16. eguna: Sofia, Bulgaria
Bulgariako hiriburua da Sofia. Milioi eta erdi inguruko biztanleria du eta Europako hiriburu zaharrenetarikoa da. Gure ostatua, beste behin ere, hiriaren erdigunean izateko zortea izan dugu. Hostel Mostel izena du eta mundu guztiko bidaiariz beteta dago. Gaueko hamar euro balio du zortzi pertsonako logela txukun eta garbi batek. Gainera, iristean ongietorri bezala garagardo bat ere eskaintzen dizute bertako langile gazteek. Ostatu ondoan Natsionalen Dvorets na Kulturata edota Kulturaren Nazio...
Read More15. eguna: Podujevo, Kosovo – Sofia, Bulgaria
Atzo Serbiako poliziak bertan sartzea galarazi ostean, gaur berriro atzera egin behar izan dugu. Podujevotik Pristinara jaitsi, hemendik Skopjera eta azken honetatik Sofiaraino iritsi gara. Egun luzea izan da baina berriro ere gure helburua, Bulgariako hiriburura iristea, lortu dugu. Atzo Jasnak autoa garbitzera eraman zuen tokian egin dugu lo. Garbiketa tokia ez ezik kafetegia ere badenez bertaraino hurbildu gara gosaltzera. Bertan gosaria eskatzen ari garen bitartean barra atzean zegoen...
Read More14. eguna: Skopje, Mazedonia – Nis, Serbia
Atzo bezala, gaurko goiza Skopje ikusteko erabili dugu. Ostatutik beste behin nahiko goiz atera gara eta hau erdigunetik gertu dagoenez, hamarretarako hiriko plaza nagusian gaude. Tiranan bezala, plaza berreraikitze lanetan murgildua dago. Dena den, begi bistan ikusten da Skopje ondoko bizilaguna baino aurreratuagoa dagoela. Plaza ez ezik erdigune osoko hainbat eraikinetan lanean dihardute langileek eta argi dago beste lan asko duela ez hainbeste denbora amaituak direla. Hori bai, hemen ere,...
Read More13. eguna: Tirana, Albania – Skopje, Mazedonia
Milioi erditik gora biztanle dituen hiria da Tirana. Auto berriak eta eraikin moderno pare bat kenduta denboran 20 urte atzera joan garela dirudi. Nahiz eta arkitekturan aditua ez izan eraikin guztiek aire komunista dutela nabari da. Hiriaren erdian dagoen plaza berreraikitze lanetan murgildua dago, baina bertan makila handienetik airean flotatzen dagoen Albaniako bandera erraldoia lan guztien gainetik ageri da. Leku publiko askotan daude ikusgai bandera nazionalak herri honen...
Read More13. eguna: Tirana, Albania – Skopje, Mazedonia
Milioi erditik gora biztanle dituen hiria da Tirana. Auto berriak eta eraikin moderno pare bat kenduta denboran 20 urte atzera joan garela dirudi. Nahiz eta arkitekturan aditua ez izan eraikin guztiek aire komunista dutela nabari da. Hiriaren erdian dagoen plaza berreraikitze lanetan murgildua dago, baina bertan makila handienetik airean flotatzen dagoen Albaniako bandera erraldoia lan guztien gainetik ageri da. Leku publiko askotan daude ikusgai bandera nazionalak herri honen...
Read More12. eguna: Bar, Montenegro – Tirana, Albania
Gaurkoan Adriatiko itsasoari agur esan eta Itsaso Beltzaren bidean barrualderantz abiatu gara. Goizean hondartzara joateko asmoarekin esnatu gara Bar-en, baina nahiz eta euririk ez egin eguraldi kaskarra dago eta ideia berehalakoan baztertu dugu. Dena den, herria ikusteko asmotan portualderantz joan gara eta hondartza ikusteko aukera ere izan dugu. Egia esan ez dut ideiarik ere nolakoa zen hasieran batean joan behar genuen Budva herria, baina Bar-eraino oporretan joatea ez dut ideia ona denik...
Read More11. eguna: Mostar, Bosnia – Dubrovnik, Kroazia – Bar, Montenegro
Gaur Bosnian esnatu, Kroazian jan eta orain Montenegron joango gara lotara. Egun luzea izan da baina makina bat gauza ikusteko beta ere izan dugu. Goizeko bederatzietan esnatu gara Mostarreko Aksoj ostatuan. Mostar Belfasten antzera bitan zatituta dagoela esan daiteke. Neretva ibaiaren iparraldean kroaziarrak daude eta hegoaldean berriz, musulmanak. Erraza da zein aldetan zauden jakitea meskita eta elizak ikustean. Dena den, ibaiaren bi aldeetan ikus daitezke oraindik gudaren eraginak. Ez dago...
Read More10. eguna: Hvar, Kroazia-Mostar, Bosnia-Herzegovina
Goizeko zazpietarako katamarana hartu dugu Hvarreko uhartetik berriro ere Splitera itzultzeko. Esnatzea asko kosta zaigu, aurreko egunetako lasaitasunezko errutina hautsi dugu eta, baina gaurko gure helmuga Mostar izanik goizeko zortzietarako Spliteko portuan egotea ideia ona da. Spliteko portuan Iaski eta Bittorren autoan sartu eta Split kanpoaldeko bidera eraman gaituzte. Guk aurrera jarraitu behar dugunez eta beraiek ordea eguna Spliten pasa, elkar modu tristean agurtu eta lehendabizikoz...
Read More9. eguna: Hvar, Kroazia
Atzo Hvarreko uharteaz eta bere txokoez lurretik gozatu genuen. Gaurkoan uhartearen paisaiak eta Pakleni Otoci parke naturala uretatik ikuskatzea erabaki dugu. Bakoitzak hamar euro ordainduta ontzi txiki bat alokatu dugu egun guztirako eta honetaz baliatuz parke naturalean barrena uhartez-uharte ibili gara. Txalupa ez da oso azkarra baina guk ere ez dugu inongo presarik eta ondorioz, erritmo lasaian hainbat uhartetako hondartzetan geldiuneak egin ditugu. Ontzia alokatu dugun lekuan mapa bat...
Read More8. eguna: Hvar, Kroazia
Hvarreko uharteak 68 km-ko luzera eta hamaikako zabalera du. Datu ofizialen arabera 12.000 biztanle ditu, baina udan datua gutxienez bikoiztu egiten da. Kroaziako uharteen artean turista kopuru handienetarikoa jasotzen du eta aipagarria da ni bezalako motxiladun gazteak ez ezik milioika euro balio duten ontzietan bertaratzen diren aberatsak ere aurki daitezkeela bertan. Katamaranak uharteak bezala izena duen herrian utzi gaitu. 4.000 biztanle inguruko herria uhartearen hiriburua ere bada....
Read More
Iruzkin berriak