Glasgow-Bucarest
Hasiera » Bulgaria » 18. eguna: Gudevica, Bulgaria
Ira03 2

18. eguna: Gudevica, Bulgaria

Atalak: Bulgaria

Egunsentian Rodopiar mendietan, km batera Grezia dagoelarik

Egunsentian Rodopiar mendietan, km batera Grezia dagoelarik

Atzo gauean hitz egin bezala, ia bateriarik gabe dagoen mugikorreko iratzargailuak goizeko lau eta erditan esnatu nau. Teodor ere orduan jaiki berri da eta jantzi ostean mendirako bideari ekin diogu. Ilargiak nahikoa argitzen du baina Teodorrek etxetik pare bat linterna hartu eta euren argiaz ere baliatu gara mendian gora joateko.

Bide osoan zehar Teodor bertako historiaren berri ematen aritu zait. Ze guda jazo ziren bertan, nolako eragina izan zuen komunismoak Gudevica bezalako baserritar herritan… Bere esanetan, ezeri buruz asko jakin gabe, denari buruz asko dakien orietakoa omen da, historiari buruz behintzat lepo daki. Horrela ttippi-ttappa ordu eta erdiz aritu ostean mendi tontorrera iritsi gara eta bertan ikusi dugu eguzkia ekialdeko mendietatik nagi antzean ateratzen. Bikaina paisaia! Ondoren mendi tontorrean San Joanen omenez berreraikitzen ari diren ermita erakutsi dit. Nik bertan lagundu nahi dudala esan eta historiarako gera dadin pare bat harri zahar hormetako batean jarri ditut. Ondoren, beherako bideari ekin diogu eta zortzietarako berriro Gudevicako etxean gaude. Hurrengo bost orduetako loa ondo irabazia dugu.

Teodorrekin San Joanen omenetan berritzen ari diren ermitan

Teodorrekin San Joanen omenetan berritzen ari diren ermitan

Ordu batetan berriro jaiki naizenerako, Teodor eta Lora jada joanak dira. Ivok eta Nadezdak, egunon esan ostean, beste biek , Smolyan izeneko probintziako hiriburuan, GKEarentzat egiteko batzuk dituztela esan didate. Horrela, pasa dut eguna ezer askorik egin gabe arratsalde partean Arda izeneko herri handiagora jaitsi garen arte. Arda, Gudevica baino handiagoa da baina ez da ziurrenik 400 biztanlera iritsiko. Dena den, bertan gutxienez taberna bat eta supermerkatu txiki bat badaude. Taberna hartan zerbait hartu eta berriro ere gorako bideari ekin diogu.

Ordu erdiko ibilera da gutxi gora behera bi herrien artekoa. Berriro Gudevican ginen. Herri osoan ez daude 20 etxe baino gehiago, baina nire lagunen esanetan eta euren kontserbazio mailaren arabera, erdiak baino gehiago hutsik daudea esango nuke. Hutsik ez dagoen batean, Ivo eta Nadezdak ezagutzen duten herriko amona bizi denez bisitan joan gara. Etxe txikia baina gustu handiz jarria du 90 urte inguruko Elenak. Guri gaileta batzuk eman eta berriketan ari dela, negarrez hasi da. Oraindik ez omen ohitu, 60 urte baino gehiagoan, bere senarra izan zenaren faltara. Inoiz ohituko ez den itxura hartu diot gaixoari. Ahal bezala Elena kontsolatu ostean, afaltzera joan gara gure eskola-etxera.

Elena, Nazko, Ivo eta Nadezdarekin

Elena, Nazko, Ivo eta Nadezdarekin

Entsalada bat prestatu eta jaten ari garela beste gudevicatar bat hurbildu da gure artera. Nazko izena duen 60 urteko gizonezkoa ere bakarrik bizi da. Berak ez du ingelesez hitz egiten baina Ivo eta Nadezda erabiltzen ditugu gure artean komunikatzeko. Horrela ibili gara kontu kontari. Nazko kontentu dago; bere esanetan behin BBCn ere atera omen zen. Gauza da, BBCko bi kazetarik Rodopiar mendietako herrixka txikietan jendea nola bizi zen erakusteko asmotan, Gudevica eta ondoko herriak bisitatu zituztenean Nazkori elkarrizketa egin ziotela. A ze barreak botatzen zituen berak bere hortz gabeko aurpegia milaka pertsonek Londresen ikusi zutela esatean. Inoiz ez omen zen bertara joango baina joatekotan ziur dago jendeak kaletik ezagutuko zuela.

Horrela afalondoan, Teodor eta Lora iritsi dira eta ez bakarrik gainera. Sei edo zazpi lagun datoz beraiekin garagardo eta beste edariz beterik gau polit hartaz gozatzeko asmotan. Horrela, bere etxe kanpoko jantokia handiagoa denez Nazkok guztiok hara gonbidatu gaitu.

Nazkoren etxean festan

Nazkoren etxean festan

Etorri berrien artean Ivan izeneko gazte bat dago. Gaztelaniaz primeran daki Murcian bizitzen egon zelako. Bere motxilatik gaita bat ere atera du eta han eman digu mendien babesean eta izarren azpian kontzertua. Nik ez nekien baina gaita Eskoziako instrumentu nazionala ez ezik, Rodopiar mendietakoa era ba omen da.

Ivanekin asko hitz egin ostean, hurrengo egunetan ez duela ezer egiteko eta nirekin autostopean Burgaseraino joango dela esan dit. Bere lagun baten etxean biok lo egingo dugula. Edandakoan esaten diren kontuak ote? Hurrengo egunean ikusi beharko.

Nahiz eta beldur pittin batekin hartu nuen erabakia; erabaki ezin hobea Rodopiar mendietara etortzea…

2 Iruzkin

  1. Rozyo | 2012-11-09 at 22:31

    Kaixo!!

    Lo siento que no puedo escribir en euskera… es que estaba buscando fotos de Gudevica y he encontrado las tuyas con baba Elena y Teo… ¿cómo es q llegaste allí? Perdona que sea tan curiosa pero es q he flipado al ver un blog en euskera en el q aparece Gudevica 😀

    Yo he pasado allí el verano, de voluntaria con ellos… es un sitio alucinante. Hemos estado haciendo huertos ecológicos, construyendo con sacos de arena y con campas de niños…. como te digo alucinante.

    Saludos desde Rodopi!

    Reply
  2. Rozyo | 2012-11-09 at 22:31

    Kaixo!!

    Lo siento que no puedo escribir en euskera… es que estaba buscando fotos de Gudevica y he encontrado las tuyas con baba Elena y Teo… ¿cómo es q llegaste allí? Perdona que sea tan curiosa pero es q he flipado al ver un blog en euskera en el q aparece Gudevica 😀

    Yo he pasado allí el verano, de voluntaria con ellos… es un sitio alucinante. Hemos estado haciendo huertos ecológicos, construyendo con sacos de arena y con campas de niños…. como te digo alucinante.

    Saludos desde Rodopi!

    Reply

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Aitor Agirrezabalaga (1985, Donostia)

Glasgowtik Derryra hegazkinez joango naiz. Handik Dublinera autostopean. Hegazkina hartu eta Kroaziara, handik autostopean berriz, nolabait Errumaniara heltzeko asmoz!

Azken bidalketak

  • 28. eguna: Bucarest, Errumania – Donostia, Euskal Herria
  • 27. eguna: Bucarest, Errumania
  • 26. eguna: Neptun, Errumania – Bucarest Errumania (Bucarest Express)
  • 25. eguna: Neptun, Errumania
  • 24. eguna: Vama Veche, Errumania- Neptun, Errumania

Iruzkin berriak

  • Rozyo(e)k 18. eguna: Gudevica, Bulgaria bidalketan
  • Rozyo(e)k 18. eguna: Gudevica, Bulgaria bidalketan
  • Sai(e)k 28. eguna: Bucarest, Errumania – Donostia, Euskal Herria bidalketan
  • Sai(e)k 28. eguna: Bucarest, Errumania – Donostia, Euskal Herria bidalketan
  • Txope(e)k 28. eguna: Bucarest, Errumania – Donostia, Euskal Herria bidalketan

Orrialdeak

  • Honi buruz

Artxiboak

  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua

Kategoriak

  • Albania
  • Bosnia-Herzegovina
  • Bulgaria
  • Errumania
  • Eskozia
  • Euskal Herria
  • Irlanda
  • Kosovo
  • Kroazia
  • Mazedonia
  • Montenegro
  • Sailkatugabeak
  • Serbia

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA