Hasiera »
Eneko Fernandezen bloga - HasiHeziHaziBerria
Eneko Fernandez
Hazi berria has dadin hezi egin behar da. Erein, landatu eta uzta elkar banatu. Bizitza "hitzrudiz" osatuta dago. Horretan laguntzeko denetarik apur bat eta apur bat denetarik. Aniztasuna.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Joan Nieva(e)k Eneko Fernandezen bloga bidalketan
- Txibierroak uluka 43: Feminismo beltza, Daurmith twitera eta mozorro sexistak – Arrosa(e)k Mozorro sexistarik ez!!! bidalketan
- leize(e)k KOMUNERA JOAN NAITEKE? bidalketan
- leize(e)k Goizero, akaso, egun(h)EROkotasuna bidalketan
- leize(e)k “Iraultza txikiak” zure esku daude… bidalketan
Artxiboak
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
Zertarako estatu bat?
2015-04-04 // Independentzia // 2 iruzkin
2015eko Aberri Egunaren harira.
Ona izan behar da estatu bat izatea. Ona izan behar da estatua izatea, jadanik, estatua direnek ez diotelako uko egiten estatus horri. Ona izan behar da estatua izatea, behin estatua lortu dutenek ez dutelako atzera bueltarik egiten eta ez dutelako dependentzia egoerara itzuli nahi. Ona izan behar da estatua izatea, estaturik gabeko nazioek, munduko edozein txokotan, hori desiratzen dutelako. Ona izan behar da estatua izatea, estatuek hori ukatzen digutelako. Ona izan behar da estatua izatea, norberaren interesak eta eskubideak hobeto defendatzeko era eta modua delako. Estatua izatea, burujabe izatea da, independentea izatea alegia.
Nazio baten ezaugarriak (hizkuntza, kultura, historia…) betetzen ditu Euskal Herriak, soilik, garrantzitsuena falta zaio, estatua izatea. Baina zertarako estatu bat?
-Estatu bat, herri honi izena ematen dion hizkuntza benetan normalizatuta egoteko, horretarako beharrezkoak diren egiturak, jarrerak, legeak eta medioak eskaintzeko.
-Estatu bat, ustezko berdintasunetik benetako berdintasunera igarotzeko, horretarako beharrezkoa den feminismoa gizartean txertatzeko eta sexismoarekin amaitzeko.
-Estatu bat, gizarte justuago bat izateko. Gehien dutenek gehiago ordaindu dezaten, eta gutxien dutenek gehiago jasotzea. Horretarako zerga-bilketa berria eta laguntza-sozialak bermatuta izatea.
-Estatu bat, gure hezkuntza eredua propioa izateko, gure etorkizuna landatzeko. Horretarako gure hezkuntza legeak eta ez ehunka kilometroetara bururatutakoak.
-Estatu bat, diru publikoaren gastuaren kontrola, xahutu barik eta pribilegioekin bukatuko duena. Horretarako gardentasunaz baliatuko da.
-Estatu bat, oinarrizko sektoreetan murrizketak debekatuko dituena. Horretarako beharrezkoa den diru guztia eskainiz.
-Estatu bat, herritarron partaidetza aktiboa bultzatuko duena. Horretarako demokrazia-zuzena ezarriko lukeena.
-Estatu bat, hitzez baino ekintzen bitartez natura errespetatuko duena. Esate baterako, animaliak tratu txarrak izaten dituzten ikuskizunak debekatzeko.
-Estatu bat, kirolean ordezkatuko gaituen selekzioa bizitzeko.
-Estatu bat, iruzurra eta ustelkeriarekin, benetan, bukatzeko. Horretarako beharrezkoak diren neurriak, zigorrak, baldintzak eta legeak ezartzeko.
-Estatu bat, eredu sozial solidarioago bat izateko.
-Estatu bat, langabeziarekin bukatuko duena.
-Estatu bat, kapitalaren gainetik pertsonak ardatz izango dituena.
-Estatu bat, non hiru botereen (legegilea, eragilea eta judiziala) banaketa bermatuta egongo den.
Azken finean, lege propioak sortuko dituen estatu bat.
Askok honi guztiari utopia deitzen diote, nik, ordea, estatua deitzen diot.
Ai gure irakasleak!!!
2015-01-15 // Hezkuntza // 3 iruzkin
Ai gure irakasleak!!! Nolakoak izan behar dira hezkuntzaz aritzen diren adituak? Zeintzuk izan behar dira sekulako oporrak dituzten irakasle horien ezaugarriak eta gaitasunak?
Pertsona batzuk irakasleek dituzten opor luzeei buruz kexaka eta kexaka ibili ohi dira, gizarteko pribilegiatuenak izango bailiran, zorionez, beste batzuk , ordea, beraien lan garrantzitsua miresten eta behar bezala baloratzen dute, eskerrak.
Irakasle horiek familiarekin eta gizartearekin batera dute etorkizuneko belaunaldien ardura.
Hauek izan omen daitezke langile horien ezaugarriak eta gaitasunak:
Irakaslerik onena ez da gehien dakiena, baizik eta gehien irakasten duena.
Zeintzuk dira, zure uste apalean, izan beharreko gaitasunak? Baten bat faltan botatzen duzue? Baten bat kenduko zenukete?
Liburu sexistak
2014-12-09 // Testuak edo // Iruzkinik ez
Liburu sexistak argitaratu dituen Susaeta argitaletxera UPV/EHUko Berdintasunerako zuzendaritzatik proposatu duten eskutitza. Keinu txiki bat besterik ez da; ondorengo eskutitza kopiatu eta general@susaeta.com helbidera bidaltzea. Iraultza txikiek osatzen dute iraultza handia. Berdintasunak eskertuko du.
Egun on,
UPV/EHUko Berdintasunerako zuzendaritzatik bidaltzen dizuedan mezu honen bidez adierazi nahi dut sentitzen dudan gaitzespena zuen argitaletxeak argitaratu dituen liburu batzuek ikusterakoan: “neskentzako errezeta errazak”, “neskentzako ipuinak”, “mutilentzako ipuinak”…
Bereizketa sexista egiten dute eta beraz, ume guztien aukera berdintasuna urratzen dute. ez dago “neskentzako” edo “mutilentzako” den ipuinik, jolasik, errezetarik… izatekotan, gizarteak jartzen dio kolorea, atzetik datozen ume guztiek errepikatu ditzaten rol sexistak.
Inteligentziarentzako iraina direlako, Euskal herrian egun hezkuntzan bultzatzen diren balioen kontrakoa delako, umeen eskubideak urratzen dituztelako… liburu hauek erretiratzea eskatzen dut, eta aurrerantzean halako gehiago ez argitaratzea.
Gainera gogoratu behar da holako argitalpenak indarrean dauden lege eta araudi batzuen kontrakoak direla, hala nola:
4/2005 legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta gizonen berdintasunerakoa,
EAEko emakumeen eta gizonen berdintasunerako VI. Plana,
LEY ORGÁNICA 3/2007, de 22 de marzo, para la igualdad efectiva de mujeres y hombres,
Plan Estratégico de Igualdad de Oportunidades 2014-2016
Estrategia para la igualdad entre mujeres y hombres 2010-2015.
Ondo izan
Euskararen eskutitza
2014-11-19 // Komunikabideak // Iruzkinik ez
Orain badakit nor den sare sozialetan bolo-bolo dabilen eskutitzaren egilea. Argiako blogaria den Josune Azurmendik euskararen izenean eskutitza ederra idatzi du. Euskararen sentimenduak eta desioak era bikainean bildu ditu. Beraz, lerro xume hauetatik zoriondu nahiko nuke eta zuokin partekatu. Zorionak!!
Kaixo,
Ni naiz, zure bizitzako lehenengo egunetatik zure alboan dagoena, komunikatzen lagundu zizuna. Hasierako egunetan esaten zenituen astakeriak zuzentzen zizkizun inguruko jendeak, nire arauen arabera, eta nahiz eta jendeak barre egin, txikia zinenez onartuta zeuden zure ahotik ateratako hitz alrebesak. Helduekin beste zerbait gertatzen zait, oso nahasia naiz eta maite nautenek ez dute nirekiko akatsik onartzen, dena zuzentzeko joera dute, eta honek pertsona asko nitaz lotsatzea ekarri du.
Zuzenketak eta lotsak tarteko, denboraren poderioz nigandik urruntzen joan da jendea, eta niganako konfiantza albo batera uzten hasi. Zoritxarrez honela galdu dut prestigioa ,eta ziur nago, guztiok errespetatu eta maitatuko bazenidate, orain indartsua izan eta harro hitz egingo zenuketela nitaz.
Zure ahotik atera nahi dut, zure pentsamenduetan sortu, munduan ezagun bihurtu, bihotz guztietara lotu, txikitik handira joan, jendea ni maitatzera motibatu, letra guztiekin jolastu, neure arima kalean usaindu eta neure erritmora dantzatu. Maitatu egin nahi dut, xuxurlatu, lagundu, haserretu, ligatu, borrokatu, zoriontsu sentitu, eta herri baten nortasunaren zati izateaz gain, herriko norbanako bakoitzak niri nortasuna ematea nahi dut.
Zaren bezalakoa nahi zaitut, onartzen zaitut eta maite zaitut. Niri ahoz-aho ibiltzea gustatzen zait, hitzek bizitza ematen didate eta zaila naizela esaten duten arren, ezagutzea merezi duen bihotz handia daukat nire sustrai luzeen artean, beraz, ziur nago nik zu maitatzen zaitudan moduan zuk ere maite nazakezula.
Amaitzeko, mesedetxo bat eskatu nahi dizut; ez dakit hiltzen ari naizen edo ez, baina bizirik jarraitu nahi dut denbora luze batez, beraz gauza bakarra esango dizut: zakarretara bota behar banauzu gehiegi erabili izanagatik izan dadila.
Aldez aurretiko eskerrak irri batez,
Euskara.
Onartuko al genuke…
2014-10-24 // Testuak edo // Iruzkinik ez
Egun hauetan, urriaren 24, 25 eta 26an Bilboko Alondigan, “Ikuspegi feministak ekoizpen artistikoetan eta artearen teoriak” izeneko ikastaroa izaten ari da. Ikastaroaren bidez, laguntza eman nahi da jendarte garaikidetan ekoizpen artistikoaren arloan gertatzen denari buruzko jakintza kritikoak ezagutzera ematea, ikuspegi feministatik abiatuta.
Hizlarien artean, Kajsa Dahlberge-k, besteak beste, Estokolmon egindako “plaza irakurketak” aurkeztu dizkigu. Suedian, 2010eko hauteskunde egunaren bezperan Malin Arnell, Kajsa Dahlberg bera, Johanna Gustavsson eta Fia-Stina Sandlund artistek, Zoe Leonard-en laguntzarekin, herritarrak Segels Torg plazan elkartu zituzten Zoe Leonard-ek (1992) idatzitako “I want a president…” artikulua denon artean ozen irakurtzeko eta hausnartzeko. Arrakasta handia izan zuen, horrexegatik ekintza hau hainbat herrialdetara zabaldu egin da. (Artikulua irakurri nahi baduzu, hurrengo esteka sakatu besterik ez duzu egin behar, merezi duelakoan nago).
http://www.betalocal.org/publicaciones/eldiario/15-Nov-2012Edicion-Especial.pdf
Kontua da, testu eta hizlari honek galderez osaturiko hurrengo olerki xume hau egitera eraman nauela:
Onartuko al genuke 16 urterekin abortatu zuen Lehendakari bat?
Onartuko al genuke patera batean ailegatu zen etorkin bat Lehendakari moduan?
Onartuko al genuke alkoholarekin arazoak izan zituen pertsona bat?
Onartuko al genuke kartzela ezagutu duen pertsona bat Lehendakari moduan?
Onartuko al genuke Lehendakari homosexual bat?
Onartuko al genuke poliziak jipoitutako pertsona bat Lehendakari moduan?
Onartuko al genuke etxegabetze bat bizi izan duen pertsona bat?
Onartuko al genuke kale gorria ezagutu duen pertsona gure agintari moduan?
Onartuko al genuke ekologista sutsu bat? Eta feminista bat?
Onartuko al genuke pertsona elbarri bat gure Lehendakari moduan?
Onartuko al genuke alargun bat? Ezkongabe bat?
Ona al da onartzea?
EZkontza, BAIkontza bihurtu zenekoa
2014-10-02 // Testuak edo // Iruzkinik ez
Albiste latzez eta goibilez bonbardeatzen gaituzten garai honetan, gurean, hedabideetan agertu ez den albiste pozgarria bizitzeko parada izan dugu; ezkontza bat. Ospakizun horretarako hurrengo testua prestatu nuen, ea gustokoa zaizuen eta baten batentzat, agian, pizgarria edo motibazio iturri bihurtzen den.
Egun on danori,
Egun ahaztezin honetarako hitz xume batzuk eskaintzea gustatuko litzaidake. Beraz, aldez aurretik, eta badaezpada, gaizki esanak barkatu eta ondo esanak, baldin eta badaude, kontuan hartu.
Luzaroan zain egon eta gero, azkenean heldu da egun handi hau, ziur zuek, zuen bizitza oparoetan bizi izandako bereziena. Zuokin bat eginez bildu eta elkartu gaituzue senideoi eta lagunoi.
Egutegiak dio udazkenean gaudela. Urtaro honetan, basoko hosto erorkorreko zuhaitzek hostoak aldatzen dituzte negu gordinari eta gorriari aurre egiteko, hala ere, ez dute sustraiak aldatzeko beharrik.
Zuhaitzez beteriko basoek bide asko dituzte. Eta zuek nahiz eta baso berdinean ibili zareten, zuotariko bakoitzak orain arte ibilbide bat izan du. Horrela, bide horietan barrena zabiltzatela patuak elkartu zintuzten eta bidegurutzera ailegatzerakoan maitasunak lotu egin zaituzte. Maitasuna, natura bezala, azkarra eta jakintsua da eta horrexegatik hain zuzen ere elkarri aske lotuta zaudete. Berak badakielako elkarrekin bidean barrena topatuko dituzuen harriak mugitzeko bien artean errazagoa izanen dela.
Lotura horren lekuko gaituzue. Asko hemen presente, beste batzuk, gure artetik joandakoak, basoko izkinatan izango dituzue begira, zuen urratsen zaindari gisa. Isiltasuna.
Hartzea eta ematea hori da harremana. Maitasunaren eta konfiantzaren iturritik edanez elikatu behar dena. Hori izan dadila zuen oinarria, azken finean, zuon sustraia. Horregatik, irmoa den heinean ez dio hazteari egingo, haritza kasu.
Elkarrekin etorkizuna koloreztatuko duzue. Urdina, malkoei irribarrea ateraz. Gorria, tristezia alaitasuna bilakatuz. Berdea, haserrealdiak lasaitasunarekin baretuz. Zuria, elkarrizketak isilduz eta isiltasunak entzunez. Morea, laztanak usainduz. Arrosa, begiekin entzunez. Laranja, azalarekin sentituz.
Bukatzeko, jaso ezazue nire zorionik zintzoena eta beroena, ZORIONAK BIKOTE !!! Ohore bat zuen ezkontzaren lekukoa izatea eta uste dut denon izenean esaten dizuedala, eskerrik asko zuon zoriontasunaren eta maitasunaren testigantza izateagatik. Ezkontza BAIkontza bihurtu duzuelako. GORA BIHOTZAK!!!
Barrutik esandakoa barrura ailegatzen delako.
Eta ahaztu baino lehen gogoarazi behar dizuet matematikak beti ez direla uste dugun bezain zehatzak, izan ere, 1 gehi 1 ez da beti 2 izaten.
Zerutik infernua dator, Gaza
2014-07-10 // Nazioarteko elkartasuna // Iruzkinik ez
Gora begira txoria ikusteko, gora begira txoriaren txioa entzuteko.
Gora begira zerutik zer datorren ikusteko, behera begira suntsiketa ikusteko.
Gora begira, hasperen, malkoak masailetik behera isuriz.
Gora begira itxaropena bilatzeko, fedea.
Gora begira heriotza gainean sentitzeko, kondena.
Zerutik mendekua dator, Gaza.
Zerutik, goitik behera bizi-iturria den euria dator, ura.
Zerutik, goitik behera heriotza-Iturria diren bonbak datoz, Gaza.
Zeruan trumoien hotsak entzuten dira, ekaitza.
Zeruan bonben zaratak entzuten dira, Gaza.
Gerra eta genozidioa ez dira gauza bera.
Palestina eta Israel ez dira gauza bera.
Zerutik infernua dator, Gernika, Durango, Otxandio, Nagasaki, Hiroshima, Gaza…
Txoriak ez du libre Gazako zerua.
Etorkizuna, eskutik eskura
2014-06-04 // Independentzia // Iruzkinik ez
Ekainak 8, milaka iragan ezberdinek eskua elkar emango dute denok batera etorkizun berri bat marrazteko.
Durangotik Iruñera, emakumeak eta gizonak elkarrekin egongo gara. Iruñetik Durangora, umeak, gazteak, helduak eta nagusiak elkartuko gara. Giza katean, langabezian daudenak, lana dutenak, autonomoak eta enpresarioak lotuta egongo gara. Orobat, homosexualek eta heterosexualek eskuak elkartuko dituzte. Ezin ahaztu, presoak eta iheslariak ere presente egongo direla. Guztion itxaropenak eta iraganak ere bilduko dira. Etorkizuna eskura daukagulako, zu eta biok han egongo gara eskua emanda.
Ekainaren 8an herri hau askatu ahal izateko eskua emanda lotuko da. Oratuta libre izateko. Ekainak 8, denok batera eta mugitu barik aurrera egingo dugu. Geldirik mugimenduan. Gure esku dago etorkizunean gure eskubidea lortzea.
Laster arte! Itzela izango da.
Eskuak esku
2014-05-28 // Independentzia // Iruzkinik ez
Lerro hauen bitartez, nire omenalditxo xumea egin nahi diot Gure Esku Dago ekimenari eta ekainaren 8an Durango eta Iruñea batuko duen giza katean parte hartzeko gonbiteari.
Eskua eman daiteke lurretik altxatzeko. Eskua laztantzeko. Eskua maitatzeko. Eskua idazteko. Eskua hazka egiteko. Eskua lantzeko. Eskua ukitzeko. Eskua hurbiltzeko. Eskua eraikitzeko. Eskua apurtzeko. Eskua igertzeko. Eskua musika tresnak jotzeko. Eskua koloreztatzeko. Eskua apaintzeko. Eskua zaintzeko. Eskua konpontzeko. Eskua jolasteko. Eskua emateko. Eskua gidatzeko. Eskua erditzeko. Eskua hazteko. Eskua laguntzeko. Eskua hartzeko. Eskua sortzeko. Eskua orrialdez pasatzeko. Eskua atea irekitzeko. Eskua mugitzeko. Eskua Giza-katea egiteko. Eskua bozkatzeko. Eskua aurrera egiteko.
Nire eskua luzatuta daukazu, orain zure esku dago Gure Esku egitea. Hona bostekoa!
13. Astekoastakeria saria
2014-05-25 // Astekoastakeria // Iruzkinik ez
Normal
0
21
false
false
false
ES
X-NONE
X-NONE
/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-priority:99;
mso-style-qformat:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin-top:0cm;
mso-para-margin-right:0cm;
mso-para-margin-bottom:10.0pt;
mso-para-margin-left:0cm;
line-height:115%;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:11.0pt;
font-family:”Calibri”,”sans-serif”;
mso-ascii-font-family:Calibri;
mso-ascii-theme-font:minor-latin;
mso-fareast-font-family:”Times New Roman”;
mso-fareast-theme-font:minor-fareast;
mso-hansi-font-family:Calibri;
mso-hansi-theme-font:minor-latin;}
Hitzen atzean emakumeak eta gizonak daude. Hitzen atzean umeak, gazteak, helduak eta nagusiak daude. Hitzen atzean jakintsuak eta ezjakinak daude. Hitzen atzean langileak eta langabetuak daude. Hitzen atzean erosleak eta saltzaileak daude. Hitzen atzean gezurtiak eta zintzoak daude. Hitzen atzean berba-merkatariak daude. Hitzen atzean pertsonak daude. Hitzen atzean astoak daude.
Hitzen atzean hitzak eta isiluneak daude.
Zeintzuk izan ote dira aste honetan aditu ditugun hitzak? Eta astakeriak?
Hona hemen aste honetan #astekoastakeria saria irabazteko hautagaiak:
-Lehenengoa, Josu Bergara, Sestaoko alkatea eta bere adierazpen xenofoboa: “Kaka guztia Sestaora? Ez, ez, kaka ez da gehiago Sestaora etorriko, nik botako dut bestela; nik botako dut. Ni arduratuko naiz botatzeaz, ostiaka noski, baina bota egingo ditut”. Astakeria honen barruan beste hainbat astakeria suertatu ziren: alde batetik, nahiz eta alkate honek pertsonak kaka gisa izendatu zituen eta indarkeriaren bitartez botako dituela esan, hainbat herritarren eta bere partidu politikoaren (PNV) babesa izan zuen. Leialtasunaz ezingo da kexatu. Bestetik, nahiz eta adierazpen xenofoboak egin eta onartu izan legeak urratu zituela (prebarikazioa) ez du dimititu. Azkenik, adierazpen nazkagarri hauek orain dela urte bat egin omen zituen, ba, justu argitaratu direnean sentitzen duela esan du. Zelako kasualitatea! Dena den, sentitze hori apurtxo bat berandutxo etorri dela esango nuke.
-Bigarrena, Manuel Fernandez, PPko kanarietako diputatua eta bere adierazpen matxista: “Ezkutuko ekonomia, emakume batzuk bezalaxe, ezin da ezabatu”. Ez naiz ekonomian aditua eta, beraz, ez dakit ezkutuko ekonomiarekin zer egin behar den mundu eta gizarte justuago bat izateko, baina jarrera eta adierazpen matxistak ezabatuta hurbilago egongo ginatekeelakoan nago.
Irabazlearen izena beste astakeria batzuk aipatu nahiko nituzke:
-Frantziak tren geltokietan sartzen ez diren 2.000 bagoi eskatu ditu. Dirua soberan izango ote dute? Eta nork egin ote ditu holako kalkulu eta neurketa eskasak?
-Endesak iragarri du Garoña berriro zabaltzeko baimena eskatu duela.
-Aznarrek bi zelatari frantses askatu zituen Parisek ETA kideak ematen jarrai dezan. Pertsonak kromoak bailitzan? Justizia mesedea bailitzan? Demokrazia?
Eta amaitzeko, #astekoastakeria saria irabazlearen izena esateko momentua, xenobofia eta matxismoa aurrez aurre … danborren hotsa …
Josu Bergara eta bere kaka.
Zorionak! Egia da biek garaikurra merezi zutela, baina kasu honetan gertutasunak mesede egin dio Sestaoko alkateari. Kaka bakarra gorputzak ipurtzulotik ateratzen duena da.