22. eguna: Sunny Beach, Bulgaria – Vama Veche, Errumania
Beste herrialde batean nago, Errumanian. Hori gutxi balitz, Euskal Herriko lau lagun izango ditut nire abenturaren bukaeran lagunkide. Orain arte bizitakoagatik eta lagunekin bat egiteko ilusioz, pozez beteta atera beharko nintzen Sunny Beachetik gaur goizean, baina Ivan lagun bulgariarra atzean uzteak sentimendu kontraesankorrak utzi dizkit. Dena den, Ivanek resortaren kanpoalderaino lagundu dit oinez eta elkarri zorte ona opaz batak besteari agur esan diogu. Nik Errumaniara iritsi behar nuen,...
Read More21. eguna: Burgas, Bulgaria – Sunny Beach, Bulgaria
Gaur egun ona izan dut. Bidaia ondo joateaz gain emailez berri eder bat jaso baitut. Nire nondik-norakoen berri duten koadrilako bost lagunek, euren oporrak Errumaniako kostan igaroko dituzte. Sorpresa eman nahiean ez didatela lehenago komunikatu baina bihar bertan Constantara, Errumaniako kostako hiri garrantzitsuenetakora, iritsiko omen dira. Hau da hau! Ez nekien Bucarestera nondik joan, baina orain lehendabizi lagunekin elkartu eta abenturaren zati bihurtuko ditut. Atzo bezala, goizean,...
Read More20. eguna: Burgas, Bulgaria
Erlaxazio eguna gaurkoa Burgasen. Goizean lasai, hamarretarako esnatu gara. Dechok, Anak, Ivanek eta lauok batera gosaldu dugu. Gosari bulgariarrak, lutenitsa izeneko tomate zopaz aparte, entsalada eta jogurta du. Decho, 11:00etarako lanera joan da eta gu berriz hondartzara. Hondartza ikaragarri luzea du Burgasek. Bertan turistentzat leku perfektuan jarritako jatetxe, taberna eta diskotekak daude. Harea nahiko beltza da eta itsasoan ez dago olatu bat bera ere; imajinatzen dut, Itsaso Beltza ia...
Read More19. eguna: Gudevica, Bulgaria – Burgas, Bulgaria
Egun gogorra eta gero, Itsaso Beltzeko ura ukitu dut gaur. Bidaia luzea izan da, baina Burgasen nago. Ivanekin bere lagun Decho eta honen neska Anaren apartamentu berrian lo egingo dut gainera. Aldaketa handia izan da duela 30 urte bezala bizi diren Gudevica atzean utzi eta Bulgariako kostak duen hiri handienetako batera iristea. Bart gaueko festaren ondorioak gaur goizean iritsi dira. Goizeko zortzietan mundu guztia jaikita zebilen motxilak egin eta etxea txukuntzen. Zortzi eta erdietarako...
Read More18. eguna: Gudevica, Bulgaria
Atzo gauean hitz egin bezala, ia bateriarik gabe dagoen mugikorreko iratzargailuak goizeko lau eta erditan esnatu nau. Teodor ere orduan jaiki berri da eta jantzi ostean mendirako bideari ekin diogu. Ilargiak nahikoa argitzen du baina Teodorrek etxetik pare bat linterna hartu eta euren argiaz ere baliatu gara mendian gora joateko. Bide osoan zehar Teodor bertako historiaren berri ematen aritu zait. Ze guda jazo ziren bertan, nolako eragina izan zuen komunismoak Gudevica bezalako baserritar...
Read More17. eguna: Sofia, Bulgaria – Gudevica, Bulgaria
Hiru egun hauetan gauza asko gertatu dira, baina lehenik eta behin argitu behar dut zergatik argitaratzen diren 17, 18 eta 19. egunak batera. 17eta 18. egunak, Gudevican, Bulgaria eta Grezia artean dagoen 10 biztanle inguruko herrixkan, pasa ditut. Imajinatuko duzuenez interneterako konexiorik ez zegoen bertan eta ondorioz nahiz eta idatzita egon, ezin izan ditut lehen aipatutako egun horiek argitaratu zibilizaziora bueltatu naizen arte. Orain, bidaiaren istorioarekin jarraituko dut, utzitako...
Read More16. eguna: Sofia, Bulgaria
Bulgariako hiriburua da Sofia. Milioi eta erdi inguruko biztanleria du eta Europako hiriburu zaharrenetarikoa da. Gure ostatua, beste behin ere, hiriaren erdigunean izateko zortea izan dugu. Hostel Mostel izena du eta mundu guztiko bidaiariz beteta dago. Gaueko hamar euro balio du zortzi pertsonako logela txukun eta garbi batek. Gainera, iristean ongietorri bezala garagardo bat ere eskaintzen dizute bertako langile gazteek. Ostatu ondoan Natsionalen Dvorets na Kulturata edota Kulturaren Nazio...
Read More15. eguna: Podujevo, Kosovo – Sofia, Bulgaria
Atzo Serbiako poliziak bertan sartzea galarazi ostean, gaur berriro atzera egin behar izan dugu. Podujevotik Pristinara jaitsi, hemendik Skopjera eta azken honetatik Sofiaraino iritsi gara. Egun luzea izan da baina berriro ere gure helburua, Bulgariako hiriburura iristea, lortu dugu. Atzo Jasnak autoa garbitzera eraman zuen tokian egin dugu lo. Garbiketa tokia ez ezik kafetegia ere badenez bertaraino hurbildu gara gosaltzera. Bertan gosaria eskatzen ari garen bitartean barra atzean zegoen...
Read More
Iruzkin berriak