Aitor Agirrezabalaga (1985, Donostia)
Glasgowtik Derryra hegazkinez joango naiz. Handik Dublinera autostopean. Hegazkina hartu eta Kroaziara, handik autostopean berriz, nolabait Errumaniara heltzeko asmoz!
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Rozyo(e)k 18. eguna: Gudevica, Bulgaria bidalketan
- Rozyo(e)k 18. eguna: Gudevica, Bulgaria bidalketan
- Sai(e)k 28. eguna: Bucarest, Errumania – Donostia, Euskal Herria bidalketan
- Sai(e)k 28. eguna: Bucarest, Errumania – Donostia, Euskal Herria bidalketan
- Txope(e)k 28. eguna: Bucarest, Errumania – Donostia, Euskal Herria bidalketan
13. eguna: Tirana, Albania – Skopje, Mazedonia
Atalak: Albania
Albaniako telebistaren eraikina
Milioi erditik gora biztanle dituen hiria da Tirana. Auto berriak eta eraikin moderno pare bat kenduta denboran 20 urte atzera joan garela dirudi. Nahiz eta arkitekturan aditua ez izan eraikin guztiek aire komunista dutela nabari da. Hiriaren erdian dagoen plaza berreraikitze lanetan murgildua dago, baina bertan makila handienetik airean flotatzen dagoen Albaniako bandera erraldoia lan guztien gainetik ageri da. Leku publiko askotan daude ikusgai bandera nazionalak herri honen abertzaletasunaren erakusgarri.
Mendian behera Elbasanera iristen
Ostatuan mapa bat eman digute eta zer bisitatu behar dugun gomendatu. Egia esan euren esanetan ikusteko gauza nabarmenenak Plaza nagusi inguruko eraikinak dira; bertan, Kombetar museoa eta Kultura jauregia daude. Bigarrenaren horma batean, Kalkutako Ama Teresaren ikaragarrizko irudia ikus daiteke. Nik ez nekien baina Ama Teresa Albaniarra omen zen eta naiz eta gehiengo musulmaneko herrialdea izan Albania edozein txokotan ikus daiteke haren irudiren bat. Ibaia deitzen dioten erreka txiki baten ondoan telebistaren eraikina dago. Piramide eran eginiko eraikina, komunismo garaian etorkizuneko artetzat zutena, gaur egun zutik egotea ere kostatzen zaiola dirudi.
Gaur ere bart lo egin dugun hiria ikusi ostean, motxilak hartu eta hurrengo helmugara eramango gaituen autoa geratzeko leku egokienerantz abiatu gara. Ia ordu erdiz ibili ostean, ustezko leku aproposa aurkitu dugu eta bertan hasi gara lanean.
Eldin eta Dzanorekin mugan
Bidearen beste aldean 5-10 urte inguruan dituzten hiru haur ijito daude. Gu ikusi gaituztenean bidea zeharkatu eta guregana etorri dira. Egia esan, hasiera batean zuhurtzia handiagotu dut, baina ezer txarrik egin ordez umeak gurekin batera autostop egiten hasi dira eta baita berehalakoan auto bat geratu dute. Renault Scenic bat da eta barnean 60 urte ingurukoa senar emaztea eta gidatze hauen 30 urteko semea doaz. Familian inork ez du ingelesez hitz egiten baina bai gurekin dauden umeek. Horrela gure itzultzaile lanak egin dituzte eta konturatzerako autoan gaude Elbasan izeneko hirira bidean. Mendye, Abdi eta Ankeyarekin autoan joatea arraroa izan da. Ezin dugu elkar ulertu baina beraien aldetik ulertzeko interes askorik ere ez dugu ikusi. Gutxienez igaro behar izan dugun mendi bideko paisaiak ikaragarriak dira. Pirinioetan barrena goazela pentsatuko nuke bide ertzean dauden etxe zaharkituengatik ez balitz. Tiranatik atera eta goraka joan gara etengabean kilometro askoz mendiaren gaina lortu dugun arte. Handik beste aldean dagoen lautada ikaragarria ikusten da, dena dago mendiz inguratua eta urrunean Elbasan hiri industrial nahiko handia ikuskatzen da.
Mazedonia sartzen Martarekin
Familiako kideek Elbasanen autobus geltokian utzi gaituzte pentsatuaz faborea egiten digutela, Skopjera autobusez joateko intentzioa dugula pentsatuz. Horregatik eta gure intentzioa oraindik ere autostopista izatea delako berriro ere oinez ibili behar izan gara beste 20 minutuz. Azkenerako, Elbasanen irteeran gaude berriro behatz lodia gora autoren bat gelditu nahian.
Oraingoan, nahiz eta trafiko handia izan, 25 minutu pasa dira Eldin eta Dzano izeneko bi albaniarrek beste BMW 523 batean geratu gaituzte arte. Beraiek muga ondotik hiru kilometrora bizi direla eta bertaraino eramango gaituztela esan, eta Elbasan atzean utzi, eta bailara eder eta sakon artean abiatu gara aurrerantz. Bidean edariak saltzen dituzten postu batean geratu eta Red Bull bana erosi digute. A ze jende jatorra albaniarrak! Hori gutxi balitz beren herrian geratu ordez muga bertaraino eraman gaituzte eta bertan agurtu ditugu 30 urte inguruko bi gazteak.
Nedzat eta Enesekin gauaz Skopjera iritsi ostean
Albania eta Mazedonia arteko muga oinez igaro dugu eta orduan ohartu gara ez gaudela batere leku onean. 25 minututan bertatik lau auto soilik pasa dira eta lehena, eta gelditu den bakarra, taxi bat da. Panorama ikusirik belauniko autostop egiteari ekin diogu. Skopje oraindik ere urrun dago eta momentuan muga hartatik atera ezean lortu ezingo dugun helburutzat ikusten dugu. Halako batean aurrez geratu zaigun taxia berriro ere hurbildu eta nire aurrean geratu da. Berak igotzeko esan eta nik nahiko haserre dirurik ez dugula eta joateko esan diot berak gaztelaniaz “gratis” esaten zuen bitartean. “Zer? Doan eramango gaituzula?” Hala izan da, ez dakit zenbaterainoko lastima eman diogun baina Ilin izeneko taxi gidariak mugatik Strugara dauden 15 kilometroak doan egiteko aukera eman digu. Gainera, Strugan bertan Skopjerako bide nagusian utzi gaitu agurtu aurretik. Beste pertsona lagungarri bat.
Ilin taxi gidari jatorrarekin, beragatik izan ez balitz ziur ez ginakeela Skopjera iritsiko
Puntu honetan mugan baino hobeto gaude, baina hala ere iluntzen hasi da eta oraindik ere Skopje 175 km-ra dugu. Eskerrak gure zorte itzelarekin jarraitu eta 7 minutu itxaroten egon ostean bertatik Veneziaraino joan behar duten aita semeak geratu gaituztela. 40 urteko Nezdat eta Enes 13 urteko semea (ikus argazkian 13 urte izateko ze handia dagoen), orduantxe ateratzen dira Struga euren bizilekutik eta Balkan guztiak pasatuz Veneziaraino iristeko asmoa dute goizeko zazpietarako. Horiek ere bidaia galanta dute aurretik baina guretzat onena den Skopje bertatik pasa behar dutela euren Italiarako bidean. Horrela, beste bi orduren ostean eta gaurkoan guztira 300 km egin eta gero Skopjera iristea lortu dugu. Bertan ziber-kafe batean hiriko ostatu merkeena aurkitu eta bertatik ari naiz orain leher eginda bidaiaren eguna kontatzen.
Sinestezina zein jende jatorrarekin egin dudan topo orain arte…