Glasgow-Bucarest
Hasiera » Errumania » 24. eguna: Vama Veche, Errumania- Neptun, Errumania
Ira08 0

24. eguna: Vama Veche, Errumania- Neptun, Errumania

Atalak: Errumania

Aspaldiko partez gidatzen

Aspaldiko partez gidatzen

Gaur ere Vama Vechen esnatu gara. Bertako supermerkatuan gosaria erosi dugu eta honen ostean hondartzan bazkaldu dugu lasaitasunean. Badirudi leku honetan denbora pasatzen ez dela, hondartza honek benetan markatu nauela esan dezaket.

Buggiekin ibili garen zirkuito lokaztua

Buggiekin ibili garen zirkuito lokaztua

Gosaldu eta gero kanpinak eta gure gauzak jaso eta autoan sartu gara Bulgariara bidean. Bart denon artean hitz egin ondoren, nahiz eta Vama Veche asko gustatu, behin etxetik horren urruti egonda, beste lekuren bat ere ikustea egokia zela pentsatu genuen. Sofiako ostatuko langileetako batek, inguruko bulgariar hondartza bat gomendatu zidala esan nuen eta bertara joateko erabakia hartu genuen aho batez.

Bideari ekin diogula ordubete daramagunean, bide onetik goazen edo ez eztabaidan hasi gara. Gasolindegi batean geratu eta okerreko bidetik 30 km edo egin ditugula konturatu gara. Dena den, gasolindegiko langileak beste hondartza bat, Albena izenekoa, gomendatu eta bertatik gertu gaudenez bertara jotzea erabaki dugu.

Kamen Brig. Leku polita baina ez dago poztasun askorik gure aurpegietan

Kamen Brig. Leku polita baina ez dago poztasun askorik gure aurpegietan

Albenara iritsi garenean, berehala ikusi dugu leku hura Vama Vechen antzekoa ordez, Sunny Beach txiki bat dela. Hotelez, jatetxez, dendaz eta atrakzioz betetako resort batean gaude. Bertan, oinez buelta bat eman dugu eta egin dugun gauza bakarra, gure kartingarekiko afizioa kontutan izanik, Buggie txiki batzuetan lokatzezko zirkuitu bati bueltak ematea izan da. Hamar eurogatik ederki pasa dugu eta Albenako gure bete beharra egintzat eman dugu. Ondoren, berriro ere autora joan gara Kamen Brig izeneko hondartzaren bila.

Trafiko gutxi dabil bide bakartietatik goaz gure VW Passat zaharrean. Eguzki itzela zerutik, lautadak eta itsasertza xuhurtasunik gabe argitzen ditu eta gure autoko sabai irekitik ere sartzen zaigu, gu epeltzeraino. Gure artean hitz egiten eta barrezka kilometroak jan eta jan aritu gara. Konturatzerako Kaen Brig-en gaude. Baina hau ere ez da guk espero bezalakoa. Parkinean gureaz aparte beste auto bat dago. Duela milaka urteko aztarnak omen daude leku horretan. Baina itsasertza, eta ikusi ezin dugun hondartza, 15 metro inguru beherago daude. Tokia oso historikoa eta ikusgarria da, baina inondik inora ez gu bilatzen ari ginena. Horregatik, autoa itzuli eta etorritako bidetik Errumaniarako errepidea hartu dugu. Lagunen esanetan, ba omen zeuden makina bat toki eder Constanta eta Vama Vecheren artean.

Errepide bakartian Errumaniara bueltan

Errepide bakartian Errumaniara bueltan

Beste pare bat ordu gidatu ostean, Errumanian gaude Vama Veche atzean utzita. Halako batean, Neptun izeneko leku batera 13 km daudela irakurri dugu seinale batean eta denok ontzat eman dugu leku hura ikustera joatea. Tokia beste resort bat da, Albenaren nahikoa antzekoa. Hala ere, egun guztia autoan pasa ostean eta kanpin polit bat ikusi dugulako bertan geratzea erabaki dugu. Egia esan nahiko giro polita dago inguru honetan.

Kanpinean gure dendak berriro muntatu eta betan parrilla bat zegoela ikusita afaritarako haragia, saltxitxak eta oilaskoa erostera joan gara. Fundamentuz bazkaldu ez dugunez jateko asko erosi dugu. Hasiera batean, badirudi gehiegi izango zela baina proteina guzti-guztiak joan dira gure eztarrietatik barrena. Orain lasai antzean kanpineko mahaian garagardo batzuk hartu eta gero Neptunen ze giro dagoen ikustera joateko erabakia hartu dugu. Jatorrak izango ote dira Neptundarrak? Biharkoan honen erantzuna.

Km asko nora ezean, baina toki polita aurkitu dugulakoan nago…

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Aitor Agirrezabalaga (1985, Donostia)

Glasgowtik Derryra hegazkinez joango naiz. Handik Dublinera autostopean. Hegazkina hartu eta Kroaziara, handik autostopean berriz, nolabait Errumaniara heltzeko asmoz!

Azken bidalketak

  • 28. eguna: Bucarest, Errumania – Donostia, Euskal Herria
  • 27. eguna: Bucarest, Errumania
  • 26. eguna: Neptun, Errumania – Bucarest Errumania (Bucarest Express)
  • 25. eguna: Neptun, Errumania
  • 24. eguna: Vama Veche, Errumania- Neptun, Errumania

Iruzkin berriak

  • Rozyo(e)k 18. eguna: Gudevica, Bulgaria bidalketan
  • Rozyo(e)k 18. eguna: Gudevica, Bulgaria bidalketan
  • Sai(e)k 28. eguna: Bucarest, Errumania – Donostia, Euskal Herria bidalketan
  • Sai(e)k 28. eguna: Bucarest, Errumania – Donostia, Euskal Herria bidalketan
  • Txope(e)k 28. eguna: Bucarest, Errumania – Donostia, Euskal Herria bidalketan

Orrialdeak

  • Honi buruz

Artxiboak

  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua

Kategoriak

  • Albania
  • Bosnia-Herzegovina
  • Bulgaria
  • Errumania
  • Eskozia
  • Euskal Herria
  • Irlanda
  • Kosovo
  • Kroazia
  • Mazedonia
  • Montenegro
  • Sailkatugabeak
  • Serbia

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA