Etiketa: durangoko azoka

Merkatutik harago

0

Pandemiari aurre egiteko neurrien despit, urteko zita kultural garrantzitsuenak ari dira aurkitzen modua 2020ko edizioak hutsean ez pasatzeko. Durangoko Azokak ere, euskal kulturarentzat ia denbora-unitatearen maila daukan hitzorduak, pixkanaka eman dio forma aurtengoari. Hiru kontzeptutan laburbildu daiteke: salmenta digitala, programazio […]

Irakurri

Kontsumoa vs. genealogia

0

Estatistikekin eta datuekin jarraitzen dugu: Durangoko Azokak igandea baliatu du bere eragin ekonomikoari buruzko datuak emateko. Siadeco etxeak egindako inkesta baten berri eman dute gaur Azokako areto nagusian eta horren arabera, sei milioi euro mugitzen ditu euskal kulturaren plaza honek. […]

Irakurri

Durangoko fantasiak eta pantasiak

1

Beti egin izan dit grazia “fantasia” hitzarekin gertatzen denak: letra bakar bat aldatzen diozu, hasierako “f” hori, ordezkatzen duzu “p” batekin, bihurtzen duzu fantasia “pantasi”, eta guztiz kanbiatzen da hitzaren konnotazioa –hala da behintzat nire eskualdean; eta denok dakigun moduan, […]

Irakurri

Azoka analogiko baten abantailak

0

Ikerketa bateko zenbakiak izan genituen hizpide atzo eta gaur, Durangoko Azokako bigarren eguna hasi baino lehen, estatistikak aurkitu ditut nire kafesnean –Furra, furra kantakoari agertu zitzaion tanke hura baino gutxiago urduritu naiz, baina ez askoz gutxiago ere–. Streaming bidez musika […]

Irakurri

Urteroko tristuratxoa

3

Udaberriko loreak bezala edo aknez kargaturiko piztiak bezala –agian bien konbinazio bat–, agertu dira gazteak Landako gunean Durangoko Azokaren 54. edizioa inauguratu duen ikasleen egun tradizionalean. Ustez behintzat, hori izan beharko litzateke gaurko gaia: nola erakarri gazteak euskaraz sortzen den […]

Irakurri

Imajinatu ezin dena egiteaz

0

Geroz eta konbentzituago nago ekintzek irekitzen dizkiotela bide berriak irudimenari eta ez alderantziz; geroz eta zailagoa iruditzen zait norbaitek teoria brillante bat formulatzea eta, ideiaren distirak argituta, herritarrak ekintzara pasatzea –edo, modako hitza erabiltzeagatik, “aktibatzea”–. Durangoko Azokaren azken urteetako ibilbideak […]

Irakurri

Nolako azoka, nork kudeatuta

2

Presaka ari dira gertatzen gauzak Gerediaga elkarteak Aiert Goenaga Durangoko Azokako zuzendari kargutik kendu duenetik. Gaur arratsaldean bildu dira Gerediaga eta Azokaren inguruko guneetako arduradunak eta, bilera horren emaitza ezagutzen ez dugun arren, analisirako elementu batzuk badauzkagu esku artean.

Irakurri

Durangon outsider plantak eginez erosteko bi proposamen

0

Kritikatzen dugu Durangoren harira gure kultur mundutxoan gailentzen den farandula-giroa, baina azkenean jai daukazula, plan hoberik ez, aspaldiko lagunarekin geratu zarela, nola ez dakizu baina han tokatu eta Landakon atzera-aurrera bukatuko duzu –zergatik idazten ote dut pluraleko lehen pertsonan edo […]

Irakurri

Udazkena heldu da euskal kulturara

1

Asteazkena, 21:30ak inguru. Teleberriak dio Mikel Urdangarinen disko berriak “udazken ukitua” daukala. Gaztaina bezala erori zait zalantza: diskoaz ari dira ala El Corte Ingleseko kolekzio berriaz? Bukatu gabe utzi dut albistegia duda argitu nahian; Euria ari duren bideoa ikusteak –hori […]

Irakurri

Lost in the SuperDurangoMarket (eta V)

1

Gomendioen sail hau gaur bukatuko da eta aurtengo liburu eta disko ferian ondo mugitu diren (mundua seko erotu ez bada, ondo mugitu behar zuten) pare bat lan ekarri ditugu. Baina motz geratu garen sentsazioa daukagu eta, egunero idazten aritu garen […]

Irakurri

Lost in the SuperDurangoMarket (IV)

0

Errenditzen ez direnak dakartzagu gaur; joan arren beti itzultzen direnak; une jakin batean lehen lerrotik desagertu arren, erretagoardian eroso sentitzen ez direnak. II. Mundu Gerran hil zuten idazle bat, gaurkotasun gramo bakar bat galdu ez duen liburuarekin; eta lau tipo […]

Irakurri

Lost in the SuperDurangoMarket (III)

0

Disko, liburu, pelikula edo antzezlan bat inori gomendatzeko, komeni izaten da aurretik norberak entzun, irakurri eta ikusi izana. Hasieratik bukaeraraino? Ez. Zerbaiterako asmatu zuen norbaitek mundu honetan sinekdokea eta gaur osorik jan ez ditugun arren (oraingoz), parte bat dastatuta biziki […]

Irakurri

Lost in the SuperDurangoMarket (II)

0

Horiei buruz besterik hitz egiten ez dugun arren, Durangokoa ez da nobedadeen azoka eta ez daude azken hiru hilabeteotan publikatutako gauzak soilik salgai. Industria editorialak bere legeak ezartzen ditu eta labetik atera berri diren produktuak izango dira gehien mugituko direnak, […]

Irakurri

Lost in the SuperDurangoMarket (I)

1

Bil ezazue nahi duzuen koloreko paperean, baina Durangon gaurtik hilaren 8ra bitartean azoka bat antolatu dute, (batez ere) liburuak eta diskoak salerosteko helburuarekin. Inork ez du esan xede txarra denik, baina “topaleku”, “bilgune”, “oasi” eta tankerako espresioek estaltzen dute askotan […]

Irakurri

Nola irakurri liburuak, liburuak (osorik) irakurri gabe

2

Dena ez baita erudizioa eta sakontasuna izango, aholku praktikoak emateko momentua iritsi zaigu. Gainean dugu Durangoko Azoka eta askok edukiko duten problema konpontzera gatoz. Izan ere, hainbeste dira urte sasoi honetan publikatzen diren liburuak, hain interesgarriak dira denak eta asteburu […]

Irakurri
  • 1
  • 2
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA