Soziofobia nagusi
Noizbehinka pisu handiko liburukoteetan ulertzen ez duzuna bertze leku batean, paragrafotxo batean, argi agertzen zaizu. Hori gertatu zait Eduardo Galeanoren Ispiluak liburuan. Hor irakurleak pasarte bat aurkituko du, “Askatasunaren filosofoa” izenekoa, non John Lockeren eragina azaltzen den. Pentsalari ingelesa aitzindaria izan zen mundu politiko modernoan, batik bat, tolerantziaren eta askatasunaren arloan. Enpresa askatasuna, merkataritza askatasuna,...
Read MoreMikrofaxismoen bi aldeak
Mikrofaxismoak bi alde ditu, honetan datza bere ahalmena. Batzuetan eskuzabala eta karetatsua, bertze batzuetan ankerra eta bortitza, txoko bakoitzean, gorputz orotan, mikrofaxismoa inposatzen da, zainketa, bereizkeria eta soziofobia direla bide. Eguneroko indarkeria eta desberdintza kudeatzeko modu eraginkorra da mikrofaxismoa, nahita edo nahi gabe, egun-argitan zein ilunpetan. Mikrofaxismoaren aurki jatorra. 2013ko urtarrilaren lehen astean, neguko denborale baten...
Read MoreHerri (berri) proiektua
Noiztenka zeure buruari galdetzen diozu zertarako idazten duzun euskarazko bloga. Batzuetan erantzuna da euskara mantentzeko egiten duzula, bertze batzuetan gaurkotasunaren oroimena utzi nahi duzula izan daiteke, baina erantzun guztiak beti gezurrak izaten dira herria ez den herri honetan. Hitzen borrokan, hizkuntzaren indarkerian, zeure zalantzak argitzea laket duzu, inozoen federik ez duzularik. Egiaren funtzionario eta fededun gehiegi daude gure artean, mota askotako...
Read MoreHitz subertsiboa
Munduan gauzarik subertsiboena izatera jin da hitza, irakurketa oro ekintza klandestinoa bilakatu den bitartean. Larregi txiokatzen dugu, ele gehiegi egiten dugu, azkarregi, elkarren arteko komunikazioaren desioan, elkarrekiko harremanak sortzeko irrikan, bertze aldean norbait –edo zerbait– dagoela bururatzeko premian, ohartzeke hitz oro ekintza bat dela, berba oro keinu bat delako, deiadar bat delako, hitz bakoitzean mundua mugitzeko edo mantsotzeko palanka bat...
Read More
Iruzkin berriak