12. eguna: Bar, Montenegro – Tirana, Albania
Gaurkoan Adriatiko itsasoari agur esan eta Itsaso Beltzaren bidean barrualderantz abiatu gara. Goizean hondartzara joateko asmoarekin esnatu gara Bar-en, baina nahiz eta euririk ez egin eguraldi kaskarra dago eta ideia berehalakoan baztertu dugu. Dena den, herria ikusteko asmotan portualderantz joan gara eta hondartza ikusteko aukera ere izan dugu. Egia esan ez dut ideiarik ere nolakoa zen hasieran batean joan behar genuen Budva herria, baina Bar-eraino oporretan joatea ez dut ideia ona denik...
Read More11. eguna: Mostar, Bosnia – Dubrovnik, Kroazia – Bar, Montenegro
Gaur Bosnian esnatu, Kroazian jan eta orain Montenegron joango gara lotara. Egun luzea izan da baina makina bat gauza ikusteko beta ere izan dugu. Goizeko bederatzietan esnatu gara Mostarreko Aksoj ostatuan. Mostar Belfasten antzera bitan zatituta dagoela esan daiteke. Neretva ibaiaren iparraldean kroaziarrak daude eta hegoaldean berriz, musulmanak. Erraza da zein aldetan zauden jakitea meskita eta elizak ikustean. Dena den, ibaiaren bi aldeetan ikus daitezke oraindik gudaren eraginak. Ez dago...
Read More
Iruzkin berriak