Liber Prodigiorum
Hasiera » Naturaren bitxikeriak
Mai15 0

Ipurtargi sinkronizatuak: naturaren “gabon argiztapena”

Posted in Naturaren bitxikeriak, Oraintsu argitutakoak

http://www.youtube.com/watch?v=a-Vy7NZTGos   Aurreko bideoan ikus daitekeen eta hemen azalduko dugun fenomenoa, egun, munduko bi bazterretan soilik ezagutzen da, elkarrengandik erabat urrun daudenak izan ere: milaka ipurtargik aldi berean, zehazki sinkronizaturik, euren argiak pizten eta itzaltzen dituzte, gabon garaian hirietako kaleak apaintzen dituzten argien antzeko ikuskizun bat eskainiz, baina kasu honetan jatorri guztiz naturala duena. Fenomeno hau gertatzen den lekuetako bat Asiako...

Read More
Api07 0

Eguzkia lege unibertsalak hausten

Posted in Azalpenik gabekoak, Naturaren bitxikeriak, Zientzia bitxia

  Txikitandik gure intuizioak edo eguneroko esperientziak fisikaren lege bat irakasten digu: beroak, beti, beroago dagoen objektutik hotzago dagoen objekturantz bidaiatzen duela. Horrela ikasten dugu, adibidez, hotz bagara sute batera hurbilduz berotuko garela eta, aldi berean, gehiegi hurbilduz gero erreko garela. Zientzialariak gero etorriko dira intuizio horri lege fisiko baten itxura ematera, hizkera zientifikoan eta unibertso guztirako baliagarriak diren hitz eta esamoldeetan. Kasu...

Read More
Urt10 0

Stephen Wiltshire: makinarik gabeko argazkilaria

Posted in Bizitza errealeko X taldea, Naturaren bitxikeriak

    Blog honetako aurreko sarrera oroimen sinesgaitz bat zeukan lagun bati buruzkoa zen eta horrekin lotuta, beste oroimen txundigarri bat dakargu oraingoan: Stephen Wiltshiren kasua.  Stephen Wiltshire artista bat da, margolari bat, paisaien eta hirien irudiak margotzen ditu buruz, haiei begiradatxo labur bat bota ondoren. “Hara zelako abilezia!” esan dezake batek baino gehiagok, horrelako zerbait edonork (edo jende ugarik bai bederen) egin dezakeelako. Baina Wiltshirek...

Read More
Urt02 0

Kim Peek: benetako Rain Man

Posted in Bizitza errealeko X taldea, Naturaren bitxikeriak

Dustin Hoffmanek “Rain Man” filmean egiten zuen pertsonaia, benetako pertsona batean oinarrituta zegoen, Kim Peek izenekoa. Kim Peek honek, filmeko Raymond Babbitek bezala, guztia gogoratzen zuen. Ez dago argi “argazki oroimena” deitzen duguna benetan existitzen den zerbait den, baina hala balitz, Kim Peek argazki oroimen horren eredurik hoberena izan zela esan dezakegu. 1.951ean jaio zen Peek eta, haren aitaren esanetan, 16-20 hilabeterekin jada gauzak gogoratzen zituen. Laster...

Read More
Abe14 0

Lurrikara argiak

Posted in Azalpenik gabekoak, Naturaren bitxikeriak

Izen honekin, lurrikara bat gertatzen ari den bitartean edo lurrikara gertatu baino minutu batzuk lehenago ortzian agertzen diren argi batzuk ezagutzen ditugu . Kasu batzuetan, lurrikararen ondoren eta baita sumendien aktibitatearekin batera ikusi dira ere (2011an, Japoniako Sakurajima sumendian esaterako) . Haien itxura aurora borealen antzekoa da eta kolorea gehienetan zuria edo urdinxka, baina batzuetan kolore gehiagodunen lekukotza badaukagu ere. Argi hauen iraupena segundo batzuetatik...

Read More
Abe04 0

Shannon Malloy: buru-moztea gainditu

Posted in Bizitza errealeko X taldea, Naturaren bitxikeriak

2007ko urtarrilean Shannon Malloy izeneko andereak auto istripu bat izan zuen eta bere autoaren aurrealdeko leihatilaren aurka buruarekin jo zuen. Ospitalera eraman zutenean, haren burua eta gorputz-enborra elkarrengandik bananduta zeudela ohartu ziren. Alegia, Malloyren garezurra eta bizkarrezurra guztiz banatuta zeuden, nahiz eta bizkarrezur-erraboila, azala eta beste organoak osorik egon. Lesio hau okzipital hezurra (garezurraren atze-behealdeko hezurra) eta atlasa (bizkarrezurreko lehen...

Read More
Aza20 0

Bloop: munstro ezezagunak itsas hondoan edo pseudozientzia?

Posted in Naturaren bitxikeriak, Oraintsu argitutakoak

1.997ko maiatzaren 19an, Estatu Batuetako “National Oceanic and Atmospheric Administration” (NOAA) erakundeko ikerlariek soinu ezezagun eta arraro bat antzeman zuten Ozeano Barearen hegoaldeko itsas hondoan eta (imajinazio eskasarekin) “Bloop” izena jarri zioten. Soinua frekuentzia oso baxukoa zen (40Hz baino gutxiagokoa) baina bolumen oso indartsukoa: hain ozena zen Bloop soinu hura ezen elkarrengandik 5.000 Kmra zeuden hiru hidrofonoek antzeman zutela. Hau da Bloop soinuaren...

Read More
Aza07 0

Harkaitz bidaiariak

Posted in Naturaren bitxikeriak

“Harkaitz bidaiariak” edo “mugikorrak” izen bitxia aipatzen dugunean, zertaz ari gara? Haran bateko lurzoru lauan zehar “mugitzen” diren harkaitz solteak dira, giza indarraren eraginik gabe mugitzen direnak izatez, eta mugimendu edo bidaia honen froga bezala zoruan aztarnak uzten dituztenak. Arraroa edo sinesgaitza badirudi, ezkerreko irudiarekin hobeto uler daiteke beharbada. Harkaitz mugikor hauek munduko beste leku batzuetan aurkitzen badira ere, Kalifornia...

Read More
Urr08 0

Holandar Hegalariaren elezaharraren egia

Posted in Naturaren bitxikeriak

Lasai: nahiz eta mamuak eta elezaharrak aipatu izenburuan, ez dugu Iker Jiménez eta antzekoen ildotik jarraitzeko inolako asmorik, kontrakoa baizik. Hauek mamu, izpiritu edo martetarrei leporatzen dizkiete fenomeno (edo iruzur) ugari, eta guk fenomeno horiek azalpen zientifiko eta arrazional erraz bat daukatela gogoratu nahi dugu. XVII. mendetik hasita eta orain dela gutxira arte, “Holandar Hegalariari” buruzko elezaharrak kontatu dituzte marinelek. Holandar Hegalari hau ustezko mamu...

Read More

Ibon Larrazabal

Gure egungo historiaren edo zientziaren ezagutzarekin, azalpenik aurkitzen ez dizkiegun edo zalantza eta galdera bitxiak pizten dizkiguten objektu edo gertaerak. Era berean, mendetan zehar azalpen esoteriko edo magikoak izan dituzten gertaerak, baina egun azalpen zientifiko erraz eta frogatua daukatenak. Blog honen ikuspuntua beti erabat objektiboa eta arrazionalista izango da, nahiz eta objektu eta gertaera hauek azaltzeko erabili diren teoria zentzugabeak ere aipatu.

Azken bidalketak

  • “Copiale Cipher”: masoien eskuliburu ezkutua
  • Oroimena daukan metamateriala
  • Longyouko haitzuloak
  • Overtoun Zubiaren misterio lazgarria
  • Ipurtargi sinkronizatuak: naturaren “gabon argiztapena”

Iruzkin berriak

  • Asteon zientzia begi-bistan #15 | Dibulgazioa | Zientzia Kaiera(e)k Longyouko haitzuloak bidalketan
  • Asteon zientzia begi-bistan #13 | Dibulgazioa | Zientzia Kaiera(e)k Ipurtargi sinkronizatuak: naturaren “gabon argiztapena” bidalketan
  • Asteon zientzia begi-bistan #10 | Dibulgazioa | Zientzia Kaiera(e)k Hal Saflieniko hipogeoa: Harri Aroko burmuin garbilekua bidalketan
  • Ludovico Coinmaison(e)k Ze arraio! Nikotina eta kokaina egiptoar momietan? bidalketan
  • Ostraka euskalduna » Blog Archive » Antikytherako mekanismoa duela bi mila urte. Argia(e)k Antikytherako mekanismoa, historiako lehen ordenagailua. bidalketan

Artxiboak

  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila

Kategoriak

  • Azalpenik gabekoak
  • Bizitza errealeko X taldea
  • Lekuz eta garaiz kanpoko objektuak
  • Naturaren bitxikeriak
  • Oraintsu argitutakoak
  • Oraintxu argitutakoak
  • Sailkatugabeak
  • Zientzia bitxia

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA