Aitor Agirrezabalaga (1985, Donostia)
Glasgowtik Derryra hegazkinez joango naiz. Handik Dublinera autostopean. Hegazkina hartu eta Kroaziara, handik autostopean berriz, nolabait Errumaniara heltzeko asmoz!
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Rozyo(e)k 18. eguna: Gudevica, Bulgaria bidalketan
- Rozyo(e)k 18. eguna: Gudevica, Bulgaria bidalketan
- Sai(e)k 28. eguna: Bucarest, Errumania – Donostia, Euskal Herria bidalketan
- Sai(e)k 28. eguna: Bucarest, Errumania – Donostia, Euskal Herria bidalketan
- Txope(e)k 28. eguna: Bucarest, Errumania – Donostia, Euskal Herria bidalketan
Honi buruz
Lehendabizi, zintzotasunak agintzen duen bezala, nire burua aurkeztuko dut. Aitor Agirrezabalaga naiz eta 25 urte bete berriak ditut, joan den maiatzaren bukaeran. Donostian jaio eta bertan bizi naiz, baina azken 7 hilabeteak Glasgowen (Eskozian) igaro ditut nire enpresa zuzendaritza eta administrazioko ikasketak bukatzen.
Udaberri partean horren sonatu egin zen sumendi islandiarrak, antolatuta nituen pare bat bidaia bertan behera utziarazi zizkidan. Horregatik eta Erasmus deritzon esperientzia ikaragarri hau behar bezala bukatzeko bakarkako bidaia batean murgilduko naiz. Nire intentzioa, Glasgowetik Derryra hegaldia hartu eta bertatik, Belfast ikutuz, Dublinera jaistea izango da. Ondoren, Irlandako hiriburutik beste hegaldi batek Kroaziako Zadar hirira eramango nau eta handik Balkanak gurutzatu nahi nituzke Errumaniara iristeko.
Abentura izango da, dena autoestop bidez bidaiatu nahi baitut denbora guztian. Gauzak nola aterako zaizkidan ez dakit, izan ere, dakidan gauza bakarra Bucaresten irailaren 12an etxera eramango nauen hegaldia erosita dudala da.
Beraz, eta laburbilduz, Glasgow-Bucarest, 3000 kilometro jende eta kultura berriak ezagutuz egitea da, eta espero dut ahaztezina izango den esperientzia biziko dudala.
Gainera, Argia.com-ekoblog honen bitartez egunero nire bidaia nola doan kontatuko dizuet.
Astelehenean abiatuko naiz. Egun batzuk pasako ditut azken momentuko kezkak argitu nahian…