After ZEN: Gladys, Monbar, Kortatu
Denboraren poderioz ikasi dut kultura gorputzaren atal bat dela. Handizkatzen ari naizelakoan egonen da baten bat, hala ere, adibide bat jarriko dizuet. Azken asteotan liburu bat irakurtzeari ekin diot. Roberto Herreros eta Isidro Lópezek idatzitakoan Kortatu taldearen ibilbidea errepasatzen denez, garaiko abesti batzuk berriro entzuteko gogo bizia izan dut, baina laster konturatu naiz Azken guda dantza diskoa baino ez dudala. Nire etxeko diskografian CD formatuan bakarra da. Kasua hauteman bezain fite, gogoratu dut kasete batzuk ditudala, aspalditik entzun gabe. Hala ere, oraindik buruan ditut abesti batzuen hitzak eta erritmoak: “Nicaragua sandinista”, “Jimmy Jazz”, “Mierda de ciudad”, “Sarri, sarri”, bertzeak bertze. Horrek erran nahi du Kortaturen arrakasta itzela izan zela, kanta batzuk barneratuta dauzkagulako. Horrexegatik kultura ez da gai etereo eta ukiezina, gure gorputzetan sartu eta zirkulatzen dena baizik. Kultura bizimodu bat da, non gorputzek eta buruek indar berriak askatzen dituzten. Hor datza irudimenaren ahalmen ezezaguna.
Liburu honetan deskribatzen dena, musika-mota baten azterketa izateaz gain, sasoi baten autopsia da. Kultura baten eta gorpu(tz) batzuen autopsia dela diot. Horren lekuko zuzena izan zen Fermin Muguruza 1985eko irailaren 25eko gauean, hil-kanpaiek jo zutenean, Baionan. Gau hartan, Fermin, Txetx Etxeberri eta bertze lau lagun elkarrekin ibili ziren mahai futbolean jolasten. Ordu erdi beranduago, lau hauek –Etxaniz, Etxaide, Asteasuinzarra eta Irazustabarrena– hil zituzten bi mertzenariok tiroka, Monbar hoteleko tabernan. Pare-parean, Alex tabernan, Fermin eta Txetx zeuden, sarraskia bete zenean. Lau gorpuen oroimen bizia “Hotel Monbar” abestian gorpuztu zen, Ferminen eskuari esker: “Lau krabelin gorri gelditu dira oroitzapenean, eta izerdi hotza, kontatzen dudan bakoitzean”.
Testuinguru hartan haragiztatu ziren musika bat eta belaunaldi bat. 1985ean, Argia astekarian karrikaratutako elkarrizketa ahaztu batean, Kortatuk onartu zuen bere musika “after trikitixa” zela, txistua eta danbolinaren tradizioa atzean utzi ondoren. Handik gutxira, musikaren iraultza finkatu zuten, Gasteizgrado, Bilbof, Donostiagrado eta Iruñakov hirian, “after boltxebike” aldarrikatuz. Post-trikitixa boltxebike hura, ordea, “after ZEN” ere izan zen. Egun batetik bertzera paisaiak Kurtz koronelaren ehiza-barrutiaren tankera hartu zuen, Intxaurrondoren itzalpean, Bidasoa ibaia ilunpeen bihotzean, Zona Especial Norte –hitzez hitz, Ipar Eremu Berezia– zedarritu zutenean.
Gauetik goizera gazteria kriminalizatu zuten, Madrilgo gobernua sozialdemokratak bultzaturiko makineria dela kausa. Gazte oro susmagarri bilakatu zen, anorak iluna, kirol-zapatilak, blue-jeans edo bakero altsituak zituelarik (“Desconfíe especialmente de las personas jóvenes, sobre todo si visten anorak oscuro, pantalón vaquero, zapatillas deportivas y bolsa de deportes”, zioen ZEN Planak). Honekin belaunaldi oso bat legetik kanpo kokatu zuten, salbuespen egoeran. Garaiko gazteria “after ZEN” belaunaldia izan zen, Zona Espainolean Nortasuna bilatu nahian.
Normal
0
21
MicrosoftInternetExplorer4
/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-fareast-font-family:”Times New Roman”;}
Garaikar hartan eta bide batez, ZEN Planak topiko batzuk azpimarratu zituen, ipar hiritarren artean zabal zitezen: “kontrako iritziekiko begirunea, giza eskubideekiko begirunea, Konstituzioarekiko begirunea, elkarbizitza baketsuarekiko interesa”. Hauek izan ziren Espainiaren Trantsizioaren kulturaren zutabeak. Baina hitz-jario honek odol-jarioa ezkutatu zuen, Trantsizioa odolez egina baita. Aipaturiko liburuan, Fermin Muguruzak adierazten du Gladys del Estal gure Bloody Sunday izan zela. Zoritxarrez gaur jende gazteak ez daki nor izan zen Gladys, nola akabatu zuten Tuteran eseraldi baketsu batean bertatik bertara tirokatua, zein izan zen bere garrantzia Lemoiz eta Tuteran proiektaturiko zentral nuklearrak egin ez zitezen (noizko izanen dugu emakume ekologista honen biografia liburu duin batean?).
ZEN belaunaldi hartan Kortatu taldeak salto egin zuen: Quilapayún, Víctor Jara, Paco Ibáñez, Lluís Llach eta Mikel Laboarengandik Millions of Dead Cops, The Who, The Clash eta Stiff Little Fingers talderako jauzia. Irun hartatik oihu berri bat zabaldu zen, ozenki, Frantzia eta Espainiaren arteko mugatik. Uhinak bezala, horren oihartzuna hedatu zen. Herreros eta Lópezen libururako prestaturiko hitzaurrean, Bernardo Atxagak izkiriatu du oihartzunak bakoitzari bere erantzukizuna eskatuko diola. Prefosta halaxe izanen da, egun batean arduraren kutxa metafisikoa irekitzen badugu lur eremu honetan.
Ardurak gora, ardurak behera, egun haietan kontrakultura bat sortu zen, Euskal Rock Erradikala deiturikoa, Trantsizioaren kulturaren faltsukeriaren eta gerra zikin demokratikoaren kontra, Madrilgo Movidatik at, baikortasun progretik eta euskal txepelkeria atzerakoitik kanpo. Hori zela eta, El estado de las cosas diskoaren azalean euskal gudari antifaxistek gogorarazten ziguten kultura borroka bat zela, borrokaldi hori akzio- eta erreakzio-indarren eskeman mugatua gelditu zelako galdera bota daitekeen arren. Aipaturiko liburuan Sabino Ormazabalek erraten du egun haietan harreman eta loturak aldi berean antagonikoak, kontraesankorrak eta elkarrekikoak izan zirela. Egia da maiz mundua ez dela zuri-beltzekoa izaten.
Gaurko gazteenek eskubide osoa dute mundu hau nahi dituzten koloreez margotzeko. Apika kontrakultura hark menpeko kulturatik kultura hegemonikorako bidea hartu zuen, malenkonia eta nostalgiatik. Irakurri dudan liburuan Leire López Ziluagak gaineratu du euskal adostasunezko kulturan onartu dela 80ko hamarkada mitikoa zela. Baliteke. Mito horren gainean hainbat fetitxe eraiki dira. Gaur instituzionalizatua izan da euskarazko industria kulturala, iragana eta merkatua batuz (sarritan ez da erraza bereiztea non bukatzen den iragan mina eta non hasten den negozioa), berbaldi politikoaren erranahia hustu arte. Ildo honetatik, Leireren hitzak kontuan har ditzakegu:
“Esa centralidad de las letras políticas, algo que siempre he buscado en la música que más me gusta, me parece que en el País Vasco ha traído un discurso político vacío en los grupos, que ha hecho que cantar ‘Eskal presoak etxera’ se haya convertido en un lugar común tan grande como, en el indie, cantar sobre el encanto de las pequeñas cosas de la vida de clase media. Se han cantado tantas veces las mismas cosas con letras parecidas que me parece que han perdido su significado”.
Itxuraz, gaur ez dago punk revival baterako lekurik. Drogak, industria-birmoldaketa, terrorismoa, tortura, intsumisioa, asaldura, musika, alaitasuna, goibeltasuna, deserria… Berba guztiak gutxi dira denboraren arrastoak konta ditzagun, hitzez hitz, kolpez kolpe. Nortasun bila ate batzuk ireki ziren eta bertze batzuk itxi. Eta ez dakigu oraindik zer laga zen ate horien bertze aldean, zeintzuk izan ziren atezangoak, baina euskal hiriaren aterpean “Mierda de ciudad” entzuten dudan bakoitzean, nire gorputza hasten da abesten, kantatzen edo oihukatzen, arraitasun mingots batekin. Kanta sinplea izanik ere, abesti hartan dena zegoen: gaurko hirien etorkizuna eta iragana. Hala esaten dit nire gorputzak, hiriaren kaka putza sumatzen duenean, edozein kantoitan, edozein galtzada-harritan, non kulturaren gorputzak eta Kurtzen gorpuak nahasten diren.
Liburuan gustuko izan dut:
– garaiak gogoratzea, lagunak topatzea, nire burua identifikatzea han eta hemen
– isidrok egiten duen kokapena, punk eta thatcher garaiko loturak.
– Kortatu gune, nodo ala rizoma delako gisa aurkeztea.
Baina akats bat duela uste dut (batzuetan gehiegizko intelektualismoaz gain): apriorismoa.
A priori jarri dute ez hipotesia, tesia baino. Eta “laginek” (ferminek eta jituk batez ere) kontra egin eta behera bota arren a prioriko tesia, haiek eusten diote. (atzoko txio batean irakurri nuen ferminek berak hainbat desadostasun azaldu dituela aurkezpen batean edo). Autoreek aipatzen dituzte eztabaidak egon bazeuden, baina denborak, eta kortatu-giroak hein handi batean, bideratu zituen. Militante berriek, ezker abertzaleko militante berriek, militantzia aktiboaz jabetu ahala.
Gazte mugimenduaren bilakaera izan zen hein handi batean, baina hori ez dute jaso.
Era berean, eta ondorioz, Esan Ozenkik ekarri zuen giroa ez dute jorratu, Europa eta mundu mailako EHren borroka zabalduz. Gazte Egunak edo Jarrairen urteurrenaren kontzertuak bilakera horren emaitza izan ziren (beti militantzia eta musikaren giroan ari garela). Evaristoren edo Fermin beraren hainbat elkarrizketa edo bozketa garaiko adierazpenek ere a priorismo hori txikitzen dute.
Kritikoak ginen, ez ginen kanpoan. Borrokaren erdian baizik. Ez ziren bi gorputz isolatuak, barne ezbaian baizik.
Lagunek horrela ikusi gintuzten. Eta eskertzen da lagunek esandakoa. Baina hor kale egin eta motz geratu dira.
Nire ustez.