraham: arkitektura Termopiletako bataila da

2

Estuago ibiltzera derrigortuko gaitu ekonomiak, lehengo zabaltasunak utzita. Ez dakit arkitekturan antzeko zerbait gertatuko den, edo politikariek eraikuntza-sektorea gizentzen jarraituko duten diru publikoz eta lizunkeria pubikoz. Kontuak kontu, arkitektura estuagoaren beharrean garen honetan, notizia txarra dugu Raimund Abrahamek martxoaren 4an […]

Irakurri

“Mundua konkistatzen saiatu”

0

Umeek politikan maximalismorako joera dutelako, edo, agian, Pinky y Cerebroren marrazkiak gehiegi ikustearen ondorioz, txikitan egurrezko ezpata hartzen zuen, buruan periodikoz egindako kapela napoleonikoa jantzi eta, Dvorak-en 9. sinfoniako 4. mugimenduak logela osoa hartzen zuen bitartean, mundua konkistatzen saiatzen zen.

Irakurri

1981eko estatu kolpearen klixeetatik harago

1

Gaur, albisteen orduan, Hegoaldeko telebista gehienek irudi bera ekarriko dute pantailara: Tejero teniente koronela Espainiako kongresuan oihuka; tiroak; Manuel Gutiérrez Mellado presidenteordea militarrei aurre egiten; eta Adolfo Suárez, presidentea, bere eserlekuan geldi. Segundo gutxi batzuk jarriko dituzte ziurrenik, eta gero […]

Irakurri

Merinoren probokazioa, garaiz desaktibatu dute

3

Aurreneko momentuan grazia egin dit Eugenio Merinoren obren kontuak. Israelek, Espainian duen enbaxadaren bidez, artista espainiarraren kontra egin du ARCOn aurkeztuko dituen bi lanengatik. Erlijio judua iraintzen ei dute, eta israeldarrak orokorrean. Zerk eta Menora batean bukatzen den fusil batek […]

Irakurri

Ahuntzaren txiste hartan bezala

0

Asteburuan ikusi nuen The road, John Hillcoatek Cormac McCarthyren nobelarekin egin duen egokitzapena. Duela gutxi aritu ginen liburuaz (eta luzetxo aukeran), baina pena litzateke pelikula komentatu gabe uztea.

Irakurri

Amos Ozen iritziak “politikoak” ote diren

0

Eztabaida klasikoa, ea idazleak politikoki engaiatu behar duen edo ez. Posizio argirik eduki gabe, gaiaz pentsatzen aritu naiz Le Nouvel Observateur-en Amos Oz eta Jean Danielen arteko eztabaida leitu ondoren. Ezaguna nuen Oz-en jarrera Israel eta Palestinaren arteko gatazkan, eta […]

Irakurri

Nire arazoa Damien Rice-ekin

3

Karrerako azken urtean zaletu nintzen Damien Rice-en musikarekin. Klasekide batek 0 diskoa pasa zidan eta ni berehala engantxatu, gitarra akustiko soil bat lagun, irlandar honek egiten dituen doinu malenkoniatsuetara. Baina garaitsu hartan, unibertsitateko pisukideok House telesailera ere zaletu ginen. Ez […]

Irakurri

Munstroa orain handiagoa da, eta Ibercrea du izena

2

Eta nola sortu den ulertzeko, hasieratik hastea onena. Hilak 19: Espainiako Konpetentzia Komisioak (gaztelaniazko sigletan CNC) txosten bat kaleratzen du, egile eskubideak kudeatzeaz arduratzen diren elkarteei buruz. Txostenak egurra ematen die SGAE, CEDRO eta AGEDI bezalakoei; monopolioan oinarritutako eredua ari […]

Irakurri
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA