Glasgow-Bucarest
Hasiera » Errumania » 23. eguna: Vama Veche, Errumania
Ira07 2

23. eguna: Vama Veche, Errumania

Atalak: Errumania

Lagunekin bat egitea behar den bezala ospatzen. Ezkerretik eskuinera: Joseba, Karlos, Xabier eta Agustin

Lagunekin bat egitea behar den bezala ospatzen. Ezkerretik eskuinera: Joseba, Karlos, Xabier eta Agustin

Vama Vechek harritu egin nau. Ez soilik urte erdi baino gehiagoz ikusi ez dudan jendearekin batu naizelako, baita bertan arnasten den sintonia Hippy “flower power”-agatik ere. Atzo hondartzara iritsi nintzanean, ezin nuen sinetsi ikusten nuena, hondarretan bertan ehunka kanpin denda zeuden. Han eta hemen, suak eta euren inguruan gitarra, tinbalak edota armonika jotzen festan zebilen jendea. Gainera, nahiz eta iluntzen hasia egon egiten zuen beroagatik oraindik ere biluzik zebilen jendea zegoen. Nire ezjakintasunaren ondorioz, horrelako lekuak film eta dokumentaletan soilik existitzen zirela pentsatzen nuen. Inoiz ez nintzen antzeko lekuan egon.

Honek ez zuen guk baino hobeto bukatu. Hala ere, berak tinko garagardoari!

Honek ez zuen guk baino hobeto bukatu. Hala ere, berak tinko garagardoari!

30 etxe baino gehiago ez dira egongo Vama Vechen, baina errepide nagusitik hondartzara doan kalea kenduta, mundu guztiak km luze izango duen hondartzan egiten du bere bizitza. Guztiz mundu alternatiboa aurkitu dugu Errumania eta Bulgaria arteko mugan. Legala izateko itxura handiegirik ez duten postu txiki batzuetan marihuana ere saltzen dute ezkutupean ibili gabe.

Bart gauean lagunekin elkartzea behar bezala ospatu genuen, gaurko egunsentiraino luzatu da. Ikaragarrizko giroa zegoen hondartza osoan dagoen taberna ireki bakarrean. Gainera, taberna itxi zutenean musika geratu ordez biderkatu egin zen. Momentuko artista gaupaseroek ordezkatu zituzten momentuko kanta arrakastatsuak.

Eguzkia goizean goiz ondo jotzen hasi denean gure loa, edo siesta, amaitutzat eman dugu eta nire lagun Karlosekin batera gosaltzera joatea erabaki dut. Bulgaria hain gertu dugula aprobetxatuz, eta nire laguna oraindik herrialde horretan egon ez denez, lagunek Constantan alokatutako autoa hartu eta beste hiru lotiak atzean utzita Bulgariarantz joan gara gosaltzeko asmoz.

Vama Veche egunez

Vama Veche egunez

Vama Vechetik irteten ari garela, bi gazte autostopean ari direla ikusi eta Karlosi autoa geratzeko agindua eman diot. Lagundu didaten guztiaren ostean nola ez diet adiskide hauei lagunduko? Horrela, Pavel eta Anna 21 urteko txekiarrak autoan igo eta Bulgaria bidean lehen gasolindegian utziko ditugula esan diegu.

Bidean zehar nire bidaiari buruz hitz egin ostean euren nondik norakoak jakin nahi izan ditut. Ikaragarria! Bi gazteak nire bidaia ezerezean uzten duten abenturan daude murgilduta. Txekiar Errepublikatik Errumaniara iritsi dira lau eguneko autostoparen ostean. Hurrengo helburua Istanbul dute eta bertaratzearen arrazoia Iraneko enbaxadan herrialde pertsiarrean sartzeko baimena eskatzea da. Halako batean, bueltako hegazkina nondik duten galdetzea otu zait, eta erantzuna… bi hilabete aurrerago, Tailandiatik bueltatuko direla etxera izan da. Zorionak hemendik Pavel eta Annari, beraiek autostoparen FC Bartzelona baitira eta ni erregionaleko talde apal bat.

Joseba eta Agustinekin gure "jauregiko" "jardinean"

Joseba eta Agustinekin gure "jauregiko" "jardinean"

Gosaldu ostean, berriro ere Vama Vechera itzuli eta hango giro lasaian, hondartzan ezerezean pasa dugu egun guztia. Alboko dendan dagoen bikote italiar bati aire baltsa eta palak eskatu eta hauekin jolasean ibili eta eguzkitan etzanda egoteaz gain, ez dugu beste ezer egin. Beno, lasaitze lanetan laguntzeko garagardo batzuk ere edan ditugu.

Vama Vecheko lasaitasunaz gozatzen…

2 Iruzkin

  1. Oier F. | 2010-09-08 at 8:24

    Bloga ireki huanean ez nian pentsatuko helduki hintzenik Bucarestera garaiz. Bazirudik lortuko duala! Zorionak!

    Reply
  2. Oier F. | 2010-09-08 at 8:24

    Bloga ireki huanean ez nian pentsatuko helduki hintzenik Bucarestera garaiz. Bazirudik lortuko duala! Zorionak!

    Reply

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Aitor Agirrezabalaga (1985, Donostia)

Glasgowtik Derryra hegazkinez joango naiz. Handik Dublinera autostopean. Hegazkina hartu eta Kroaziara, handik autostopean berriz, nolabait Errumaniara heltzeko asmoz!

Azken bidalketak

  • 28. eguna: Bucarest, Errumania – Donostia, Euskal Herria
  • 27. eguna: Bucarest, Errumania
  • 26. eguna: Neptun, Errumania – Bucarest Errumania (Bucarest Express)
  • 25. eguna: Neptun, Errumania
  • 24. eguna: Vama Veche, Errumania- Neptun, Errumania

Iruzkin berriak

  • Rozyo(e)k 18. eguna: Gudevica, Bulgaria bidalketan
  • Rozyo(e)k 18. eguna: Gudevica, Bulgaria bidalketan
  • Sai(e)k 28. eguna: Bucarest, Errumania – Donostia, Euskal Herria bidalketan
  • Sai(e)k 28. eguna: Bucarest, Errumania – Donostia, Euskal Herria bidalketan
  • Txope(e)k 28. eguna: Bucarest, Errumania – Donostia, Euskal Herria bidalketan

Orrialdeak

  • Honi buruz

Artxiboak

  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua

Kategoriak

  • Albania
  • Bosnia-Herzegovina
  • Bulgaria
  • Errumania
  • Eskozia
  • Euskal Herria
  • Irlanda
  • Kosovo
  • Kroazia
  • Mazedonia
  • Montenegro
  • Sailkatugabeak
  • Serbia

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA