Liber Prodigiorum
Hasiera » Zientzia bitxia » Terminator polimeroa: “bizidun” (euskal) material sintetikoa
Ots25 0

Terminator polimeroa: “bizidun” (euskal) material sintetikoa

Atalak: Zientzia bitxia

Polimero naturalak edonon aurki ditzakegu, gure larruazalean adibidez, eta era berean, polimero sintetikoak ere nonahi daude egun. Polimero naturalak, larruazala adibidez, ebakitzerakoan, berez sendatzeko edo konpontzeko gai dira, baina hauek ez bezala, polimero sintetikoek ez daukate ahalmen hori. Edo, hobe esanda, ez zeukaten, zeren Donostiako CIDETEC zentroko ikertzaileek aurkitu duten polimero bat berez konpondu baitaiteke, kanpoko laguntzarik gabe. Begira bideo hau:

http://www.youtube.com/watch?v=6tVJL7RDOA8&feature=player_embedded

Polimero zati bat laban batez bitan ebaki ondoren, bi orduren buruan %97ko sendaketa bat erakusten du, eta aldi berean, nahiz eta alde bietatik tiratu ez da apurtzen. Materiala, poli(urea-uretano)zko elastomero bat da, eta konponketa eragiten duena disulfito aromatikoen metastasi erreakzio bat da, hauek tenperatura arruntean eraldatzen baitira. Ikertzaile taldeko Ibon Odriozolak dio polimero hau bizirik balego bezala portatzen dela, bere burua etengabe sendatuz, eta “Terminator Polimeroa” deitu du, Terminator 2 filmean agertzen den T-1000 errobotaren omenez. Berez “sendatzen” diren polimeroek beraien buruak konpontzen dituzte puskatutako lotura gurutzatuak birsortuz, baina loturen birsorkuntza mekanismo honek kanpoko eragin bat behar du, dela beroa, dela argia edo ingurugiro kimiko jakin bat. Kanpoko laguntzarik gabe berez konpondu zitezkeen polimero sintetikoak ez ziren ezagutzen orain arte. CIDETEC zentroko taldeak berak ere aurretik silikonazko elastomero bat garatu zuen berez konpondu zitekeena, zilarrezko nanopartikulak erabiliz lotura bezala; baina hartan kanpotik presio bat eragin behar zen polimeroa konpontzeko, eta gainera zilarrak materiala garestitzen zuen eta komertzialki ez zen erakargarria. Oraingoan, material berri honek aukera handiak zabaltzen ditu plastikozko produktu askoren segurtasuna eta iraunkortasuna hobetzeko, bai eraikinetan, bai autoetan edo biomaterialetan. Adibidez, material honekin egindako hodi bat puskatu edo lehertuko balitz, nahikoa litzateke zati biak elkartzea hodia berez konpontzeko.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ibon Larrazabal

Gure egungo historiaren edo zientziaren ezagutzarekin, azalpenik aurkitzen ez dizkiegun edo zalantza eta galdera bitxiak pizten dizkiguten objektu edo gertaerak. Era berean, mendetan zehar azalpen esoteriko edo magikoak izan dituzten gertaerak, baina egun azalpen zientifiko erraz eta frogatua daukatenak. Blog honen ikuspuntua beti erabat objektiboa eta arrazionalista izango da, nahiz eta objektu eta gertaera hauek azaltzeko erabili diren teoria zentzugabeak ere aipatu.

Azken bidalketak

  • “Copiale Cipher”: masoien eskuliburu ezkutua
  • Oroimena daukan metamateriala
  • Longyouko haitzuloak
  • Overtoun Zubiaren misterio lazgarria
  • Ipurtargi sinkronizatuak: naturaren “gabon argiztapena”

Iruzkin berriak

  • Asteon zientzia begi-bistan #15 | Dibulgazioa | Zientzia Kaiera(e)k Longyouko haitzuloak bidalketan
  • Asteon zientzia begi-bistan #13 | Dibulgazioa | Zientzia Kaiera(e)k Ipurtargi sinkronizatuak: naturaren “gabon argiztapena” bidalketan
  • Asteon zientzia begi-bistan #10 | Dibulgazioa | Zientzia Kaiera(e)k Hal Saflieniko hipogeoa: Harri Aroko burmuin garbilekua bidalketan
  • Ludovico Coinmaison(e)k Ze arraio! Nikotina eta kokaina egiptoar momietan? bidalketan
  • Ostraka euskalduna » Blog Archive » Antikytherako mekanismoa duela bi mila urte. Argia(e)k Antikytherako mekanismoa, historiako lehen ordenagailua. bidalketan

Artxiboak

  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila

Kategoriak

  • Azalpenik gabekoak
  • Bizitza errealeko X taldea
  • Lekuz eta garaiz kanpoko objektuak
  • Naturaren bitxikeriak
  • Oraintsu argitutakoak
  • Oraintxu argitutakoak
  • Sailkatugabeak
  • Zientzia bitxia

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA