11. eguna: Mostar, Bosnia – Dubrovnik, Kroazia – Bar, Montenegro
Gaur Bosnian esnatu, Kroazian jan eta orain Montenegron joango gara lotara. Egun luzea izan da baina makina bat gauza ikusteko beta ere izan dugu. Goizeko bederatzietan esnatu gara Mostarreko Aksoj ostatuan. Mostar Belfasten antzera bitan zatituta dagoela esan daiteke. Neretva ibaiaren iparraldean kroaziarrak daude eta hegoaldean berriz, musulmanak. Erraza da zein aldetan zauden jakitea meskita eta elizak ikustean. Dena den, ibaiaren bi aldeetan ikus daitezke oraindik gudaren eraginak. Ez dago...
Read More10. eguna: Hvar, Kroazia-Mostar, Bosnia-Herzegovina
Goizeko zazpietarako katamarana hartu dugu Hvarreko uhartetik berriro ere Splitera itzultzeko. Esnatzea asko kosta zaigu, aurreko egunetako lasaitasunezko errutina hautsi dugu eta, baina gaurko gure helmuga Mostar izanik goizeko zortzietarako Spliteko portuan egotea ideia ona da. Spliteko portuan Iaski eta Bittorren autoan sartu eta Split kanpoaldeko bidera eraman gaituzte. Guk aurrera jarraitu behar dugunez eta beraiek ordea eguna Spliten pasa, elkar modu tristean agurtu eta lehendabizikoz...
Read More
Iruzkin berriak