KOMUNZKI
Hasiera » Afrika » Akaba itzazue basapiztia guztiak!
Ots18 0

Akaba itzazue basapiztia guztiak!

Atalak: Afrika, Arrazakeria, Europa, Faxismoa, Gerra

 

Ohitura Basatien Ezabaketarako Nazioarteko Elkarteak txosten bat idazteko eginkizuna utzi zuen Kurtz jaunaren gain, Afrikan Europako zibilizazioaren sartzea azter zezan. Lehenengo pasarteak zioen zuriek naturaz gaindiko gizakien antza hartu behar zutela, jainkoen adinako ahalmen onberarekin hurreratzeko asmoz, beranduago hango biztanleen aurrean europarren botere ongilea mugagabea izan zedin. Dokumentuaren amaieran, posdata gisa, azken zuriunean, Kurtzek lau hitz gaineratu zituen: “Akaba itzazue basapiztia guztiak!”.

 

Joseph Conradek hauxe kontatu zigun, ilunpeen bihotzetik, belgikarren eta hainbat europarren lazturek azpiratua, inperialismo kolonialistaren menpean Afrikak marfilaren, kautxuaren eta esklabotzaren biltegi erraldoi baten tankera hartu zuenetik.

 

 Children_friend_txiki_Aiestaran

 

Urteak joan eta jin, Afrikatik irten ziren Franco, Mola, Yagüe edo Queipo de Llano bezalako militar espainolak, Rifeko gerran sarraskiaren taktikara ohituak, iberiar penintsulan hondamendia jarraitu nahian. Arraza berria inposatzea laket zuten, afrikanismo kolonialetik Europara, Francok erran zuen moduan, Mola jeneralaren omenez eraikitako monumentua inauguratu zuenean, bere Guardia Mairuaz inguraturik, gurutzadaren gaztelaniazko diskurtsoan:

 

“Y esto no hubiera sido posible sin esa vida de Mola. Esto no se llevaría a cabo sin estos caracteres, sin estos hombres que podemos llamar los hombres africanos, curtidos en aquellas tierras áridas y areniscas, que dieron a España nuestros grandes valores. Y es que en la soledad de los campos, en la meditación y en el trabajo, se forman los caracteres de la raza, igualmente que ayer se forjaban los de nuestros caudillos castellanos”.

 

 Mola_Franco_Aiestaran_txiki

 

Mola jenerala dela eta, Miguel Sánchez-Ostizen azken eleberriak desestali digute, gudaz bertzalde, eskarmentua eman nahi izan zutela, zentzabide osoz. Hiru hamarkada igarota basakeria bete zenetik, Molaren idazkari pertsonala izanak hurrengo berbekin oroitzen zuen jeneralaren aiurria: “Akabatzea baino ez zuen gogoan”.

 

El Escarmiento nobela karrikaratu eta gero, Miguel Sánchez-Ostizek liburuaren aurkezpen bat Sartagudan egin zuen. Herri hau “Alargunen herria” deituraz ezaguna da, itxuragabeki hamaika gizon fusilatu edo garbitu zituztelako. Handik egun gutxira, berarekin egin nuen topo eta solasean, dolu biziz, emakume baten eleak, 36an asasinatu baten alabasoarenak, gogoratzen zituen: “Ez gara matxinatuko, ez da hola?”.

 

Hau guztia gomutarazi dut, nazioarteko jendarteak Mediterraneo itsasoa planetako hobi komun handiena izaten uzten duen tartean, Lampedusatik Ceuta eta Melillara. Mendebaldeko basakeria eta triskantza, eskarmentua eta Kurtz jaunaren horrorea. Ilunpeen bihotzaren aurrean guztiok moroak gara behelaino artean.

 

 Ceuta_Aiestaran_txiki

 

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Ignazio Aiestaran Uriz

Gorputz komunek ulertzen dituzten hitzek osatutako bloga du irakurleak. Hemen aszeta politikoak, militante goibelak, teoriaren terroristak, politikaren ordena hutsa mantendu nahi luketenak, iraultzaren burokratak, egiaren funtzionarioak, komisario kulturalak eta desioaren teknikari deitoragarriak atzean geratuko dira. Jakina, gogokoen dudan atala sailkatugabea da. Huts-hutsik erranda: gogo-jardunak tunel digital batean.

Azken bidalketak

  • Karl Marx fetitxismo ekonomikoaren aurka
  • Rosa Luxemburg emakume langilearen egunean
  • Komunistak erortzen dira…
  • Kapitalismo birala
  • Gaurko ezker porrokatuaren heraldoak: Joseba Sarrionandia eta Joxe Azurmendi behelaino artean

Iruzkin berriak

  • PALOMA(e)k Ignazio Aiestaranen bloga bidalketan
  • Ícar(e)k Ignazio Aiestaranen bloga bidalketan
  • Karl Marx y El capital frente a las soflamas sin valor de Silvia Federici – PoderObrero(e)k Karl Marx eta Kapitala Silvia Federiciren soflama baliogabetuen aurrean bidalketan
  • Ezkerra kapitalaren aurrean | KOMUNZKI(e)k 78ko erregimenaren makineria liberala bidalketan
  • Karl Marx y El capital frente a las soflamas sin valor de Silvia Federici – La Patria Grande(e)k Karl Marx eta Kapitala Silvia Federiciren soflama baliogabetuen aurrean bidalketan

Artxiboak

  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua

Kategoriak

  • Ada Colau
  • Afrika
  • Albert Camus
  • Arkitektura
  • Arrazakeria
  • Autismoa
  • Biopolitika
  • Bizitza
  • Bloom
  • Cervantes
  • Charlie Hebdo
  • David Fernàndez i Ramos
  • Ekonomia
  • Emakumea
  • Eskultura
  • Europa
  • Euskakania
  • Euskal Trantsizioaren Kultura
  • Euskara
  • Farah Baker
  • Faxismoa
  • Fermin Muguruza
  • Francis Bacon
  • Franz Kafka
  • Gabriel Aresti
  • Gaizkiaren hutsalkeria
  • Gaza
  • Gerra
  • Gizartea
  • Hannah Arendt
  • Harkaitz Cano
  • Heriotza
  • Hiria
  • Itxaro Borda
  • Ixiar Rozas
  • Joseba Sarrionandia
  • Joyce
  • Judith Butler
  • Julia Otxoa
  • Julio Cortázar
  • Karl Liebknecht
  • Koldo Izagirre
  • Komuna
  • Kultura
  • Kultura prekarioa
  • Lauaxeta
  • Literatura
  • Ludwig Mies van der Rohe
  • Ludwig Wittgenstein
  • Mahmud Darwish
  • Martin Heidegger
  • Miguel Sánchez-Ostiz
  • Mikrofaxismoak
  • Musika
  • Palestina
  • Patriarkapitalismoa
  • Paul Celan
  • Picasso
  • Pier Paolo Pasolini
  • Pintura
  • Robert Musil
  • Rosa Luxemburg
  • Sailkatugabeak
  • Samuel P. Huntington
  • Setio egoera
  • Silvia Federici
  • Soziofobia
  • Stephen Stills
  • Sylvia Plath
  • Theodor W. Adorno
  • Tiqqun
  • Trantsizioaren Kontrakultura
  • Trantsizioaren Kultura
  • Víctor Lenore
  • Xabier Morras
  • Zientzia
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA