28. eguna: Bucarest, Errumania – Donostia, Euskal Herria
Atzo berandu xamar, gaueko hamabiak pasata, eta oso nekatuta iritsi nintzen etxera. Horregatik, ez nuen izan idazteko ez denborarik, ezta gogo askorik ere izan. Sentitzen dut norbait nire azken egunaren egon bazen. Herenegun goizeko bederatzietan esnatu ginen Bucaresteko ostatuan eta bertan gosaltzen ari ginela aireportura taxian joango ginela erabaki genuen. Bucaresten bi aireportu daude, baina gurea, hegazkin konpania merke batekin gindoazenez, urrutien zegoen. Hala ere, ordu erdi...
Read More27. eguna: Bucarest, Errumania
27 egun pasa ondoren Bucaresten nago, helmugara iritsi naiz eta garaiz gainera. Lagunek bazekiten biharko nuela Madrilerako hegaldia eta nire bidaia berdina egitea erabaki zuten. Horregatik, gaurkoa izan da inguru honetan pasatzen dugun azken eguna. Bederatzietarako esnatu gara Errumaniako hiriburuaren toki ikusgarri eta garrantzitsuenak bisitatzeko asmoarekin. Ostatuan eman dizkiguten hiriko mapak ikusi eta gure tourra prestatu dugu. Lehenengo geldialdia ostatutik gertu dagoen museo...
Read More26. eguna: Neptun, Errumania – Bucarest Errumania (Bucarest Express)
A ze eguna gaurkoa! Zapore guztiz gazi-gozoa. “Bucarest Express” esperientzia bikaina bezain zaila izan da. Hasieratik hasiko naiz: Goizeko bederatzietan genuen esnatzeko ordua, baina aurretik abentura itzela genuenez, minutu batzuk lehenago denok esnatu gara. Kanpina jaso eta motxilak prestatzean txapelketak lehen berria ekarri digu. Xabierrek parte ez hartzea erabaki du. Oraindik hasi gabe eta, geratzen ginen lauak garaipenetik gertuago gaude lehen orduko bajaren ondorioz. Neptunetik...
Read More25. eguna: Neptun, Errumania
Egun lasaia izan dugu gaur. Atzo gaua uste genuena baino gehiago luzatu zen eta horregatik patxadaz esnatu gara, inongo presarik gabe. Neptun hobeto ezagutzeko eta bertako hondartzan egoteko erabili dugu eguna. Dena den, gaurko eguna kontatzen bart gauetik hasi behar dudala uste dut. Atzo gauean ikaragarrizko barbakoa egin ostean kanpineko egurrezko mahaietan geratu ginen garagardo batzuk hartzen. Nahiz eta inork ez aipatu, gure artean nabari zen gorputzek martxa pixka bat behar zutela....
Read More24. eguna: Vama Veche, Errumania- Neptun, Errumania
Gaur ere Vama Vechen esnatu gara. Bertako supermerkatuan gosaria erosi dugu eta honen ostean hondartzan bazkaldu dugu lasaitasunean. Badirudi leku honetan denbora pasatzen ez dela, hondartza honek benetan markatu nauela esan dezaket. Gosaldu eta gero kanpinak eta gure gauzak jaso eta autoan sartu gara Bulgariara bidean. Bart denon artean hitz egin ondoren, nahiz eta Vama Veche asko gustatu, behin etxetik horren urruti egonda, beste lekuren bat ere ikustea egokia zela pentsatu genuen. Sofiako...
Read More23. eguna: Vama Veche, Errumania
Vama Vechek harritu egin nau. Ez soilik urte erdi baino gehiagoz ikusi ez dudan jendearekin batu naizelako, baita bertan arnasten den sintonia Hippy “flower power”-agatik ere. Atzo hondartzara iritsi nintzanean, ezin nuen sinetsi ikusten nuena, hondarretan bertan ehunka kanpin denda zeuden. Han eta hemen, suak eta euren inguruan gitarra, tinbalak edota armonika jotzen festan zebilen jendea. Gainera, nahiz eta iluntzen hasia egon egiten zuen beroagatik oraindik ere biluzik zebilen jendea...
Read More22. eguna: Sunny Beach, Bulgaria – Vama Veche, Errumania
Beste herrialde batean nago, Errumanian. Hori gutxi balitz, Euskal Herriko lau lagun izango ditut nire abenturaren bukaeran lagunkide. Orain arte bizitakoagatik eta lagunekin bat egiteko ilusioz, pozez beteta atera beharko nintzen Sunny Beachetik gaur goizean, baina Ivan lagun bulgariarra atzean uzteak sentimendu kontraesankorrak utzi dizkit. Dena den, Ivanek resortaren kanpoalderaino lagundu dit oinez eta elkarri zorte ona opaz batak besteari agur esan diogu. Nik Errumaniara iritsi behar nuen,...
Read More
Iruzkin berriak