Benedetti porno

0

Joan den astean hil zen, baina ez, ez nuen Mario Benedettiri buruz ezer idazteko asmorik, ez baitut inoiz haren poetikaren urmaelean nire burua islatua ikusi, esan nahi duena, beste modu batera, arruntago akaso eta lotsa pixka batekin, ez diodala ezer […]

Irakurri

Europan jokatzearen prezioa

0

Esan izan dut futbolaz gauza handirik ez dakidala, eta horregatik, astelehena iristen denerako ondo informatuta egotea gustatzen zait, Bilardok bere trikimailu dialektikoekin partida azkarregi irabaz ez dezan. Asteburu osoa pasa dut kirol prentsak hankabaloiaz publikatu duena kutxarilan berotu eta zainetik […]

Irakurri

Killing me softly with this… gun?

0

Lagun batek “laztan bat jo” lokuzioa asmatu zuen duela urte batzuk, ez dizuet esango zein testuingurutan, bai ordea ez zela biktima humanorik egon. Kontua da berarekin akordatu naizela gaur, blogean idazteko zerbaiten bila France Cadet-en instalazio bat ikustean. Quake 3 […]

Irakurri

Frantzian deskarga ez da errenta; jokoa aldiz, bai

0

Esango didazue orain ere ari naizela idia oiloarekin gurutzatzen, barka beraz: 2010ean Frantziako Gobernuak Internet bidezko jokoa legeztatuko du, eta bitxia egin zait. Bitxia, Hadopi legearekin musika deskargak gillotinatuko dituztela ikusten ari garen sasoi honetan. Eremu basa izan da Internet […]

Irakurri

Dr. Keanu eta Mr. Reeves, ez mesedez

3

Hollywood erasora: Jekyll Doktorearen eta Mr. Hyderen kasu harrigarria, Robert Louis Stevensonen nobela laburra, zinemarako egokitu nahi du Universal ekoiztetxeak. Ez da liburuarekin egingo den lehen egokitzapena izango (124 urtean izan da denbora), baina albiste batek beldurra eman digu, ia […]

Irakurri

Literatura autoeditatuaren arorantz?

0

Azkenaurreko egunean, berandu eta presaka, baina Mikelazuloren 9. Poesia Astera hurbiltzeko zortea izan nuen joan den larunbatean. Hiru liburu ekarri zituzten mundura: Asier Sarasolaren Poems, everybody, poems!, Ion Olanoren Ebaki eta Oscar Mansoren Breve historia de los conquistadores. Eta jaiotze […]

Irakurri

Futbol transbertsala edo berdinketaren politika

0

Eguzkitako betaurrekoak eta “niri-horrela-ez-begiratu” aurpegia, Bilardo ohi baino beranduago sartu da Txartelera gaur. Futbol posibleak beste ostiko txar bat jaso du asteburuan, joko inposiblea egiten duen talde bakarrak Espainiako liga ere irabazi duenez. Eta etortzeko daudenak. Baina Alavesek eta Eibarrek […]

Irakurri

Bi kanta zapalkuntzaz: Ezinean-ek Ken Zazpiri erantzun?

1

Ezinean taldearen Zuretzat diskoa (GOR, 2008) jarri nuen kotxean astelehenean, euriari eta harriari aurre eginez etxeraino iristeko. Aurreneko kanta entzun, eta berehala etorri zitzaidan beste talde bat burura: Ken Zazpi. Gernikarrek badute kanta ezagun bat, Zapalduen olerkia (Gelditu denbora diskoan, […]

Irakurri

Hitz egin al dezakegu inflazioaz hotz honekin?

1

Atzoko albistegi gehienetan ikusi nuen Kontsumorako Prezioen Indizeak beheraka jarraitzen duela. Baina beheraka, zero azpitik: joan den urteko datuarekin alderatuta, prezioen joera negatiboa da, % -0,2an dago. Hau da, hotz egiten du. Eta titular askotan irakurri ahal izan nuen, inflazioa […]

Irakurri

Futbol posiblearen manifestua

1

Dolu gabe, dolu gabe… baina ezin esan pozik gaudenik. Bilardok eta biok, xanpain botila bat hustu dugu partidu ostean, kamiseta zuri-gorri bana soinean. Eta aurreratzen dizuet ni kaleko arropekin joan naizela Txartel hotelera gaur gauean, futbol ona ikusteko asmoz eta […]

Irakurri

Izenak gaizki jarri, eta izorratu artikulu bat

1

Begiak plater eginda utzi ninduen atzo Deia egunkarian irakurritakoak. Bilboko Udalak antolatu “Harrapazank” progamaz albistea, agentzia batetik papereratua. Titularrak honela zioen: Más de 900 jóvenes participan en el programa cultural del área de Euskera “Harrapazank”.

Irakurri

Tinta berriz

0

Jendeak gelditu egiten ninduen kalean: “Aizak Gorka, zer gertatzen duk hire blogarekin?” eta “Ez duk ba pentsatuko gehiago ez idaztea, ezta?” eta “Jarraitu egin behar duk, eutsi, animo!” (azken horrek esaldia bota bitartean besoak astintzen zituen, aurrerantz makurtuta, nola ematen […]

Irakurri

Ez jaitsi MP3-rik!

0

Lasai, ez gara erotu, ez gara Frantzian deskargalariei konexioa gillotinatu nahi dien Hadopi legearen alde jarri; eta ez, guri ere ez zaigu gustatzen Espainiako Kultura ministro berriaren piratafobia. Baina, halere, MP3-rik ez jaisteko esan nahi dizugu. Ez bete zure disko […]

Irakurri

Izar gorriak, pottokiak eta Son Gokuren bigotiak

0

Ideologiak pertsegitzen gaitu, txiki txikitatik. Gosaltzen zenuen kola-kaoa, eta telebistaren aurrean paratzen zinen larunbat goizetan, ustez marrazki bizidun inozenteekin zure arima aratza entretenitzera. Baina pentsatu al duzu inoiz marrazki horiek zenbateraino zeuden iraultzaren zerbitzura? Eta iraultza balitz, gaitzerdi… gauza okerragoak […]

Irakurri

Ez dut “La casa de mi padre” defendituko

1

“Nire aitaren etxea / defendituko dut” zioen Gabriel Arestik poema ezagunean, eta ez da nire intentzioa hari kontra egitea. Baina, amigo, La casa de mi padre pelikula… hori beste gauza bat da. Eta ez nator defenditzera. Gaur estreinatuko dute Gorka […]

Irakurri
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA