28. eguna: Bucarest, Errumania – Donostia, Euskal Herria
Atzo berandu xamar, gaueko hamabiak pasata, eta oso nekatuta iritsi nintzen etxera. Horregatik, ez nuen izan idazteko ez denborarik, ezta gogo askorik ere izan. Sentitzen dut norbait nire azken egunaren egon bazen.
Herenegun goizeko bederatzietan esnatu ginen Bucaresteko ostatuan eta bertan gosaltzen ari ginela aireportura taxian joango ginela erabaki genuen. Bucaresten bi aireportu daude, baina gurea, hegazkin konpania merke batekin gindoazenez, urrutien zegoen. Hala ere, ordu erdi ere ez genuen behar izan bertaratzeko.
Hegaldia garaiz atera zen eta denbora baino lehen iritsi zen Madrilera. Espainiako hiriburuan arratsaldeko seietan genuen Donostiarako autobusa, baina hau hegaldia ez bezala, ordu erdiko atzerapenarekin atera zenez, aurrez esan bezala, gaueko hamabiak pasatuta etxeratu nintzen. Horrela, ia hilabete eta 3000 kilometroren ostean, bidaia amaitu eman nuen.
Ikaragarrizko esperientzia izan dut Balkanetako abentura hau. Hasieran beldurrak eta kezkak nituela onartu behar dut orain, baina egia esan, inoiz ahaztuko ez dudan hilabetea izan da. Bidaian paisaia eta leku itzelak ikusi baditut ere, dudarik gabe zerbait aukeratu beharko banu, bertako jendea izango zen. Elkartu naizen jendearekin elkartzeagatik izugarrizko zortea izan dudala dirudi. Hala ere, uste dut Balkanetako jendea umila eta jatorra dela orokorrean. Pertsona gehiago ezagutu izan banitu ziur primeran portatuko liratekeela nirekin, betiere laguntzeko asmoz.
Esperientzia ahaztezina eta oso gomendagarria izan da. Ez nuen aurretik horrelako bidaia “zororik” egin, baina batzuetan horrelako gauzka egin behar direla uste dut. Gainera, mundua beste era batean ezagutzeko aukera ezin hobea da.
Azken eguna izanik, ezin dut bloga agurtu nire irakurle guztiei eskerrak eman gabe. Nire eskerrik beroenak ere, nahiz eta zailki iritsiko diren eurengana, bidaia osoan zehar ezagutu ditudan pertsona eta lagun guztiei. Eurak gabe, abentura hau ez bailitzateke posible izango.
Eskerrik asko irakurle, eta hurrengo abentura arte…
apaaa hiii, zorionak bidaiarengatik!!!!
apaaa hiii, zorionak bidaiarengatik!!!!
Aupa AitooooooooR! Oso ona bloga, gozatu dut hilabetez zu irakurtzen!
Aupa AitooooooooR! Oso ona bloga, gozatu dut hilabetez zu irakurtzen!
Kaixo Aitor,
Ziur nago esperientzia paregabea izan dela zurea, toki ederrak eta, batez ere, inoiz ahaztuko ez dituzun pertsonak ezagutuko zenituelako. Hori da, azken finean, horrelako bidai bat egin izanaren saria.
Irakurle guztiak nerekin ados egongo dira eskerrak ematen dizkizutenean zure bidaiaren parte egin gaituzulako.
Hemendik ikusi nahi zaitut berriro!
Kaixo Aitor,
Ziur nago esperientzia paregabea izan dela zurea, toki ederrak eta, batez ere, inoiz ahaztuko ez dituzun pertsonak ezagutuko zenituelako. Hori da, azken finean, horrelako bidai bat egin izanaren saria.
Irakurle guztiak nerekin ados egongo dira eskerrak ematen dizkizutenean zure bidaiaren parte egin gaituzulako.
Hemendik ikusi nahi zaitut berriro!